Naiara Díez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naiara Díez
Bizitza
JaiotzaAltsasu1987ko urtarrilaren 29a (37 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Altuera181 zentimetro

Naiara Díez Fernández (Altsasu, Nafarroa, 1987ko urtarrilaren 29a) nafar saskibaloi-jokalari ohia da, hegaleko postuan jokatzen duena.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost urteko kirol ibilbidea osatu zuen Diezek gorengo mailan. 2006-2007ko denboraldian egin zuen debuta, Mann Filter Zaragozan. Hiru denboraldi egin zituen han, eta, ondoren, Iruñeko Obenasarekin fitxatu zuen. Etxera itzuli zen. Hiru sasoi egin zituen han ere; Bigarren Mailan lehena, eta Espainiako Ohorezko Mailan beste biak. Talde nafarra onenen artean egon zen, eta Ligako kanporaketetarako eta Espainiako Koparako sailkatu zen, diru arazoen ondorioz desegin zen arte. Orduan iritsi zen Gernikara, 2012-2013ko denboraldian. Guztira 385 partida jokatu ditu gorengo mailan, 6.000 minutu baino gehiago. Estudiantesen aurka jokatu zuen azken partida, 2021eko otsailaren 14an. 53-64 irabazi zuen Gernikak. Diezek sei minutu jokatu zuen, eta sei puntu sartu.[3]

Kirol-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Naiara Diezen Gernika Lointek, Erreginaren Kopan» Guaixe 2017-02-09 (Noiz kontsultatua: 2017-05-29).
  2. (Gaztelaniaz) Espainiako Saskibaloi Federazioa. Naiara Diezen emaitzak eta estatistikak. (Noiz kontsultatua: 2017-05-29).
  3. Arratibel Gascon, Ainara. (2021-03-11). «Naiara Diezek agur esan du, eskertuta» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.