Oliver Sacks

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oliver Sacks 2009an.

Oliver Wolf Sacks (Londres, 1933ko Uztailaren 9an jaioa) nazioartean oso neurologo eta idazle ospetsua da. Haren liburuak era atsegin eta dibulgatiboaz idatzita daude. Gaien aldetik berak ezagutatutako kasuetan oinarritzen da, hauek estilo pertsonalez eta erakargarriaz azalduz. Modu batez, zientzia azaltzeko modu hau XIX. mendearen estiloa berreskuratzen du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxfordeko Unibertsitatearen Queen's College graduatuta, aliforniako Unibertsitatean neurologiaz doktoragoa egin zuen. 1965tik New Yorken bizi da. Gaur egun Albert Einstein Medikuntza Eskolan neurologia irakasle klinikoa da. Halaber, New Yorkeko Unibertsitatearen neurologia irakaslea da eta Txiroen Arrebatxoen komentuan kontsulta darama.[1]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sacks-ek bere lanetan ez du arlo klinikoan sakontzen; gehiago interesatzen zaion gaixoen bizipenak eta ikuspuntuak. Nahiz eta gai ezkorra iruditu, Sacks alde baikorra bilatzen saiatzen da, arazoak dituzten pertsonek nola lortzen dute eguneroko bizimoduan moldatzen. Bere liburu ezagunena, Awakenings, 1990ean Penny Marshallek zinemara eraman zuen. Liburu horretan XX.mendeko hogeigarren hamarkadan gertatutako entzefalitis letargikoa izurritearen gaixoez kezkatu zen. Bere liburuetan azaldutako beste gaixotasunan batzuk hauexek dira: Tourette sindromea, Parkinson gaixotasuna eta ikusmenaren agnosia azaldu ditu, besteak beste. Euskaratuta dagoen bere liburu bakarra, Antropologo bat Marten, Asperger sindromea pairatzen duen Temple Grandin irakasleari buruzkoa da.

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluetatik at, hauek dira orain arte argitaratu dituen liburuak:[2]

  • Migraine, 1970.
  • Awakenings, 1973.
  • A Leg to Stand On, 1984.
  • The Man Who Mistook His Wife for a Hat, 1985.
  • Seeing Voices: A Journey Into The Land of the Deaf, 1989.
  • An Anthropologist on Mars, 1995. Euskaraz: Antropologo bat Marten. Euskaratzaileak, Xabier Olarrak. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen-Zerbitzua, 2003.
  • The Island of the Colour-blind (total congenital color blindness in an island society, 1997.
  • Uncle Tungsten: Memories of a Chemical Boyhood, 2001.
  • Oaxaca Journal, 2002.
  • Musicophilia: Tales of Music and the Brain, 2007.
  • The Mind's Eye, 2010.
  • Hallucinations, 2012.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Sacks Aldatu lotura Wikidatan