Oinaze atalase

Wikipedia, Entziklopedia askea
Minaren aurrean norberak bere atalase du.

Oinaze atalase min eragiten duen estimulu baten oinarrizko intentsitatea da. Edo, psikofisikan, estimuluaren %50 zein mailatan den mingarria. Horrelako neurketak egiteko estimulu mingarri gisa elementu desberdinak erabil daitezke: presio mekanikoa, beroa edo estimulazio termikoa, elektrizitatea, laserra.[1]

Oinaze atalase kontzeptuarekin minaren aurrean sortzen den sentsibilitatea deskribatu nahi da orokorrean: «pertsona horrek oinaze atalasa oso altua du» esaten da adibidez. Kontzeptuaren esanahi zehatzak pertsonak sentipen mingarriak sentitzen dituen unetik markatu nahi du, estimulu baten handitzerakoan pertsonak mingarria ez dena eta mingarria dena zein unetan bereizi egiten duen. Hau neurtzeko estimulua poliki-poliki handitzen doa, era mailaktuaz edo era jarraian. Emaitza pertsona bakoitzaren arabera oso desberdina izan daiteke: gizabanako batzuek ondo daramate beste batzuek jasan ezin duten mina.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://bcn.iums.ac.ir/article-1-52-en.pdf
  2. https://books.google.cl/books?id=6M3NSNm6MlkC&printsec=frontcover&dq=bibliogroup:"Encyclopedia+of+Perception"&hl=es&sa=X&ved=0ahUKEwj52I_a6bHSAhWChpAKHTbUDT0Q6AEIGjAA#v=onepage&q&f=false

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]