Datu-base

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Datu-basea beren artean zerikusia duten datuen bilduma da, ondoren eskuratu ahal izateko gordetzen dena. Honenbestez, liburutegi bat dokumentu eta testuz osatutako datu-base bat dela esan daiteke, erraz aurkitu ahal izateko zerrendatuta daudenak.

Gaur egun, informatika eta elektronikari esker, datu-base gehienek formatu elektronikoa dute, zeinak datuen kudeaketarako abantaila ugari eskaintzen dituen. Informatikan Datu-baseak kudeatzeko sistemak (DBKS) existitzen dira, datuak gorde eta ondoren modu erraz eta egituratuan eskuratzea ahalbidetzen duena..

Datu-base motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu baseen banaketa hauen funtzioen araberaz gain, honen datu administrazioaren arabera ere klasifikatu daitezke. Hona hemen sailkapen bat gordetako datuen aldakortasuna kontuan hartuta:

  • Datu-base hierarkikoak: Informazioa sailkapen hierarkiko baten bidez banatzen duten datu baseak dira. Hauek oso erabilgarriak dira datu bolumen oso handiak edo elkarbanatuak erabiltzen dituzten aplikazioentzat, honela oso egitura finko eta ekoizpen handikoak lortzen dira. Datu base hauen eragozpen handia datu erredundantzia errepresentatzeko gaitasuna oso murriztua daukala da.
  • Sare datu-baseak: modelo hau pixka bat desberdina da hierarkikoarekiko. Ezberdintasun nabaria nodo kontzeptuaren modifikazioa da. Honek nodo berdinak ala desberdinak izan ditzake. Aurrerakuntza handia izan zen hierarkikoekin konparatuta datu erredundantziaren arazoa konpontzeko aukera ematen zuelako batez ere, baina datu base honek ematen dituen zailtasunak direla eta programatzaileek erabiltzen duten modelo bat da.
  • Datu-base erlazionalak: modelo hau oso erabilia da datuak administratzeko eta arazo errealak modelatzeko. Funtsezko ideia “erlazioen” erabilpena da. Hauek, “tupla” izeneko datu erantsi bat da kontsideratzen dira. Modelo honetan datuak ematen diren leku eta formak ez dira gailentzen. Honek ulertzeko errazagoa duen abantaila dauka, erabiltzaile ez jakitun batentzat. Kontsultekin informazioa berreskuratu edo biltegiratzeko aukera ematen dute eta honela informazioa administratu. SQLa da erlaziozko datu baseak eraikitzeko hizkuntzarik erabiliena. Sigla hauek “Structured Query Language” edo Kontsultekin Eraikitako Hizkuntza esan nahi dute, hau da, lehengo motorrak eta gestio kudeatzaileak tresnatutako erlaziozko datu base erlazionalak hain zuzen ere. 1980ko hamarkadan agertutako dBASE programazio lengoaia eta datu sistemen administrazioen iraultza bat sortu zuen eta ez da ahaztu behar dBaseak ez duela SQL lengoaia erabiltzen.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Datu-base Aldatu lotura Wikidatan