Nerea Onaindia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerea Onaindia
Bizitza
JaiotzaGetxo1970eko irailaren 9a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bizkerre Futbol Taldea1986 / 1993
Sondika Kirol Elkartea1993 / 2000
Leioa Kirol Elkartea2000 / 2002
Athletic Club2002 / 20053823
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua65 kilogramo
Altuera170 zentimetro

Nerea Onaindia de MIguel (Getxo, 1970eko irailaren 9a) euskal futbolari ohia da. erdilari jokatzen zuen. hiru aldiz izan zen Superligako txapelduna Athletic Clubekin (2003, 2004, eta 2005).

Ibilbide oparoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1986an hasi zen futbolean Bizkerre talde aitzindarian. Zazpi denboraldi eta gero Sondika taldera pasa zen, han beste zazpi denboralditan jokatzeko,2000ra arte. Eta handik pasa zen elitezko taldea zen Leioa taldera 2001-02 denboraldian. Eta Leioa EFTkoa talde bikaina zenez 2002ko irailean bertan Athletic Club bihurtu zen.[1]

Horrela, Athleticen emakume taldea 2002-03 denboraldian sortu zen, Leioa Futbol Taldeagaz batu zenean. Leioa Taldea bi urte lehenago sortua zen, 2000 urtean, lehenago Sondikako taldean aritzen zen jokalari batzuek klub berria sortu zutenean. Azkenean Sondikako jokalari gehienak talde berrira pasa ziren, eta hori izan zan lehenengo Athletic haren oinarria, hainbat fitxaketa egin baziren ere.[1]

Leioa taldeak ia partidu guztiak irabaziz zituen. Azken mailatik abiatuta nahiko izan ziren bi denboraldi gorengo mailara heltzeko. Eta ez hori bakarrik,azken urte horretan Superligan, jokatzeko aukera eskuratu zuten, eta Athleticek, ikusitakoarekin txundituta zegoena, talde biak batzeko eskaintza bat luzatu zien. Eta Leioak onartu zuen.

2002ko urriaren 6an debutatu zuen Nereak Athleticekin, 32 urterekin.

Ez zen bukatu hor bolada ona eta Superligako lehen denboraldi hartan txapeldun geratu ziren. Gainera, partida bi San Mamesen bertan jokatu zituzten, eta horietako azkenekoan, liga eskuratu zutenenean, bete-beteta egon zen. Ezin zen gehiago eskatu, behe-behe mailatik superligako txapeldunak izatera pasa ziren ia partida guztiak irabazita. Amets betean bizi zituzten urte haiek.[1]

Geroago, beste bi urtez jarraian irabazi zuten Superliga. Hala ere, emaitzak ez ziren hasierako denboraldian bezain ikusgarriak; lehen urteko gol festak ohikoak izan ziren, hurrengo bi urteetan berriro irabazi zuten baina nagusitasuna ez zen erabatekoa izan. [1]

Guztira Athleticen 3 denboraldi egin zituen, 38 partida eta 23 gol.[2]

Kirol ibilbidea[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Kat. Urtea Liga Kopa UEFA Womens Champions League
Part. Golak Part. Golak Part. Golak
Athletic Club 1. 2004-05 0 0 0 0 3 1
Athletic Club 1. 2003-04 16 7 1 0 - -
Athletic Club 1. 2002-03 18 15 0 0 - -
Leioa - 2001-02 - - - - - -
Leioa - 2000-01 - - - - - -
Sondika - 1999-00 - - - - - -
Sondika - 1998-99 - - - - - -
Sondika - 1997-98 - - - - - -
Sondika - 1996-97 - - - - - -
Sondika - 1995-96 - - - - - -
Sondika - 1994-95 - - - - - -
Sondika - 1993-94 - - - - - -
Bizkerre - 1992-93 - - - - - -
Bizkerre - 1991-92 - - - - - -
Bizkerre - 1990-91 - - - - - -
Bizkerre - 1989-90 - - - - - -
Bizkerre - 1988-89 - - - - - -
Bizkerre - 1987-88 - - - - - -
Bizkerre - 1986-87 - - - - - -

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2002-03 Superliga
  • 2003-04 Superliga
  • 2004-05 Superliga
  • 2006-07 Superliga

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d Brea, Unai. (2005-04-01). «Iraia Iturregi eta Irantzu Castillo: "Oraindik gizon mundua da hau"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-03-23).
  2. a b «Nerea Onaindia | Jokalaria: Erdilaria | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]