Otsailaren 11
Wikipedia(e)tik
| << | Otsaila | >> | ||||
| Al | As | Az | Og | Or | Lr | Ig |
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | |||
| 2013 | ||||||
Otsailaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita bigarren eguna da. 323 egun falta dira urtea amaitzeko, 324 egun bisurteetan.
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
[aldatu] Euskal Herria
- 2008 - Garzon epailearen aginduz, Batasuna, EHAK eta EAE-ANVren 14 kide atxilotu zituen Espainiako Poliziak, "erakunde terroristako" laguntzaile izatea leporatuta.
[aldatu] Mundua
- K. a. 660 - Tradizioaren arabera, Japoniaren sorrera.
- 1531 - Henrike VIII.a Ingalaterrako Elizaren buru izendatu zuten.
- 1873 - Amadeo I.aren abdikazioaren ondoren, Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zen.
- 1929 - Italiak eta Aulki Santuak Laterango ituna sinatu zuten eta Vatikano Hiria sortu zen.
- 1953 - SESBek Israelekin zituen harreman diplomatikoak hautsi zituen.
- 1979 - Ruhola Khomeiniren gidaritzapean, errepublika islamiar teokratikoa ezarri zen Iranen.
- 1990 - Nelson Mandela Victor Versten (Lurmutur Hiria, Hegoafrika) espetxetik irten zen, 27 urteko atxiloketaren ostean.
- 2011 - Protesten eraginez, Egipton Mubarakek dimisioa eman eta armadak agintea hartu zuen.
- 2013 - Benedikto XVI.a aita santuak "adina dela-eta" kargua lagatzea erabaki zuen.
[aldatu] Arte eta kultura
- 1978 - Txinako Herri Errepublikan hainbat autore klasikoren aurkako zentsura ezabatu zen, besteak beste, Aristoteles, William Shakespeare, Charles Dickens, etab.
[aldatu] Zientzia eta teknologia
[aldatu] Kirolak
[aldatu] Jaiotzak
[aldatu] Euskal Herria
[aldatu] Mundua
- 1847 – Thomas Alva Edison, asmatzaile estatubatuarra (h. 1931).
- 1903 - Irène Némirovsky, judutar idazlea (h. 1942).
- 1926 - Leslie Nielsen, kanadar aktorea (h. 2010).
- 1936 - Burt Reynolds, aktore estatubatuarra.
- 1969 - Jennifer Aniston, aktore estatubatuarra.
- 1972 - Kelly Slater, estatubatuar surflaria.
[aldatu] Heriotzak
[aldatu] Euskal Herria
- 1894 - Emilio Arrieta nafar musikagilea hil zen Madrilen (j. 1821).
- 2008 - Miguel Soroa elduaindar pilotaria (j. 1926)
[aldatu] Mundua
- 244 - Gordiano III.a erromatar enperadorea hil zen.
- 1650 - René Descartes frantses filosofo eta matematikaria hil zen.
- 2012 - Whitney Houston, estatubatuar abeslaria eta aktorea (j. 1963).
[aldatu] Jaiak eta urteurrenak
- Iraultza Islamikoaren garaipen eguna, Iranen.
- Nazioaren sorreraren eguna, Japonian.
- Lurda edo Lurdeseko Andre Mariaren eguna, Eliza Katolikoan.
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||