Nicholas Alexander Faldo
Wikipedia(e)tik
(«Nick Faldo» orritik birbideratua)
Golf-jokalari britainiarra (Hertfordshire, 1957). Oso berandu hasi zen golfean (16 urte bete arte txirrindulari izan zen), baina 1990ean munduko golf-jokalari onenetako bat izatera iritsi zen. 1977an lortu zuen lehenengo titulu profesionala, eta gaur egun 38 titulu ditu guztira. Hiru aldiz irabazi du Britainiako Irekia eta bi aldiz Estatu Batuetako Mastersa. Ibilbide profesional ia osoan munduko lehen postuetan egon da. Ryder Cupa irabazi zuen 1985, 1987, 1989 eta 1995ean. Europako nahiz Ameriketako zirkuituetan jokatu du. Europako zirkuituan, urteko jokalari izan zen 1989, 1990 eta 1992an, eta Estatu Batuetako zirkuituan, 1990ean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.