Bilboko Athletic Kluba

Wikipedia(e)tik
(Athletic Clubtik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Athletic Club
Ezizena(k) Lehoiak
Sorrera 1898
Futbol zelaia San Mames
(Edukiera: 40.000)
Presidentea Flag of the Basque Country.svg Josu Urrutia
Entrenatzailea Argentina Marcelo Bielsa
Liga La Liga
2011/12 La Liga, 10.
Webgunea www.athletic-club.net
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Hirugarren koloreak

Bilboko Athletic Kluba (ofizialki Athletic Club) lehen mailan dabilen futboleko euskal talde bat da. 1898. urtean sortu zen. Euskal Herriko futbol talderik zaharrena da, baita arrakastatsuena ere historian zehar. Betidanik egon da lehen mailan, Real Madrid eta FC Barcelonarekin batera, eta doblete (Liga eta Kopa denboraldi berean) gehien duen taldea da, bostekin.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

[aldatu] Bilbao FC, Athletic Club eta Bizcaya

Sakontzeko, irakurri: Bizcaya (futbol taldea)
Lamiako futbol zelaia, Athleticen lehendabiziko zelaien bat.

Futbola Bilbora jokalari talde bik eraman zuten, biek Erresuma Batuarekin lotura zutenak: altzairugintza eta itsas-merkataritzan aritutako langile britainiarrak eta Erresuma Batuko eskoletatik itzulitako euskal ikasleak. 1890eko hamarkadaren hasieran langileek Bilbao Football Club izeneko taldean sortu zuten. Tartean 1898an Zamacois Gimnasio inguruan zebiltzan ikasleek Athletic Club sortu zuten. 1901ean Bilboko Cafe Garcia eginiko biltzar batean estatutuak onartuak izan ziren.

1902an Bilboko klub biek elkartu eta Bizcaya izeneko taldea sortu zuten, lehendabiziko Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartzeko. Garaipena lortu zuten finalean FC Barcelona mendean hartu eta gero. 1903an klub biek bat egin zuten eta Athletic Club de Bilbao izena jarri zioten klub berriari. Urte berean, Madrilen zeuden euskal ikasle talde batek Athletic Club de Madrid sortu zuen, gero Atlético Madrid izango zena. Klubaren jaiotze datak eztabaida piztu izan du futbol historialarien artean: klubak berak 1898. urtea dela esaten du, beste batzuek 1901. urtea aukeratzen dute eta gainontzekoek, berriz, 1903. urtearen alde egiten dute.

[aldatu] Errege Kopa

Klubaren lehendabiziko garaipenak sorberria zen Espainiako Futbol Errege Kopa lehiaketan izan ziren. 1902an Bizcayak lortutako garaipenaren ondoren, sorberria zen Athleticek berriro 1903an irabazi zuen. 1904an garaipena lortu zuten aurkaria zuten Club Español de Madrid partidara agertu ez zelako. 1907an Bizcaya izena berpiztu zuten Union Vizcaino taldearekin elkartea sortuz. Lehiaketa berriro 1911n, eta hirutan segidan, 1914 eta 1916 artean, irabazi zituen. Orduko izarra Pichichi golegilea zen, 1913ko abuztuaren 21ean San Mameseko irekieran lehendabiziko gola eta 1915eko finalean hat-trick lortu zituena. Bere omenez egungo Ligako golegile nagusiak Pichichi Saria lortzen du.

[aldatu] Liga hasiberria

1920ko hamarkadako euskal klub nagusiak Athletic Club, Real Unión, Getxoko Arenas eta Real Sociedad ziren. Laukote honek 1928an Espainiako futbol liga txapelketa sortu zuten. 1930ean Deportivo Alaves igo ondoren, Lehen Mailako hamar klubetako bostak euskaldunak ziren. Orduan gaztelaniaz "Con cantera y afición, no hace falta importación" (euskaraz: "Harrobia eta zaleekin, inportazioa ez da beharrezkoa") esateari ekin zioten, Athleticek bere filosofiaren lema izango zuena.

[aldatu] Onddo-kapelua

1921ean Fred Pentland izeneko entrenatzaile berri bat etorri zen Racing Santander taldetik. 1923an Athleticek Errege Kopan garaipena lortu zuen, modu iraultzaile erabiliz gainera: pase laburra. 1927an Athletic utzi eta Athletic Madrid, Real Oviedo eta Espainiaren entrenatzailea izan zen. 1929an Bilbora itzuli eta Athleticek Liga/Errege Kopa dobletea egin zuen bitan, 1930 eta 1931an hain zuzen ere. Klubak lau aldiz segidan irabazi zuen Errege Kopa 1930 eta 1933 artean eta Liga 1932 eta 1933an. 1931an Athleticek bere garaipen luzeena lortu zuen, FC Barcelona 12-1 irabaziz.

