Office Open XML

Wikipedia, Entziklopedia askea
OpenOffice.orgekin (Bulegotika-suite, Sun Microsystemsek eta komunitateak garatutako kode irekiko software librea) ez nahastu.


Office Open XML (OOXML edo Open XML izenez ere ezaguna) Microsoftek sortu eta garatutako dokumentu elektroniko formatu multzo bat da.

ECMA-376 arabera formatu multzo hori formatu irekia izateko baldintzak betetzen ditu.

2008. urtean bozketa baten ostean Office Open XML ISO/IEC DIS 29500 horren arabera ere formatu irekitzat hartu zen[1].

Bateragarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikatu egin zaio Microsoft enpresari bulegoko paketeetan ez[2] dituela ISO/IEC DIS 29500 horren arabera formatu irekitzat jo diren formatuak lehenetsita eskaintzen. Gainera, kritikarien esanetan, erabiltzaileek horrelako formatuak ez erabiltzeko arrazoiak eskaintzen dira behin eta berriro gordetzerakoan: "formatu horretan gordetzen baduzu informazioaren zati bat gal liteke". Txarrena da benetan galera batzuk (metadatuetan, grafikoetan, kapsulatutako objektuetan-eta), sor daitezkeela[2][3].

Microsoft Office bulegoko paketeak eskaintzen duen .docx XML formatu ireki-hertsiaren logoa.

Microsoft Office bulegoko paketeetan badago, esate baterako .docx luzapenarekin gordetzeko aukera bat baino gehiago[4]. Euskaratzaileek "XML formatu ireki-hertsia" adierazpena erabili izan dute dauden aukeren artean ustez formatu irekia[5] den hori euskaraz izendatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «ISO/IEC DIS 29500 receives necessary votes for approval as an International Standard» ISO (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  2. a b (Ingelesez) «Complex singularity versus openness | Joinup» joinup.ec.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  3. «The Document Foundation, LibreOffice and OOXML - The Document Foundation Wiki» wiki.documentfoundation.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  4. «Why does Writer offer two options for saving in DOCX format? - Ask LibreOffice» ask.libreoffice.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).
  5. (Ingelesez) Krempl, Stefan. (html) Microsoft-s-OOXML-fails-standards-test. (Noiz kontsultatua: 2018-10-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]