Nicolás García Uriburu
Wikipedia(e)tik
Nicolás García Uriburu argentinar pintorea eta arkitektoa da (Buenos Aires, 1937). Haren obra artistiko guztiak lotura handia du ekologismoarekin, eta ikusgarria da aukeratzen dituen adierazpideengatik. Pintore gisa, erakusketa asko egin ditu mundu guztiko galeria eta museoetan. Sari asko irabazitakoa da: Brake saria (Buenos Aires, 1965), Sari Nazionala (Buenos Aires, 1968), Le Franc saria (Paris, 1968) eta Tokioko Bi Urteko erakusketaren lehenengo saria (1975), besteak beste. Arkitekto gisa, uraren kutsadura eragozteko proiektuak egin ditu Venezian, New Yorken, Parisen eta Buenos Airesen.
Kanpo loturak [aldatu]
(Gaztelaniaz) http://www.nicolasuriburu.com.ar/es/ngu.htm
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.