[aldatu] Atlético Bilbao

Mosaikoa San Mamesen.

1941an kluba izenaz aldatu behar zuten, Francisco Francok agindutako dekretu baten arabera, gaztelaniazkoak ez ziren izenak galarazita zeuden eta horrela klubari Atlético Bilbao izena jarri zioten. Urte berean klubeko historiako golegile nagusiak bere debuta egin zuen: Telmo Zarraonaindia, hurrengo hamahiru denboraldietan 294 golak lortuko zituena. 1950/51 denboraldiko bere 38 golak oraindik Ligako errekorra badira. 1943an Athleticek Liga/Copa del Generalísimo doblete egin zuen berriro eta 1944 eta 1945ean Errege Kopa irabazi.

1950eko hamarkadaren hasieran Athletic Clubeko aurrelari lerroa ospetsua izan zen: Zarra, Panizo, Rafa Iriondo, Venancio eta Gainzak osatua. Aurrelari hauei esker klubak beste Copa del Generalísimo lortu zuen 1950ean. Ferdinand Daučík entrenatzaile berriaren heltzeak klubeko garaipenak handitu zuen: 1956an beste doblete bat eta 1955 eta 1958 Copa del Generalísimo bi lortuz. 1956an klubak Europako Kopan debuta egin zuen, historiako Manchester Uniteden talderik onenetariko batek menderatua izana.

[aldatu] 1960ko hamarkada

1930, 1940 eta 1950eko hamarkadetan lortutako garaipenak lortzeko, Athleticek atzerritar jokalariak lortzeko murrizteen laguntza izan zuen. Nahiz eta gehienetan taldeek hiru atzerritar baino gehiago ezin izan, Real Madrid edo FC Barcelona bezalako klubek iruzur egin zuten Alfredo Di Stéfano, Ferenc Puskás, José Santamaria edo Ladislao Kubala bezalako jokalariak nazionalizatuz. Athleticek, ostera, harrobi politikari ekin zion, malgutasun gutxi edo bat ere ez erakutsiz. Hori zela eta 1960ko hamarkadan, Real Madriden nagusitasuna azaldu zen, Atlético Bilbao taldeak 1969an Copa del Generalisimo bakarra irabaziz.

Hala ere, Athleticek aitona-amonen neurria ere erabili zuen, eta Bartzelonan jaiotako Armando Merodio fitxatu zuen. Alabaina, Txus Pereda, Miguel Jones edo José Eulogio Garate bezalako jokalariak fitxatzeari uko egin zion, jaiotzez euskaldunak ez baziren ere hirurak Euskal Herrian heziak eta Garateren gurasoak ere euskaldunak ziren. Hamarkada honetan Athletic Clubeko izar bat agertu zen: Jose Angel Iribar atezaina.

[aldatu] 1970eko hamarkada

1970eko hamarkadan Athleticek ez zuen arrakasta berreskuratu, hamar urtez Errege Kopa bakarra lortu baitzuen, 1973an hain zuzen ere. 1975eko abenduan, Real Sociedaden aurkako partida batean, Iribar eta Errealeko kapitaina zen Inaxio Kortabarriak ikurrina atera eta zelaiaren erdigunean kokatu zuten. Hauxe zen ikurrinaren lehendabiziko agerpen publikoa Francoren heriotzaren ondoren[1].

1977an Athletic UEFA Kopako finalera ailegatu zen, kanpoan lortutako golei ezker Juventusek menderatua izana. Hamarkada honetan ere Athletic Bilbao jatorrizko izena berreskuratu zuen.

[aldatu] 1980ko hamarkada

1981ean Athleticek Javier Clemente sinatu zuen entrenatzaile gisa. Honek laster osatu zuen historiako talderik onenetariko bat, Urkiaga, De Andres, Urtubi, Argote edo Zubizarreta bezalako harrobiko jokalari gazteak Dani edo Goikoetxea bezalako beteranoekin uztartuz. Bere lehendabiziko denboraldian, Clementek Ligako laugarren postua lortu zuen. 1983an klubak Liga bat eta 1984an beste Liga/Errege Kopa dobletea lortu zituen. 1985 eta 1986an Athleticek 3.a eta 4.a hurrenez hurren bukatu zuen txapelketa. Clementeren estilo oldarkor, defentsa eta eraginkortasuna bultzatu zituen.

Ordutik Athleticek ez du garaipen handirik izan. Jose Angel Iribar, Howard Kendall, Jupp Heynckes edo Javier Irureta bezalako entrenatzaileek ezin izan dute garaipenak lortu.

