Natxo Zenborain

Wikipedia, Entziklopedia askea

Natxo Zenborain (Iruñea, Nafarroa, 1960) artista da.

Bizitza

Gaztetatik artearen munduan murgilduta, 1979an artearen inguruko gaien lankide modura hasi zen, La Gaceta del Norte, Deia eta Cuatrovientos agerkarietan. Adierazpide grafikoaren alor gehientsuenak lantzen ditu, eta sailkatzen gaitza da bere lana. Pintura, horma-irudiak, argazkigintza ohikoa zein argazkietan oinarritutako lan esperimentalak, diaporamak, eskultura, dekorazioa, psicoart deitzen duen irudi psikodelikoak, performance eta instalazioak, marrazkia, Interneterako sorturiko artelan birtualak...

Gaietan eta generoetan bezalatsu, tekniketan ere oso eklektikoa da, eskulana eta lan digitalak tartekatuz, eta, askotan, lantzen dituen alor eta teknika guztiak fusionatuz. Izan ere, aitzindaria izan da teknologia berriak eta eskuz egindako artelan ukigarriaren kontzeptu klasikoa uztartzen, eta bere lan asko Interneten daude ikusgai. Erakusketa ugari egin ditu Nafarroan zein Espainiako hainbat hiritan; atzerrian, 1998an New Yorken erakutsi zuen bere lana talde-erakusketa baten barruan, eta postal zein kartel bidez zabalkunde handia izan dute berak sortutako hainbat irudik. Publizitaterako lanak ere egin ohi ditu.

Erreferentziak