Altsasu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Altsasu

 Nafarroa
Altsasuko bandera

Altsasuko armarria

Izen ofiziala Altsasu / Alsasua
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Burunda, Sakana
Alkatea Garazi Urrestarazu (Bildu)
Herritarra altsasuar
Koordenatuak 42°53′43″N 2°10′8″W / 42.89528°N 2.16889°W / 42.89528; -2.16889Koordenatuak: 42°53′43″N 2°10′8″W / 42.89528°N 2.16889°W / 42.89528; -2.16889

Navarra - Mapa municipal Alsasua.svg

Eremua 26,80 km2
Garaiera 528 m
Distantzia 50 km Iruñera
Posta kodea 31800
Biztanleria 7.655 bizt (2011)
Dentsitatea 285,63 bizt/km²
Sorrera XII. mendea baino lehen
http://www.alsasua.net

Altsasu Nafarroako udalerria da, Sakanako bailaran kokatuta dagoena, hain zuzen ere, Burunda bailaran eta bailara horretako hiriburua da. Bidegurutze garrantzitsua izateagatik hazkuntza handia jasan duen herria da eta 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 7.623 biztanle zituen. Honek Iruñea eta Gasteiz artean dagoen herririk handiena izatea dakar.


Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Altsasuko mapa

Altsasu Nafarroako mendebaldean dago, Euskal Herriko erdigune geografikotik hurbil, Iruñea eta Gasteiz arteko erdibidean (bietatik 50 km-ra), eta Donostiatik 69 km-ra. Itsasoaz gaindi 528 metrora du udaletxea. Udalerriak 26,8 km² ditu. Altsasuk, Sakanako herri gehienek bezala, dermioak ditu lurralde antolaketa egiteko, eta hiztegi topologiko zabala dago herrian.

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Altsasuko dermioen zerrenda


Altsasu bidegune garrantzitsua da:

  • Errepideak: Altsasutik igarotzen da A-1 autobidea, eta Altsasun du muturretako bat A-10 autobideak (Sakanako autobidea).
  • Trenbideak: Altsasun elkartzen dira Madril-Irun eta Bartzelona-Vigo trenbideak.

[aldatu] Mugak

Altsasuk honako hauek ditu mugakide:

Bereziki aipagarria da Urdiain herriarekin duen muga, luzeera osoan lurrezko tontor batez markatuta dagoelako. Muga horrek erditik zatitzen du San Pedroko baseliza.

Hegoaldean Urbasa du mugakide, eta lur horiek komunalak dira. Urbasaren bestaldean, hegoaldean, Ameskoak daude.

[aldatu] Mendiak

Sakana haranean dagoenez, hegoaldean Urbasa dago, eta mendilerro horretako punturik altuena (Bargagain, 1.157 metro) Altsasun dago.

Altzaniako mendiak eta Ataungo mendiak ere bertan daude.

Maibeloko dermioan Baso itxia dago.

[aldatu] Ibaiak

Altsasun Burunda eta Altzania errekak elkartzen dira, Ubarkazuloko uharkatik gertu, Burunda ibaia sortzeko. Ibai honek ondoren Arakil izena hartzen du.

Horrez gain beste hainbat erreka daude herrian.

[aldatu] Klima

Klimaren ezaugarriak azpiatlantiar motakoak dira, prezipitazio ugari eta negu hotzekin. Hilabete idor bakarra izaten da abuztuan, eta aldaketa termikoa ertaina da. Urtarrileko batez besteko tenperatura 4,5 gradukoa da eta abuztukoa 18 gradukoa. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.300 eta 1.400mm bitartekoak izaten dira eta egun euritsuak 140 inguru.

Gizakiaren eraginaren aurretik, harizti atlantiarrak udalerriaren beheko gunetan, eta pagadiak mendien tontorretan izaten ziren. Gaur egun, haritz eta pagoak dauden arren, azalera asko gutxitu da. Aipaturiko zuhaitzez gain, gaztainondo eta birlandaturiko pinuak ere aurki daitezke Altsasu inguruko mendietan.