[aldatu] 1990eko hamarkada

Clemente ondorengo entrenatzaile arrakastatsuena Luis Fernández izan zen, 1996an sinatuta. 1998an Ligan bigarrena izan zen, Champions League parte hartzeko sailkatuz. Fernandezek harrobiaren ikuspegi zabalaren onurak izan zuen: Athleticen jokatzeko ez zen beharrezkoa Euskal Herrian jaioa izan baizik eta Euskal Herrian hezia izatea. Horrela Salamancan jaiotako Patxi Ferreira edo Brasilen jaiotako Biurrun debutatu zuten. Roberto López Ufarte edo Benjamín, ostera, guraso euskaldunak izanda ere, ez ziren aukeratuak.

Klubak beste harrobian hezitako jokalariak, euskal harrobikoak ez baziren ere, fitxatu zituen. Horrela Bixente Lizarazu (klubeko lehendabiziko iparraldeko jokalaria) Ismael Urzaiz edo José Mari fitxatu zituen. Politika berri honek 1995ean eztabaida sortu zuen Athleticek Real Sociedadetik Joseba Etxeberria fitxatu zuenean. Jokalari hauek, Rafael Alkorta, Julen Guerrero edo Patxi Ferreira bezalako Athleticen harrobiko jokalariekin batera 1998ko arrakasta lortu zuten.

[aldatu] 2000ko hamarkada

Athletic Celta Vigoren aurka, 2005ean.

XXI. mende hasierako lehendabiziko urteak, Athletic historiaren txarrenetariko batzuk izan dira Errege Kopa emaitza txarrak izan ez ezik Ligako lehendabiziko postuetatik at geratu ere izan du. Lehen Mailan mantentzea lortu badu ere, Athletic bere historiako kirol-krisialdi nagusienetariko batean sartuta dago, beti sailkapeneko azken postuetatik irten ezinda. Adibidez, 2006/07 denboraldian bere historiako sailkapen posturik txarrena lortu zuen, 17.a izanda.

Hala ere, klubak bazituen berri pozgarriak ere: alde batetik, 2002an sinatutako itun bati esker, emakumezkoen taldea sortu zuen, lau liga irabazi dituena; bestetik, harrobiak jokalari inportateak ere sortu ditu, tartean Yeste, Amorebieta, Iraola edo Llorente.

[aldatu] 2010ko hamarkada

Joaquín Caparrós sevillarra Athletic entrenatzen hasi zenetik taldearen emaitza juxtuak alde batetara utzi eta Ligan eta Kopan paper ona egitera ohitu da. 2009ko Errege Kopako finala izan zen inflexio-puntua. Bertan Athleticek Bartzelonaren aurka galdu bazuen ere zaletuak ilusionatzen hasi ziren eta taldearen mailan jauzia egon zen. Hurrengo urtean UEFA Europa League jokatu zuen emaitza onik lortu ez bazuen ere. 2010-11 denboraldian Liga bikaina egin zuen eta 6. sailkatzea lortu zuen, berriz ere Europan jokatzeko aukera eskuratuz.

Hauteskundeetan Josu Urrutia lekittarra bihurtu zen lehendakari eta honek Marcelo Bielsa argentinarra ekarri zuen. Bielsaren eskutik Athletic joko ikusgarria egiten hasi zen, eta hasieran jokalariei ohitzea kostatu bazitzaien ere denboraldi zoragarria egin du, Errege Kopako eta UEFA Europa Leagueko finalak jokatzera iritsi baita. Ligan ordea hiru txapelektetan aritzearen nekea somatu du eta 10. postu gris batean gelditu da.

[aldatu] Palmaresa

[aldatu] Nazioartekoak

Sakontzeko, irakurri: Athletic-en ibilbidea Europan

[aldatu] Nazionalak

[aldatu] Herrialde txapelketak

  • Iparreko Txapelketa / Bizkaiko Txapelketa (17): 1913-14, 1914-15, 1915-16, 1919-20, 1920-21, 1922-23, 1923-24, 1924-25, 1925-26, 1927-28, 1928-29, 1930-31, 1931-32, 1932-33, 1933-34, 1938-39, 1939-40
  • Copa Vasca (1)[2]: 1934-35

[aldatu] Lagunarteko txapelketak

[aldatu] Jokalariak

Sakontzeko, irakurri: Athletic Clubeko futbolarien zerrenda

[aldatu] Pichichi Saria

Izena Denboraldia Golak
Carlos 1974-1975 19
Uriarte 1967-1968 22
Zarra 1952-1953 24
Zarra 1950-1951 38
Zarra 1949-1950 25
Zarra 1946-1947 34
Zarra 1945-1946 24
Zarra 1944-1945 19
Unamuno 1939-1940 26
Gorostiza 1931-1932 12
Bata 1930-1931 27
Gorostiza 1929-1930 19

