Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Honen izena daramaemakumeak zientzian
Commemorates (en) Itzuliemakumeak zientzian eta Q124433624 Itzuli
Indarraldi2016 - 
EgunOtsailaren 11
Promulgatze2015eko abenduaren 22a
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea

Webguneun.org…
Twitter: WomenScienceDay Edit the value on Wikidata
Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko Elhuyar Fundazioaren Bizilabe ekimeneko kartelak.[1]

Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna otsailaren 11n ospatzen da. 2015ean aldarrikatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak, emakumeek eta neskatoek zientzian sarbide eta parte-hartze osoa eta bidezkoa izan zezaten, baita genero-berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea lortzeko ere.

Aldarrikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko abenduaren 22an Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hau aldarrikatu zuen emakumeek eta neskek zientziara heltzeko dituzten trabak aipatu eta berdintasuna bilatu asmoz, A/RES/70/212 ebazpenaren bidez[2].

« Zientzia eta genero-berdintasuna ezinbestekoak dira Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) lortzeko. Azken 15 urteetan, nazioarteko komunitateak ahalegin handia egin du emakumeek eta neskek zientzian parte har dezaten inspiratzeko eta sustatzeko. Hala ere, emakumeek zientziaren alorrean moldatzeko oztopoak aurkitzen jarraitzen dute.

Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika (STEM) sektoreetako genero-arrakalak urteak daramatza mundu osoan. Goi-mailako karreretan emakumeen parte-hartzea izugarri handitu den arren, oraindik ez daude behar beste ordezkatuta arlo horietan.

Gaur egun, mundu osoko ikertzaileen % 30 baino gutxiago emakumeak dira. UNESCOren datuen arabera (2014 eta 2016 artean), ikasle guztien % 30 inguruk baino ez dituzte goi-mailako ikasketak aukeratzen zientzien, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren arloan (STEM). Mundu osoan, emakumezko ikasleen matrikulak bereziki baxuak dira informazioaren eta komunikazioaren teknologian (IKT) (% 3), natur zientzietan, matematikan eta estatistiketan (% 5) eta ingeniaritzan, manufakturan eta eraikuntzan (% 8).

Aspalditik arrastaka daramatzaten genero-aurreiritziek eta -estereotipoek zientziarekin lotutako sektoreetatik urrun mantentzen dituzte neskak eta emakumeak. Pantailan marraztutako mundua ez dago benetako mundutik oso urrun. Geena Davis Institutuak 2015ean egindako ikerketa batek, "Gender Bias Without Borders" izenekoak (mugarik gabeko genero-aurreiritziak), zientzien arloan lan egiten duten emakumeen ordezkaritza pantaila handietan ehuneko hamabira mugatzen dela erakusten du.

Emakumeek eta neskatoek zientzian sarbide eta parte-hartze osoa eta bidezkoa izan dezaten, eta, gainera, genero-berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak erabaki zuen, 2016an (a/RES/70/212 Ebazpena), otsailaren 11 Zientzian Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea.

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Emakumeak» Bizilabe (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).
  2. (Gaztelaniaz) https://plus.google.com/+UNESCO. (2021-02-10). «Día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia» UNESCO (Noiz kontsultatua: 2021-02-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]