Nagoyako gaztelua

Wikipedia(e)tik
Nagoia gaztelua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nagoyako gaztelua
名古屋城
Nagoya Castle Tower in Spring.jpg
Herria Nagoya
Koordenatuak 35°11′8″N 136°53′55″E / 35.18556°N 136.89861°E / 35.18556; 136.89861Koordenatuak: 35°11′8″N 136°53′55″E / 35.18556°N 136.89861°E / 35.18556; 136.89861
Herrialdea  Japonia
Garaia 1610
Nagoyako gaztelua non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Nagoyako gaztelua

Nagoyako gaztelua (名古屋城 Nagoya-jō?) Japoniako Aichi prefeturan dagoen japoniar gaztelua da. Nagoia hiriko erdialdeko Naka-ku auzoan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imagawa Ujichikak eraiki zuen jatorrizko gaztelua 1525 inguruan. Oda Nobuhidek kendu zion Imagawa Ujitoyori 1532an, eta beretzako hartu zuen, baina, beranduago, utzi egin zuen.

1610ean, Tokugawa Ieyasuk, daimyō ezberdinei, toki hartan gaztelu berri bat eraikitzen laguntzeko agindu zien. Gazteluaren eraikuntza, 1612an amaitu zen.

Edo aroan, Nagoiako gaztelua, Japoniako hiri-gaztelurik garrantzitsuenetako bat zen, Tokaido eta Nakasendo elkartzen zituen Minoji bideko derrigorrezko geltoki batez gain.

Meiji arorarte, Tokugawa familiako Owari klanaren bizilekua izan zen.

Bigarren Mundu Gerran, 1945eko maiatzak 14an, aireko bonbardaketaren ondorioz, gaztelua eta bere baliozko objektu gehienak erabat erreak izan ziren. Hala ere, margolanen batzuk, sutetik salbatu ziren, eta egundaino mantendu dira. Gaztelua, 1959an amaitu zen berreraikitzen.

Gaur egun, antzinako gaztelutik geratzen dena, hormigoizko berreraikitze bat da, aire girotu eta igogailuekin. Gainera, Hommaru Jauregia berreraikitzeko ideia ere badago, hau ere gerran erre zena.

Gazteluaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren kupula gainean, tigre burudun bi urrezko arrain daude, kinshachi (金鯱) deituak, suteak ekiditeko kuttun bezala erabiltzen dena. Esaten denez, kinsachiak, jaun feudalaren autoritatearen ikur bezala ere balio zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nagoyako gaztelua Aldatu lotura Wikidatan