[aldatu] Zamora Saria

Izena Denboraldia Golak
Iribar 1969-1970 20
Lezama 1946-1947 29
Etxebarria 1940-1941 21
Blasco 1935-1936 30
Blasco 1933-1934 21
Blasco 1929-1930 20

[aldatu] Gol gehien egin dituzten jokalariak

# Izena Guztira Golak Ligan Golak Kopan Golak UEFAn Golak Champions Leaguen
1 Zarra 334 253[3] 81
2 Dani 199 147 37 11 0
3 Arieta 170 136 30 2 2
4 Panizo 163 126 37
5 Gainza 149 119 29 1
6 Gorostiza 148 111 37
7 Bata 141 105 36
8 Artetxe 133 105 23 0 5
9 Urzaiz 129 116 12 0 1
10 Uriarte 121 90 22 8 0
11 Sarabia 118 83 28 3 0
12 Guerrero 116 101 11 2 2
13 Iriondo 115 84 31
14 Carlos 115 81 29 5 0
15 Llorente 113 81 17 15
16 Iraragorri 112 88 24
17 Etxeberria 104 88 10 4 2
18 Unamuno 98 78 20
19 Ziganda 91 77 10 4 0
20 Venancio 89 68 21

[aldatu] Partida gehien jokatu dituzten jokalariak

# Izena Guztira Ligan Kopan UEFAn Champions Leaguen Espainiako Superkopa
1 Iribar 614 466 93 49 0 0
2 Rojo 541 414 87 34 0 0
3 Etxeberria 514 445 41 18 8 2
4 Gainza 487 382 99 6 0
5 Orue 480 391 73 10 6 0
6 Larrazabal 445 390 37 10 8 0
7 Canito 435 354 75 6 0
8 Guerrero 430 372 41 7 8 0
9 Argote 427 332 68 13 5 0
10 Urzaiz 419 367 34 11 7 0

[aldatu] Jokalari ezagunenak


[aldatu] 2011/2012 denboraldiko taldea

Zkia. Jokalaria Posizioa Altuera (m.) Adina Jatorria JP Taldean noiztik Kontratua (urte)-rarte Oharrak
Lehen taldea 2011/12
1 Euskal Herria Gorka Iraizoz Atezaina 1'91 (31 urte) Harrobia 203 2007 2015 [4] Euskal Herria-rekin internazionala.
2 Euskal Herria Gaizka Toquero Aurrelaria 1'82 (27 urte) Sestao River 149 2008 2012 [5] Euskal Herria-rekin internazionala.
3 Euskal Herria Jon Aurtenetxe Atzelaria 1'82 (20 urte) Harrobia 59 2009 2014 [6] Euskal Herria-rekin internazionala.
4 Fitxa librea
5 Euskal Herria Venezuela Fernando Amorebieta Atzelaria 1'92 (27 urte) Harrobia 230 2005 2013 [7] Euskal Herria eta Venezuela-rekin internazionala.
6 Euskal Herria Mikel San José Atzelaria 1'86 (22 urte) Harrobia 98 2009 2015 [8] Euskal Herria-rekin internazionala.
7 Espainia David Lopez Erdilaria 1'81 (29 urte) CA Osasuna 142 2007 2013 [9]
8 Euskal Herria Ander Iturraspe Erdilaria 1'87 (23 urte) Harrobia 92 2008 2015 [10] Euskal Herria-rekin internazionala.
9 Euskal Herria Fernando Llorente Kapitain (3.) Aurrelaria 1'95 (27 urte) Harrobia 288 2004 2013 [11] Euskal Herria eta Espainiarekin internazionala.
10 Euskal Herria Oscar De Marcos Erdilaria 1'80 (23 urte) Alaves 92 2009 2016 [12]
11 Euskal Herria Igor Gabilondo Erdilaria 1,85 (33 urte) Real Sociedad 170 2006 2012 [13] Euskal Herria-rekin internazionala.
12 Euskal Herria Koikili Lertxundi Atzelaria 1'68 (31 urte) Sestao River 98 2007 2012 [14] Euskal Herria-rekin internazionala.
13 Euskal Herria Raúl Fernandez-Cavada Atezaina 1'96 (24 urte) Harrobia 2 2010 2015 [15]
14 Euskal Herria Markel Susaeta Erdilaria 1'79 (24 urte) Harrobia 204 2007 2013 [16] Euskal Herria-rekin internazionala.
15 Euskal Herria Andoni Iraola Kapitain (2.) Atzelaria 1'82 (29 urte) Harrobia 383 2003 2014 [17] Euskal Herria eta Espainiarekin internazionala.
16 Euskal Herria Iban Zubiaurre Atzelaria 1'77 (29 urte) Real Sociedad 4 2007 2014
17 Euskal Herria Iñigo Perez Erdilaria 1'78 (24 urte) Harrobia 43 2009 2015[18]
18 Euskal Herria Carlos Gurpegi Kapitain (1.) Erdilaria 1'81 (31 urte) Harrobia 265 2001 2014 [19] Euskal Herria-rekin internazionala.
19 Euskal Herria Iker Muniain Aurrelaria 1'69 (19 urte) Harrobia 125 2009 2015 [20] Euskal Herria eta Espainiarekin internazionala.
20 Euskal Herria Aitor Ocio Atzelaria 1'87 (35 urte) Gasteizko Aurrera 119 2001-03, 2007 2012 [21] Euskal Herria-rekin internazionala.
21 Euskal Herria Ander Herrera Erdilaria 1'82 (22 urte) Zaragoza 45 2011 2016 [22]
22 Euskal Herria Xabi Castillo Atzelaria 1'84 (26 urte) Harrobia 45 2009 2013 [23]
23 Euskal Herria Borja Ekiza Atzelaria 1'80 (24 urte) Harrobia 43 2010 2015 [24] Euskal Herria-rekin internazionala.
24 Euskal Herria Javi Martinez Erdilaria 1'90 (23 urte) CA Osasuna 244 2006 2016 [25] Euskal Herria eta Espainiarekin internazionala.
25 Fitxa librea
26 Euskal Herria Igor Martinez Aurrelaria 1'70 (22 urte) Alaves 12 2010 2013 [26]
27 Euskal Herria Guillermo Fernandez Aurrelaria 1'81 (19 urte) Harrobia 0 2011
28 Euskal Herria Ibai Gomez Aurrelaria 1'77 (22 urte) Sestao River 22 2010 2012 [27]
29 Katalunia Enric Saborit Atzelaria 1'86 (20 urte) Harrobia 0 2011
30 Euskal Herria Aitor Fernández Atezaina 1'82 (21 urte) Harrobia 0 2011
31 Euskal Herria Jonas Ramalho Atzelaria 1'81 (18 urte) Harrobia 1 2011
32 Euskal Herria Iñigo Ruiz de Galarreta Erdilaria 1'74 (18 urte) Harrobia 1 2011