[aldatu] Estazio meteorologikoa

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 522 metrora, Nafarroako gobernuak 1913an jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Auzoak eta industrialdeak

Altsasu herri txikia izan arren hainbat auzo ditu:

  • San Juan
  • Solana - Iortia
  • Txunkai (Geltokiko auzoa)
  • Ameztia
  • Zuntaipe
  • Alde Zaharra (Santa Kruz)
  • Intxostia

Kalerik luzeena garai bateko 1 Nazionala da eta Zelai kalea du izena San Juan kaletik Iparraldera eta Gartzia Ximenez Hegoaldera. San Juan kaleak herria Mendebalde Ekialde norantzan artikulatzen du. Beste kale garrantzitsu batzuk: Bakea kalea, Ioartia, Isidoro Melero, Ferialeku eta Santa Kruz dira.

Udaletxea Gartzia Ximenez kalean dago.

Industrialdeei dagokionez 3 daude herrian:

  • Ibarrea: Herriaren mendebaldean.
  • Isasia: Herriaren ipar-mendebaldean.
  • Ondarria: Herriaren hegoaldean.

4. poligono bat ere aurreikusita dago Urdiainekin batera, Zangituko dermioan kokatzen dena.

[aldatu] Demografia

Eboluzio demografikoa[2]
Urtea 1981 1991 1996 2001 2004 2005
Biztanleak 7.250 6.925 7.004 7.162 7.377 7.455
Altsasudemografia.gif

Altsasuk garapen demografiko handia jasan zuen trenbidearen iristearen ondorioz. Honela 1850an 1.000 biztanle baino ez zituen eta 1981an 7.250. Gutxi gora behera hemen mantendu da hurrengo urteetan.

2001eko zentsuaren arabera 3.543 gizon (%50,59) eta 3.461 (%40,41) emakume zeuden. Adin tarteen arabera behean dagoen taula ikusten dugu.

Herritarren heren bat (2.291) herrian bertan jaiotakoak ziren, beste herena Nafarroako beste herri batean (2.258) eta beste herena Espainiar estatuko beste herri batean. 40 biztanle atzerrian jaiotakoak ziren. Inmigrazio handia egoteko herriak duen industriagune izaera eta errepide lokarri izatea argudiatu daiteke. Esan bezala herriak ehun urtetan populazioa zazpikoiztu zuen, batez ere Extremaduratik etorritako jendearekin. Beste asko inguruko herrietatik etorri ziren. Azken urte hauetan gainera 2.001eko zentsuan agertzen ez den Hego Amerikako komunitate handi bat sortu da, batez ere Ekuadorretik etorri direnak. 2008ko erroldaren arabera, 597 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,93a (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

Altsasuk, gainera, eskualde buru izateagatik duen jendea ere izaten du egunean zehar, baina inguruko herritan zentsaturik dagoena.


ADINA 0-4 5-9 10-14 15-19 20-24 25-29 30-34 35-39 40-44 45-49 50-54 50-59 60-64 65-69 70-74 75-79 80-84 85-89 90-94 95+
Emakumeak 145 190 186 244 265 281 302 288 200 183 185 157 208 196 182 102 73 53 19 2
Gizonak 150 183 201 238 280 284 305 317 292 238 185 162 221 181 146 87 50 15 8 0

