Negua joan da ta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Negua joan da ta
Zea Maysen eta Euskadiko Orkestraren musika-lana
Egilea(k)Zea Mays
Argitaratze-data2010
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaBonberenea Ekintzak

Negua joan da ta Zea Mays taldeak 2010ean Era albumean argitaratu zuen abestia da. Hamahiru urte geroago Aiora Errenteriak, 2023ko Aste Nagusiko pregoilaria izan zenean, doinu hau erabili zuen kantatuz egin zuen pregoi oso arrakastatsuan Arriaga Antzokiko balkoitik.

Taldekideen esanetan, aurrekoak baino dantzagarriagoa da, zuzenagoa eta positiboagoa. Disko honetan azaldu zen eta berehala arrakasta itzela lortu zuen Negua joan da ta abestia.

Bideoklipak ere izugarrizko arrakasta izan zuen (ia sei milioi ikustaldi 2011etik 2023ra arte),[1] Ainhoa Moiuak keinu hizkuntzan egindako interpretazioa azaltzen zen bideoaren irudietan.[2]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren hitzetan une txarrak pasa direla ospatu nahi da. mezu nagusia hau da: Elurrak joan dira nire mendien artean, negua joan da eta... laztandu nazazu orain ur urdinen artean. Hauek dira olerkiaren zati batzuk:[3]

«

Elurrak joan direnean nire mendien artean
[...]

Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.

[...]

Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta, negua joan da ta

»

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era albumeko hasierako bertsioaz gain hainbat bertsio plazaratu dira gero gero.

2023ko pregoia Bilboko Aste Nagusian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiora Errenteria pregoia emateko berbetan hasi zenean «Nire erara egingo dut», ohartarazi zuen. Eta Zea Maysen Negua joan da ta abestiaren lehen notak aditu ziren. Orroekin hartu zituzten abestia Arriaga Plazako entzuleek.[7][8]

Kantuan bota zuen pregoia Renteriak, taldearen abesti ezagunaren letrarekin uztartuta, eta nagusiki euskaraz, gaztelaniazko bi esaldi salbu. Jaietara deitzeko erabili zituen doinuak: «Beti dena eman behar da / Bilboko jaietan». Gogoan izan zituen gertukoak: «Eskerrik asko, benetan/ oso harro sentitzen naiz. / Eskerrik asko aita eta ama,/ eskerrik asko Zea Mays». Eta oroitu zen, era berean, beste hainbat ertzez, Renteriarena aldarrikatzeko pregoia ere izan baitzen.[7]

Kukutza Gaztetxea

1983ko uholdeak gogoan, konpartsen orduko eta egungo elkarlana goratu zuen, aurtengo jaiak alderik alde zeharkatuko baititu ezbeharrak. «Bilboko Konpartsarik barik,/ ez dago Aste Nagusirik», adierazi zuen. Eta ahotan izan zituen, halaber, Bilboko auzoak: «[Taldeko] Laurak bilbotarrak gara, / Santutxu, Irala eta errekaldetarrak./ Maite ditugu auzoko jaiak,/ eta ez dugu ahaztuko Kukutza». Eta txalo zaparrada batekin jaso zuten festazaleek abeslariaren aldarri feminista. «Mesedez ondo pasa aurten Bilboko jaietan,/ beldurrik gabe denok kaleak betetzera./ Laztandu nazazu orain,/ nire baietza duzunean./ Badakizu noiz den ezetz,/ ez dizut azaldu behar./ Eta larrua jotzean, garrasirik ozenena». Keinu hizkuntzako interprete batek itzuli zituen pregoilariaren hitz guztiak.[7]

« 2023ko Aste Nagusiko pregoia (Aiora Renteria)

Arratsalde on bilbotarrok! Kaixo, Bizkaia maitea!
Unibertsoko hiriburutik besarkada handi bat!
Pozez zoratzen eta emozioz bete-betea,
balkoi hontatik abestea ametsik ederrena da.

Eskerrik asko benetan, oso harro sentitzen naiz,
eskerrak aita ta ama, eskerrik asko Zea Mays.
Laurak bilbotarrak gara, Santutxu, Irala eta Errekaldetarrak,
maite ditugu auzoko jaiak eta ez dugu ahaztuko Kukutza.

Sin Kuartel, Unamuno eta El Gas, Kaskagorri eta Abandoibarra,
Txomin Barullo eta Euskal Gunea, akustikotxoa Txorin eta Algara.
Jarraitu beharko dugu mila urtetan, txosna pilo bat daude jotzeko ta,
beti dena eman behar da, Bilboko jaietan.

Bilbon konpartsarik barik ez dago Aste Nagusirik,
Izaskun dago nire ondoan, Pinpiko aurtengo txupinera da bera.
Mesedez ondo pasa, aurten Bilboko jaietan,
beldurrik gabe denok kaleak betetzera.

Laztandu nazazu orain, nire baietza duzunean.
Tú ya sabes cuándo es no, no te lo tengo que explicar.
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
gordin amaigabea, Bilboko jaietan.

Marijaia maitea, prest dago hor atzean, txupina dator eta!
Goza ditzagun gure gorputzak, errespetuaz,
handi, txiki, lodi ta argal, maitasun handiaz.
Bilboko jaietan.

Uholde haietan bezala, egin dezagun elkarlana.
Konpartsek ta Udalak antolatu dutena.
Dantzak, jana ta edana, ta han egongo gara
Mari, Txupi eta hirurok, aurtengo Bilboko jaietan.

GORA BILBO!
GORA MARIJAIA!
GORA ASTE NAGUSIA!

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. all_powerful_Oz. «Zea Mays-en 'Negua joan da ta' bideoklipa» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2019-11-16).
  2. ZEA MAYS - Negua joan da ta. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  3. Zea Mays. (2010). «Negua joan da ta (hitzak)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  4. (Gaztelaniaz) «Zea Mays y Orquesta Sinfónica de Euskadi: 'Negua joan da ta'» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  5. «Ken Zazpi, Zea Mays eta Doctor Deseo EOSekin arituko dira gaur, Bilbon» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  6. Negua joan da ta. Zea Mays - Euskadiko Orkestra - Fernando Velázquez. (Noiz kontsultatua: 2023-08-26).
  7. a b c Igartua Aristondo, Amaia. (2023-08-20). «Aldarri guztien Aste Nagusia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).
  8. «Lehertu da festa Bilbon» EITB 2023-08-18 (Noiz kontsultatua: 2023-08-22).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]