  • Kapitain = Kapitainak.
  • Lesio = Epe luzeko lesioa.
  • 25 baino handiagoa den dortsala duten joklariak Bilbao Athletic taldeko jokalariak dira, eta beraz bigarren edo lehen taldearekin jokatu dezakete partidak. LFP-ko arauak diotenez, lehen taldeko jokalariek 1-etik 25-erako dortsalak eraman beharko dituzte.

[aldatu] Fitxaketa merkatua 2011/12

Fitxaketak
Jokalariak Posizioa Jatorria Mota Zenbatekoa
Euskal Herria Ander Herrera Erdilaria Zaragoza Fitxaketa 7.500.000
Euskal Herria Borja Ekiza Atzelaria Bilbao Athletic Lehen taldera igo
Euskal Herria Iker Muniain Aurrelaria Bilbao Athletic Lehen taldera igo
Euskal Herria Jon Aurtenetxe Atzelaria Bilbao Athletic Lehen taldera igo
Euskal Herria Iñigo Perez Erdilaria SD Huesca Lagapenetik bueltan
Euskal Herria Iban Zubiaurre Atzelaria Albacete Lagapenetik bueltan


Bajak
Jokalariak Posizioa Talde berria Mota Zenabtekoa
Euskal Herria Ion Velez Aurrelaria Girona FC Librea
Euskal Herria Urko Vera Aurrelaria Hercules Librea
Euskal Herria Mikel Balenziaga Atzelaria Real Valladolid Lagatua
Euskal Herria Iñigo Diaz de Cerio Aurrelaria Numantzia Lagatua
Euskal Herria Galder Cerrajeria Erdilaria Murtzia Lagatua
Euskal Herria Ustaritz Aldekoaotalora Atzelaria Real Betis Lagatua
Euskal Herria Pablo Orbaiz Erdilaria Olympiacos FC Lagatua

