NoSQL

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

NoSQL datu-base sistemen familia bat da, betidanik ezagutzen ditugun sistema erlazionaletatik bereizten direnak, batez ere datu-ereduaren aldetik.

Familia berean sartzen diren arren, elkarren artean oso desberdinak diren sistema asko daude: MongoDB, Cassandra, CouchDB, HBase...

NoSQL terminoa 1998an sortu zen, baina ez zen zabaldu 2009 urtera arte. "Not Only SQL" hitzen laburpen gisa sortu zuten.

Datu-base erlazionalak eta NoSQL datu-baseak ezaugarri hauetan dira desberdinak:

  • Datu base erlazionalak:
    • Oso egituratuak: egokiak dira erabiliko diren datuen egitura bera ere konplexua denean.
    • Aspalditik oso erabiliak eta hedatuak direnez sendoak dira
    • Orokorrean, ez dira eskalagarriak.
    • Transakzioak onartzen dituztenez zenbait domeinutan fidagarriagoak dira
  • NoSQL datu-baseak:
    • Datuen eredua oinarrizkoa eta sinplea denez malgutasunez eta eraginkortasunaz erabil daitezke
    • Sistema gazteak dira oraindik.
    • Oso eskalagarriak dira.
    • Transakzioak onartzen ez dituztenez onartzen dituzten eragiketa sinpleak dira, baina denboran oso azkar exekutatzen dira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]