Nafarroako lau eta erdiko txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nafarroako lau eta erdiko txapelketa edo Lau eta Erdiko San Fermin Txapelketa Esku-huskako Pilota Enpresen Ligak antolatutako esku huskako pilota txapelketa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an, Nafarroako Kirol Institutuak hala eskatua, Nafarroako Pilota Federazioak antolatu zuen. Hark Esku-huskako Pilota Enpresen Ligari (Asegarce eta Aspe enpresek osatua) eskatu zion pilotariak ekartzea, liga horretako enpresek baitituzte esku huskako pilotari hoberenak.

2006an federazioak pilota enpresei irregulartasun batzuk egin izana leporatu zien, eta hurrengo urtean bakoitzak bere txapelketa antolatu zuen: enpresek Lau eta Erdiko San Fermin Txapelketa izena jarri zioten berenari; eta federazioak, berriz, Frontis enpresari txapelketa antolatzea eskatuta, Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketa ofiziala sortu zuen. Pilotaririk onenak eta ospetsuenak Asegarcen eta Aspen dihardutenez, txapelketa ofiziala oharkabean geratzen zen, hedabideetan eta gizartean oihartzun handirik izan gabe, eta 2010az geroztik ez da berriz jokatu.

Emaitzak, urtez urte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1999 Nagore Eugi 22-07 Labrit
2000 Eugi Nagore 22-17 Labrit
2001 Goñi II.a Armendaritz 22-16 Labrit
2002 Barriola Eugi 22-13 Labrit
2003 Esain Barriola 22-21 Labrit
2004 Patxi Ruiz Martinez de Irujo 22-18 Labrit
2005 Olaizola II.a Barriola 22-11 Labrit
2006 Martinez de Irujo Olaizola II.a 22-15 Labrit
2007 Olaizola II.a Barriola 22-08 Labrit
2008 Barriola Olaizola II.a 22-11 Labrit
2009 Olaizola II.a Martinez de Irujo 22-18 Labrit
2010 Martinez de Irujo Bengoetxea VI.a 22-08 Labrit
2011 Bengoetxea VI.a Martinez de Irujo 22-10 Labrit
2012 Bengoetxea VI.a Martinez de Irujo 22-12 Labrit
2013 Martinez de Irujo Olaizola II.a 22-19 Labrit
2014 Olaizola II.a Ezkurdia 22-11 Labrit
2015 Olaizola II.a Martínez de Irujo 22-16 Labrit
2016 Urrutikoetxea Ezkurdia 22-21 Labrit
2017 Olaizola II.a Altuna III.a 22-18 Labrit
2018 Bengoetxea VI.a Altuna III.a 22-17 Labrit
2019 Altuna III.a Artola 22-13 Labrit

Txapeldunak eta finalistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotaria Txapelak Finalak
Olaizola II.a 6 9
Martinez de Irujo 3 8
Bengoetxea VI.a 3 4
Barriola 2 5
Eugi 1 3
Altuna III.a 1 3
Nagore 1 2
Esain 1 1
Patxi Ruiz 1 1
Goñi II.a 1 1
Urrutikoetxea 1 1
Ezkurdia 0 2
Armendariz 0 1
Artola 0 1

Nafarroako Lau eta Erdiko Txapelketa ofiziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2007 Jorge Nagore Armendaritz 22-17 Labrit
2008 Aritz Lasa Jorge Nagore 22-20 Labrit
2009 Jorge Nagore Ander Antxia 22-15 Labrit
2010 Ander Antxia Jorge Nagore 22-18 Labrit

Txapeldunak eta finalistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotaria Txapelak Finalak
Jorge Nagore 2 4
Ander Antxia 1 2
Aritz Lasa 1 1
Armendaritz 0 1

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]