[aldatu] Emaitzak

Denboraldiak Em. Jok. I B G AG KG Pt Kopa Europa Oharrak
1996/1997 1D 6 42 16 16 10 72 57 64 4. erronda
1997/1998 1D 2 38 17 14 7 52 42 65 final-laurdenak UEFA 2. erronda
1998/1999 1D 8 38 17 9 12 53 47 60 5. erronda Champions Multzoan
1999/2000 1D 11 38 12 14 12 47 57 50 2. erronda
2000/2001 1D 12 38 11 10 17 44 60 43 3. erronda
2001/2002 1D 8 38 14 11 13 54 66 53 finalaurrekoa
2002/2003 1D 7 38 15 10 13 63 61 55 2. erronda
2003/2004 1D 5 38 15 11 12 53 49 56 1.Erronda
2004/2005 1D 9 38 14 9 15 59 54 51 finalaurrekoa UEFA final-hamaseirenak
2005/2006 1D 12 38 11 12 15 40 46 45 final-zortzirenak Intertoto 1.Erronda
2006/2007 1D 17 38 10 10 18 44 62 40 final-hamaseirenak
2007/2008 1D 11 38 13 11 14 40 43 50 final-laurdenak
2008/2009 1D 13 38 12 8 18 47 62 44 FINALA
2009/2010 1D 8 38 15 9 14 50 53 54 final Hamaseirenak UEFA final-hamaseirenak
2010/2011 1D 6 38 18 4 16 59 55 58 final Zortzirenak
Athletic Clubeko sailkapen historikoa Ligan.
Athletic Clubeko sailkapen historikoa Europan.

[aldatu] Errekorrak eta estatistikak

  • Bazkideak: 34,373[28]
  • Aurrekontua: 53.100.000 € [29]
  • Denboraldiak Ligan: 77 (guztiak).
  • Ligako partida batean lortutako gol gehien (etxean): Athletic 12 - FC Barcelona 1 (1930-31).
  • Ligako partida batean lortutako gol gehien (kanpoan): Osasuna 1 - Athletic 8 (1958-59).
  • Kopako partida batean lortutako gol gehien: Athletic 12 - Celta 1 (1946-47)
  • Europako partida batean lortutako gol gehien: Standard Liège 1 - Athletic 7 (2004-05).
  • Emaitzarik onena Ligan: 1.a (8 aldiz)
  • Emaitzarik txarrena Ligan: 17.a (06-07).
  • Ligako emaitza historikoa: 3.a

[aldatu] Instalazioak

Sakontzeko, irakurri: San Mames
San Mames futbol zelaia, 2007ko ekainean
(Athletic Club 2 - Levante UD 0)

Hasieran Bilboko Campa de los Ingleses eta beste hainbat lekuetan jokatu bazuen ere, egungo Athletic Clubeko futbol zelaia San Mames da. Zelaiak 40.000 ikusleentzako lekua du eta 103x68 m. neurriak. 1913ko abuztuaren 21ean zabaldu zuten Racing de Irun aurkako partida jokatuz. Izena San Mames kristau martiritik datorkio, horrela zuen izena bere jabea zen egoitza. San Mames martiriaren kondaira dela eta, Athleticeko jokalariek lehoiak dute ezizena.

Zelaiaren ezaugarri nagusia duen arkua da, Bilboko ia edoizein lekutik ikus daitekeena. Athleticeko zelaian 1982ko Munduko Futbol Txapelketako partidak jokatuak izan ziren.

Hona hemen egungo zelaiaren ezaugarriak:

[aldatu] Etorkizuneko estadioa

San Mames futbol zelai zaharkitua aspaldi geratu zitzaion txiki Athletic Clubari. Hori dela eta, zelai berria egiteko proiektua abian dago. Hona hemen zelai berriaren ezaugarriak:

[aldatu] Entrenatzeko instalazioak

Sakontzeko, irakurri: Lezama (kirol-instalakuntzak)

Athletic Clubek Lezamako instalazioetan entrenatzen du. Instalazioak 1971an eraikiak dira eta hantxe lehenengo taldeak ez, beste talde guztiek (emakumezkoena tartean) jokatzen dute.

[aldatu] Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak[32].
Ac kit07-08.PNG
  • Bigarrena: Zamarra urdina, praka txuria eta galtzerdi urdinak.
  • Hirugarrena: Zamarra txuria lerro gorri eta berdez (ikurrina bezala), praka txuriak eta galtzerdi gorriak.

[aldatu] Historia eta bilakaera

Historiako bere lehendabiziko partidatan, Athletic Clubek edozein motako uniformea erabili zuen lagun arteko partidak jokatzeko normalean, zamarra eta praka txuriak eta galtzerdi beltzak.

1902-03 denboraldian, lehendabiziko Kopan parte hartzeko, uniforme berria behar zuen. Horrela Blackburn Roversen talde ingelesak erabili zuen uniformea aukeratu zuten, Athletic Clubeko ordezkariek Ingalaterran erositakoa. Uniformeak zamarra txuri-urdina eta praka eta galtzerdi urdinak zituen.