[aldatu] Historia

Altsasuko plaza eta frontoia, 1942. urtean
Altsasuko plaza, kioskoa eta eliza, 1961. urtean
  • 1802. urtean Altsasuk aduana eta tabako administrazioa zeuzkan. 1849an irin errota bat eta landatutako 2400 erregu-lur zituen. Iruñeatik zetorren bidea artean gurdi-bidea zen, eta handik Gipuzkoara zihoana, ferra itxurakoa. Bazeukan egurra mozteko eta mihise industria, batez ere armategietarako.
  • 1863. urtean trenbidea Altsasura iritsi zen eta 1907an Alfontso XIIIak "Hiri Txit Prestua" titulua eman zion,eta harekin batera hazkuntza demografikoa izan zen bertan.
  • XX. mendea. Espainiako Gerra Zibilean (1936ko uztailaren 18tik 1939ko apirilaren 1era) uztailaren 18an bertan Nafarroa Mola jeneralaren eskuetan erori zen. Altsasun, ordea, tradizio sozialista handia zegoen, batez ere PSOEren eta UGTren eskutik. Tradizio horrek Altsasun erresistentzia biltzea ekarri zuen. Ezkerrak indar handia izan arren, ez zegoen armarik herrian eta uztailaren 20rako, 450-500 bat altsasuar pasatu ziren Gipuzkoara, Errepublikaren alde borrokatzera Eusko Gudarostean sarturik, gehienak gizon gazteak ziren. Hasieran, euskal agintariek altsasuarrekin batailoi bat osatzea pentsatu zuten, baina laster bertan behera utzi zuten ideia, zorte txarrak batailoia suntsitu baitzezakeen, Altsasu gazterik gabe utziz. Hori dela eta, altsasuarrak Eusko Gudarosteko batailoietan sakabanatu ziren. 84 altsasuar gaztek galdu zuten bizia gobernu legalaren alde borrokan. Sakanara bueltan, behin Altsasu galduta, Sakana berriro gune estrategiko bilakatu zen garraiorako. Hori zela eta, faxisten eta Himmlerren arteko bilkura bat egin zen Altsasun. Uztailaren 21ean Guardia Zibilak udala kendu eta haren konfiantzazko jendea jarri zuen. Urteak aurrera eginda, batez ere 1950eko hamarkadaz geroztik, Altsasuk garapen industrial handia izan zuen. Horrek migrazio handia eraman zuen, batez ere Extremaduratik. Horren ondorioz, Altsasuko hiritarrak 1850ean ziren 1000 horietatik 1981ean ziren 7.250etara pasa ziren. Hortik aurrera egonkor mantendu da biztanleria.
  • 1977an EAE, HASI, LAIA, EIA eta ESB batuta Altsasuko Mahaia sortu zen, eta bertatik, Herri Batasuna.
  • 1980. urtean Altsasun ospatu zen lehenengo Nafarroa Oinez. Horren ondoren, 1993an eta 2005ean berriro ere ospatuko zen Altsasun.

[aldatu] Gizartea

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Altsasuko udalak 13 zinegotzi ditu osotara. 1999ko hauteskundeetan Euskal Herritarrokek izan zuen alkatetza. Lehenago, 1979tik HB, PSN eta Altsasuko Taldeak (EAJtik hurbileko zerrendak) ere izan dute alkatetza.

2003an Aralar alderdiak izan zuen alkatetza. Orduan Altsasuko Indarra ezker abertzaleko plataforma legez kanpo utzi zuten. PSN, Eusko Alkartasuna, Nafarroako Ezker Batua eta Unión del Pueblo Navarro ere aurkeztu ziren.

Altsasuko alkatea Nafarroa Bai alderdiko Unai Uhalde atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko hamahiru zinegotzietatik lau lortu zituen. Baliogabeko botoak 47 izan ziren (emandako guztien %1,24) eta zurizko 89 boto izan ziren (botoen %2,38). Abstentzioa %37,38koa izan zen.

Altsasuko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 1.110 4
EAE 878 3
PSN 690 3
UPN 644 2
NEB 322 1

2011n Bildu (4 zinegotzi) izan zen bozkatuena eta Garazi Urrestarazu zerrendaburua alkate bihurtu zen. Udalbatza NaBai 2011 (4), PSN (1), NEB (1), PP (1) eta UPNk (1) ere osatzen dute.

