Oligopolio
Wikipedia(e)tik
Oligopolioa merkatu batean enpresa multzo txiki bat nagusitzen denean gertatzen den konkurrentzia egoera da. Merkatua menderatzen duten enpresa horietako bakoitzari oligopolista deritzo. Oro har, oligopolioak kontsumitzailearentzat kaltegarriak direla irizten da, produktuak beste konkurrentzia-egoeretan baino prezio altuagoa izaten duelako. Oligopolioak sortzearen arrazoiak anitz izan daitezke, baina merkatura sartzeko sarrera-hesiak (sektorean sartzeko inbertsio altuak, gobernuen erregulazio zorrotzak) eta lehiakide barriak kanporatzeko oligopolisten beraien arteko itunak izan daitezke.
| Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |