Jezreelgo harana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jezreelgo haranaren ikuspegia Tabor menditik.

Jezreelgo harana[1] (hebreeraz עמק יזרעאל, arabieraz مرج بن عامر), Esdrelongo lautada izenez ere ezaguna (garai klasikoan zuen izena), Israel iparraldean dagoen haran handi bat da. Bere izena, Jezreel hiritik hartzen du, harana domeinatzen duen hegoaldeko mugako muino batean dagoena. Behe Galilearen hegoaldean dago, Israelgo Iparraldeko Barrutian.

Harana, garai batean, haranetik hego-ekialdera dagoen Itsaso Hila, Mediterraneo Itsasoarekin lotzen zuen ubidea izan zen. Uste denez, uneren batean, Mediterraneo Itsasoa eta Rift Haran Handiaren arteko lurra altxa egin zen, lotura hau desagertzeraino, eta Mediterraneo Itsasoaren jarraikako goraldiak, etenak izan ziren, emaitza bezala, Itsaso Hilak, mendebalderanzko bere lotura galtzea eman zuelarik, itsaso astunki gazia izatera iritsiz.

Jezreelgo haranean, antzinako eta egungo herri ugari dago. Antzinako Megido hiria, haranetik hegoaldera eta mendebaldera dago. Jezreelgo haraneko egungo herri edo hiririk handiena, Afula da, "Haraneko Hiriburua" bezala ere ezagutzen dena. Afula, Brontze Aroan, beharbada, antzinako Ofrah hiria izango zen, non Itun Zaharraren arabera, Gedeon "epaile" hebrearra bizi izan zen.

Jezreelgo harana, gudu historiko ugariren toki garrantzitsua izan zen, horien artean, K. a. XV. mendeko Megidoko gudua, historian erregistraturik dagoen lehen gudua.

1920ko hamarkadan, American Zion Commonwealth izeneko erakunde sionistak, haranean lur ugari erosi zituen, eta egungo Afula hiria sortu zuen. Ordu arte, hiri nagusia Zerin zen. Lehen moshava, Nahalal izenekoa, 1921eko irailak 11n sortua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jezreelgo harana Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 32°35′47″N 35°14′31″E / 32.59639°N 35.24194°E / 32.59639; 35.24194