Nicolaas Bloembergen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nico Bloembergen 2006an.

Nicolaas Bloembergen (Dordrecht, Herbehereak, 1920ko martxoaren 11a -) estatubatuar fisikaria da, jatorriz herbeherearra.

Biografia

Utrechteko Unibertsitatean egin zituen fisikako ikasketak. 1945ean, Estatu Batuetara aldatu zen, eta ikerketa-lanak egiten hasi zen Harvard Unibertsitatean. Han, irakasle laguntzaile gisa jardun zuen lehenik, irakasle izendatu zuten 1957an, eta irakasle emeritu egin zuten 1990ean.

Gai likido, solido eta gasen erresonantzia magnetiko nuklearraren eta erresonantzia ferromagnetikoaren inguruan egindako lanengatik da, batez ere, ezaguna. Laser bidez bakarrik antzeman daitezkeen fenomenoak ikertu zituen, eta erradiazio elektromagnetikoek eta materiak nolako elkarreragina duten aztertu zuen.

1981ean, Fisikako Nobel saria irabazi zuen Bloembergenek, A. L. Schawlow eta K. Siegbahn lankideekin batera, laser-espektroskopiari buruz egindako lanengatik eta laser-irradiazioek molekularen egiturari buruzko informazio xehea lortzeko duten baliagarritasuna nabarmendu izanagatik.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolaas Bloembergen Aldatu lotura Wikidatan