1910ean, Athleticeko ordezkariek, Blackburn Roversen uniformeak agortuak zirelako, Southamptonen uniformeak (zamarra txurigorria, praka eta galtzerdi beltzak) erosi zituen. Athletic Clubekoek Atlético de Madrideko jokalarie prestatu zieten uniformea, baina azkenek praka urdinak erabiltzea erabaki zuten.[33]

1950ean Athleticek galtzerdi txuri-gorriak erabiltzea erabaki zuten. 1970eko hamarkadan berriro galtzerdi beltzak erabiltzera pasa zuten.

1980ko hamarkadan, Athleticek 10 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 1990eko hamarkadan Kappa enpresarekin sinatu zuen, 1998-1999 denboraldia arte. 1999-2000 denboraldian berriro 2 urteko kontratua sinatu zuen Adidas enpresarekin. 2001ean Athleticek bere marka propioa sortu zuen: 100% Athletic.

2008ean Athleticek lehendabizikoz zamarran enpresa pribatu baten publizitatean izateko kontratua sinatu zuen, Petronor enpresarekin. Publizitatearen truke, hiru denboraldirako 6 milioi euro lortu zituen. Lehenago, publizitate instituzionala erabilia zuen: lehenengo taldeak Europan "Euskadi" eta beste taldeek (tartean, emakumezkoena) "Bizkaia".

Evolucion camisetas ath.PNG

[aldatu] Entrenatzaile ezagunenak

Sakontzeko, irakurri: Athletic Clubeko entrenatzaileen zerrenda

[aldatu] Presidenteak

Sakontzeko, irakurri: Athletic Clubeko presidenteen zerrenda eta Athletic Clubeko presidentetzarako hauteskundeak

[aldatu] Harrobia

Sakontzeko, irakurri: Bilbao Athletic eta Baskonia Kirol Kluba

Athletic Clubeko harrobia Euskal Herriko emankorrenetariko bat da, lehenengo taldean ez ezik Europako klub nagusietan ere jokatutako jokalariak sortu baititu. Harrobiaren egoitza nagusia 1971an Lezaman dauden instalazioetan kokatzen da. Hantxe 11 urte baino gehiago dituzten jokalari asko ari dira.

Hona hemen harrobiaren organigrama[34]:

  • Bilbao Athletic (Athletic B)
  • Baskonia Kirol Kluba (Athletic C)
  • Gazteak (Ohorezko Maila eta Gazteen Liga Nazionala)
  • Kadeteak (Euskal Liga eta Ohorezko Maila)
  • Haurrak (Gorena eta 1. maila)
  • Kimuak (lau talde).

Harrobiaren egungo metodologia arduraduna Eduardo Estibariz da.

[aldatu] Ereserkia

Sakontzeko, irakurri: Athleticen ereserkia

Athletic Clubeko lehenengo ereserki herrikoia Alirón abestia zen. Jatorrian 1913an Aquino eta Retanak moldatutako kuple bat zen. Teresita Zazá izeneko kupletistak Bilbora abestia ekarri eta Athleticzaleek errepika aldatu zuten: Alirón, alirón, el Athletic campeón abesteko. Abestiaren hitzak gaztelaniaz zeuden eta honela zioten:

« En España entera triunfa la canción del "alirón"

y no hay chico deportista que no sepa esta canción.
Y las niñas orgullosas hoy le dan su corazón
a cualquiera de los once del Athletic campeón.

 »

1950eko hamarkadan beste abesti bat zabaldu zen herria, Timoteo Urrengoetxeak moldatu eta Los Cinco Bilbaínos abestutakoa. Abestiaren errepikak honela zioen:

« Athletic, Athletic Club de limpia tradición:

ninguno más que tú lleva mejor blasón.
Del fútbol eres ley; te llaman el león.
Y tu afición es reina del fútbol español.

 »

1982 Carmelo Bernaola musikagile eta Athleticzalea klubak eskainia da ereserki berria egiteko. Bernaolak Alirón kuplearen errepika eta 1928an Feliciano Beobidek moldatutako Altza Gaztiak biribilketa erabiltzen zituen abesti berria moldatzeko.

Bernaolaren moldaketek txistu eta danbolin erabiltzen zituzten. Hitzak Juan Anton Zubikaraik egin zituen, Bernaolak berak proposatua. Honek gaztelania utzi eta bizkaieraz idazten zuen, Espainiaren aipamenak Euskal Herriarenen truke aldatuz. Titulua Beobidearen mantendu zuen: Altza gaztiak. Errepikak honela dio:

« Zabaldu daigun guztiok irrintzi alaia:

Athletic, Athletic zu zara nagusia.

