One Million Years B.C.

Wikipedia, Entziklopedia askea

One Million Years B.C. (euskaraz K.a. Milioi Bat Urte) 1966ko Don Chaffey britainiar zinema zuzendariak zuzendutako abentura eta fantasiazko film bat da. Berez, 1940ko One Million B.C. filmaren berregokitzapena da. Raquel Welch, John Richardson, Percy Herbert, Robert Brown eta Martine Beswick aktoreek antzeztu zuten.

Hammer Film Productions ingeles ekoiztetxeak ekoiztu zuen eta Ray Harryhausenek dinosaurioen mugimenduen efektu bereziak stop motion teknikaren bidez burutu zituen. Filma Kanariar Uharteetan filmatu zen, hain zuzen ere, Lanzarote eta Tenerifen.

Raquel Welch aktorea bikinian agertzeak garaiko emakumeen ikur izateaz gain sex symbol mailara goratu zuen, hortik aurrera bere edertasuna zela eta, "gorputza" ezizen edo laudorioa jaso zuen. Adibidez, 1994ko The Shawshank Redemption filmean protagonistak bere espetxe gelako horma film honetako Raquel Welchen irudi batez apaindu zuen. Berez, Loanna protagonistaren papera lehenbizi jada garaiko sex symbol ospetsua zen Ursula Andress aktoreari eskeini zitzaion, baina eskatzen zuen soldata emango ez ziotela jakitean filmean parte hartzeari uko egin zion, orduan Welchek ordezkatu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Historiaurrean, gizakiak biziraupen senak bizirik mantentzen ditu, harrapakari handiagoekin eta beste gizaki tribu etsaiekin lehiatuz. Tribu hauetako batean Tumak (Robert Brown) John Richardson) bere klanetik kanporatua izan da, Harrien Herria, bere aita eta tribuko buruzagia den Akhobarekin ( borrokatu baita. Zenbait egunez bakar-bakarrik noraezean ibili ondoren, Oskolen Herri baketsuak salbatuko du, eta haien artean dagoela tribu honetako kide den Loanaz (Raquel Welch) maiteminduko da.

Aktoreak

Kanpo loturak