Murgia jauregia

Koordenatuak: 43°16′52″N 1°56′55″W / 43.28124°N 1.94874°W / 43.28124; -1.94874
Wikipedia, Entziklopedia askea
Murgia jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAstigarraga
Koordenatuak43°16′52″N 1°56′55″W / 43.28124°N 1.94874°W / 43.28124; -1.94874
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea -
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
arkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Arkitektura eklektikoa
Ondarea
EJren ondarea3

Murgia jauregia Astigarragako etxe aberats bat da, bertako aberatsen leinu bati (Murgia sendia) lotua 16. mendetik. Hasieran dorretxea izan zen (erraustua izan zen 1457. urtean Henrike IV.a Gaztelakoaren aginduz[1]), eta berreraikuntza ugari izan dituenez, gotikoko, Pizkundeko eta barrokoko arkitektura arrastoak gordetzen ditu[2].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplano errektangeluarra duen eraikin bikaina da, Markesmendi deritzon muinoan kokatua[1]. Lau isurkiko estalkiak dituzten hiru solairuk osatzen dute. Berdindutako harlanduz eginiko zenbait horma mantentzen ditu. 20. mendeko azken berrikuntzan egin zituzten eskalinata inperiala eta aurrealdean dauden lorategiak. Barruan agiritegi historiko bat eta liburutegia ditu[3]. 21. mendean ezteiak eta beste gertakari batzuk antolatzeko alokatzen da[4].

Eraikinak bat egin du bere gainaldean Astigarragako parrokia elizarekin: Jauregiko sendiak etxetik sarbide zuzena zuen elizara, eta eliza ezaguna den izenetako bat Murgiako Andre Maria eliza da[4][1].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Astigarraga - Monumentu interesgarriak» Astigarragako Udala - astigarraga.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
  2. «Murgia jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
  3. Euskadi Turismoa. (). «Murgia Jauregia» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
  4. a b «Jauregia» Palacio de Murguía (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]