 »

Ereserkia 1983an ABAOaren abesbatzak eta Bilboko Udal Bandak grabatu zuten. San Mameseko estadioan lehendabizikoz 1983ko martxoaren 30ean entzun zen, FC Barcelonaren aurkako Kopa partida hasi baino lehen.[35]

[aldatu] Peñak edo kirol-lagunarteak

Athleticzaleak San Mameserako bidean partida baten aurretik

Athleticen webgune ofizialaren arabera, 2006-09-23an Athleticek 373 peña edo kirol-lagunarte zituen munduan zehar, honela banatuak:

1973tik aurrera, urtero peñen kongresu bat burutzen dute.

[aldatu] Emakumezkoen taldea

Sakontzeko, irakurri: Athletic Club (emakumezkoen taldea)
Emakumezkoen Taldea bere laugarren liga txapelketa ospatzen San Mamesen

Athletic Emakumezkoen Taldea 2002an sortu zen. Bere jatorria Leioa E. F. T. izan zen. Lehoiak 2001-2002 denboraldian Superligara igotzea lortu zuen. 2002-2003 denboraldian Athletic Superligako talde euskaldun bakarra izan zen, baina bere estreinaldia ohorezko mailan ezin hobea izan zen, txapeldun izatea lortu zuen eta. Apirilaren 27an lortu zuen txapelketa, Sevillako Hispalis gaindituz San Mames bete batean. “Lehoi emeek” hurrengo bi denboraldietan titulua ere lortu zuten, 2004-2005 denboraldian partida bat ere galdu barik. Denboraldi hartako titulua jokalariek Bilboko kaleetan zehar ospatu zuten, milaka eta milaka zaleen artean. 2005-2006 denboraldia hasi baino lehen, Iñigo Juaristik (hiru tituluetako entrenatzailea) eta zenbait jokalarik taldea utzi zuten, zuzendaritzarekiko desadostasunak zituzten eta. Ondorioz Athleticek ezin izan zuen aurreko denboraldietako arrakasta errepikatu. 2006-2007 denboraldian Juaristi itzuli zen taldera eta titulua berreskuratu zuten "Lehoi emeek".

Superliga irabazteak Europako Txapeldunen Liga jokatzeko aukera eman zion taldeari, bigarren faseraino heltzea arrakasta handiena izanez. Emakumezkoen Futbol Erreginaren Kopa ere jokatu du, baina lorpen aipagarri barik.

[aldatu] Erreferentziak

  1. www.elmundo.es
  2. El Area, ed., Torneos regionales de España, http://www.el-area.com/espanya/subpaginas/futbol_regional-3.htm#fpv. Noiz kontsultatua: 2009ko apirilaren 17 
  3. http://www.athletic-club.net/acc/home.asp?a=7&b=250&equipo=1&jug=355&idi=1 Telmo Zarraren golak ligan
  4. Iraizoz, feliz con su renovación
  5. Gaizka Toquero renueva con el Athletic
  6. Aurtenetxe prolonga su contrato hasta 2014
  7. Macua mejorará el contrato a Amorebieta
  8. San José firma con el Athletic hasta el año 2015
  9. David López renueva su contrato con el Athletic hasta 2013
  10. Iturraspek kontratua luzatu du
  11. Llorente renueva con el Athletic hasta 2013
  12. De Marcosek kontratu luzatu du
  13. Renovación de Gabilondo
  14. Gurpegi eta Koikiliren kontratuen luzapena
  15. Raulen kontratua luzatu da
  16. Gabilondo, Ion Vélez y Susaeta prolongan sus contratos
  17. Iraola eta Orbaizen kontratuen luzapena
  18. Iñigo Perezen kontratuaren luzapena
  19. Gurpegik bere kontratua luzatu du
  20. Muaniaín amplía su contrato hasta el 2015
  21. Aitor Ocioren kontratua luzatu da
  22. Athletic Clubek Ander Herrera fitxatu du
  23. Xabi Castillo ficha por el Athletic
  24. Ekizaren kontratua luzatu da
  25. Javi Martinezen kontratuaren luzapena
  26. El Athletic ficha a Igor Martínez
  27. Ibai Gómez ficha por el Athletic por dos temporadas
  28. Bazkideen zenbakia
  29. www.deia.com
  30. www.fussballtempel.net
  31. «Aforo final», Deia, 2011-01-21, http://www.deia.com/2011/01/21/athletic/san-mames-barria-adjudicara-la-segunda-fase-de-sus-obras-en-la-primera-semana-de-febrero 
  32. Zamarraren argazkiak
  33. www.athletic-club.net.
  34. www.athletic-club.net
  35. Athleticeko himnoaren hitzak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bilboko Athletic Kluba


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak