Okozias Judakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Okozias Judakoa (hebreeraz אחזיהו המלך) Judako errege bat izan zen, Joram eta Ataliaren semea, hau, Israelgo Ahab erregearen alaba zelarik. Okozias, errege, 22 urte zituenean bihurtu zen, Ahaben etxearen 42. urtean (2 Kronikak 22:2). William F. Albrightek, Okoziasen erregealdia, K. a. 842an datatu du, E. R. Thielek, K. a. 841 dioen bitartean. Bere ama Ataliaren eraginpean, lan metodo berriak sartu zituen, hebrearrak iraindu zituenak.

Israelgo erregea zen bere osaba Joram, aramaikoen errege zen Hazaelen aurkako arrakastarik gabeko espedizio batean lagundu zuen. Joram, guduan zauritua izan zen, eta Okozias Jezreelen bisitatzera joan zenean, Jehuren matxinadaren erdian harrapatuta geratu zen. Okoziasek, ihes egin behar izan zuen bere bizia salbatzeko, baina Gurreko pasabidean zauritua izan zen, eta, beraz, Megidoko muinora iristeko haina indar baino ez zitzaion geratu, bertan hil zelarik (2 Erregeak 9:22-28). Honela, bere erregealdiak, urte bete inguru baino ez zuen iraun.

Tel Daneko idazkunaren egileak (1993 eta 1994an Lashishen eginiko indusketa arkeologiko batzuetan aurkitua), bi erregeak hil zituela zioen, Joram Judakoaren seme zen Okozias zen Joram Israelgoa. Ziuraski, aurkitutako monumentuaren egilea, Hazael bera izango zen aramaikoen erregea. Idazkuna, beronek aipatzen duen garaiaren garaikidea den arren, garai honetako erregeak, ekintza esageratuak aldarrikatzeagatik ezagutzen dira, eta, beraz, ez da batere argi geratzen bi erregeak Jehuk hil zituen (Biblian agertzen den bezala) edo Hazaelek (idazkunak dioen bezala).


Aurrekoa
Joram Judakoa
Judako erregea
K. a. 842 edo K. a. 841
Ondorengoa
Atalia