Altsasuko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 1.038 4
NaBai 2011 924 4
PSN 501 2
NEB 273 1
PP 270 1
UPN 262 1

[aldatu] Udaletxea

Antzina udaletxea Foruen plazan dagoen "Gure Etxea" eraikinean egon zen, gaur egun kultur-etxe moduan erabilitako eraikinean alegia. Gaur egungo udaletxea XIX. mendearen hasieran eraiki zen eta eraikinak gaur egun duen itxura 1943an eginiko eraberritzearen ondorio da. Eraberritzea Casimiro Díaz arkitektoak zuzendu zuen.

Beheko solairuan, idazkaria, udaletxeko bulego nagusiak eta udaltzaingoaren egoitza daude. Lehen solairuan, alkatearen bulegoa, udalbatza-aretoa eta bestelako bilera gelak zeuden. Azken hobetze lanak 1987ko irailaren 14an amaitu ziren, herriko jaien hasierarekin batera. Udala alkateak eta hamairu zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: García Ximénez kalea, 36

[aldatu] Altsasuko alkateen zerrenda

[aldatu] Jaiak

Altsasuko San Pedro baselizan erromeria
  • Urtarrilaren 5a - Zentzerrada. Jai erlijiosoa.
  • Urtarrilaren 6a - Urteko kintoen sorteoa egiten da udaletxean.
  • Otsailaren 4a - Kintak eskatzen ateratzen dira.
  • Otsailaren 5a - Kintoak eskatzen ateratzen dira eta hurrengo egunetan dantzatzen dute plazan. Hurrengo larunbatean herriko kinta guztiek bazkaria egiten dute.
  • Inauteriak - Igandean umeak ateratzen dira. Asteartean Momotxorroen ihauteria da. Hurrengo larunbatean Ihauteri urbanoak dira.
  • Maiatzaren 2aren ondorengo igandea - Maiatzako Gurutzea. Urbasara igoera eta azken urte hauetan Altsasuko Alde Zaharreko jaiak egiten dira.
  • Ekainaren lehen asteburuan - Txuntai (Karbonilla) auzoko jai txikiak.
  • Ekainaren 23 San Juan suak - Suak hainbat lekutan eta bereziki San Juan kalean. Hurrengo egunean afariak.
  • Ekainaren 29 San Pedro - Herriko Patroia. Baselizaren inguruetan erromeria egiten da eta zortzikoa dantzatu.
  • Irailaren 14 - Iraileko Gurutzea. Jai Nagusiak dira. 13tik 17ra
  • Urriaren bigarren hamar egunen lehen igandea: Feriak.

[aldatu] Erlijioa

Jasokundearen Eliza

Altsasun hainbat eliza eta baseliza daude:

  • Asuntzioaren Eliza: Plazan dagoen eliza da eta herriko eraikin erlijiosorik handiena.
  • Otadiko Kristoaren baseliza: Otadia dermioan dago eta hilerriaren ondoko baseliza da.
  • San Juan baseliza: San Juan kalearen mendebaldean dago.
  • San Pedro baseliza: Izen bereko basoan dago eta erdia Altsasun dago eta beste erdia Urdiainen.
  • Erkudengo Ama: Ulaiar inguruan dagoen baseliza da, Donostiara bidean.
  • Kaputxinoen komentua

Horretaz gain hainbat komunitate erlijiosok euren lekua dute, Jehovaren lekukoek eta Ebangelistek kasu.

[aldatu] Altsasuar ezagunak

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Burundesaren Bilbo eta Iruñea bitarteko autobus lineak geltokia dauka Altsasun. Horrez gain, Gasteiz-Iruñea lineak ere tarteko geltokia dauka udalerrian.

Konpainia berdinaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

[aldatu] Hezkuntza

  • Zelandi eskola
  • Iñigo Aritza ikastola
  • Sagrado Corazón ikastetxea
  • Aralarko Mikel Donea institutoa

[aldatu] Herri senidetuak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Altsasu
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak