Myspace

Wikipedia, Entziklopedia askea
MySpace» orritik birbideratua)

MySpace gizarte-sare zerbitzu bat da, milaka erabiltzaileren profilez osatua. Bertan lagun sareak, taldeak, blogak, argazkiak, bideoak, musika eta erabiltzaile arteko mezulari bat aurki ditzakegu. Tom Andersonek sortu zuen eta 2007an 200.623.371 erabiltzaile zituen iada.

Estatu Batuetan izugarrizko arrakasta bilakatu zen sortu zenean, batez ere nerabe eta gazteen artean; ia herritar guztiek ezaguna izateraino iritsi zelarik.

MySpaceren bulego nagusia dagoen Fox Interactive Media eraikina, Beverly Hills, Kalifornia.

Erabiltzaile arteko erlazioez gain, musika taldeentzat profil bereziak sortu ziren MySpacen, bertan beraien kantuak, bideo eta argazkiak jar zitzaten, horrela beraien publizitatea egiteko (MySpacek ere irabazi egingo lukeelarik, orrialdeko publizitateagatik kobratzen duelako).

MySpacek dituen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Myspacek ezaugarri ugari eskaintzen dizkio bere erabiltzaileei. Hauek dira ezaugarri horietako batzuk:

Buletinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buletinen bidez erabiltzaileek beren lagunei berri edo informazioa bidali ditzake, bakoitzari banaka banaka bidali ordez. Informazio hori 10 bat egun barru ezabatu egiten da.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresna honen bidez talde baten kide diren erabiltzaileek orrialde eta mezu taula bat elkarbanatzen dute. Taldearen administratzaileak aukera dezake nor sartzen den eta nor ez.

MyspaceIM[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MySpaceko erabiltzaile izena erabiltzen duen bat-bateko mezularia da. Bertatik MySpaceko mezuak bidali, lagun berriak gehitu eta komentarioak idatzi daitezke.

Fitxategi:Captura2.jpg
Myspaceko profil baten adibide bat. Bertan Argazkiak eta musikaren zerbitzuak ikus daitezkeelarik

MySpaceTV[aldatu | aldatu iturburu kodea]

YouTubeko bideoak elkarbanatzeko zerbitzu moduko bat da.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an MySpacek aplikazioak programatzeko interfaze bat jarri zuen, bertan beraien profiletan jar zitzaketen aplikazioak sortzeko. Facebookean dagoen aplikatiboen antzekoak dira hauek.

MySpace Mobile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefono mugikor bidez erabil daitekeen MySpacearen bertsioa da Myspace Mobile.

MySpace News[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RSS bidez berriak jasotzeko aukera ematen duen zerbitzua da. Botazio bidez materia ordenatzeko aukera ere ematen du, boto gehien dituen materia gorago aurkituko delarik.

MySpace Karaokea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ksolo.myspace.com MySpace eta kSolo arteko elkartzea da, erabiltzaileei beraiek grabatutako grabazioak beraien profil orrialdera igotzeko aukera ematen die, eta bere lagunek puntuatu ditzakete grabazio horiek.

MySpace Polls[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileei botazioak sortzeko aukera ematen die, beraien lagunei botatzeko esan diezaiokete eta gai ezberdinei buruz bozkatu.

Beste zerbitzu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MySpace Sports (Kirolak), MySpace Books (liburuak), MySpace Horoscopes (Horoskopoak), MySpace Jobs (lanpostuak), y MySpace Movies (filmak).

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikariek MySpacen dituzten profiletan beraien kantuen erakusgarri moduan kantu batzuk egoten dira MP3 formatuan igota. Erabiltzaile arruntek erakusgarri horiek beraien profiletan jarri ditzakete, beraien profila ikusten ari direnak musika hori entzun dezaten. Musikari berri askok beraien musikari publizitatea egiteko eta saltzeko MySpacea erabili izan dute, famatua izan ala ez doan jar dezaketelako hor beraien kantua, eta milioika pertsonak izango dute hori ikusteko aukera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]