Oregongo astigar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oregongo astigar
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSapindales
FamiliaSapindaceae
GeneroaAcer
Espeziea Acer macrophyllum
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakBigleaf maple sap (en) Itzuli, Bigleaf maple shoot (en) Itzuli eta Bigleaf maple flower cluster (en) Itzuli
Habitathardwood forest (en) Itzuli
Polinizatzen duIntsektu

Oregongo astigarra (Acer macrophyllum) Acer generoko zuhaitz hostoerorkor bat da. Espeziearen izen zientifikoak macrophyllum "hosto handia" esan nahi du.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikako zuhaitz bat da, Ozeano Bareko kostaldean aurkitzen dena. Alaska hegoaldetik Kaliforniaraino luzatzen da bere lurraldea[1]. Ugariena Oregon estatuan aurkitzen da, hortik bere izena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 edo 20 metrotako altuera hartzen du, 35 metrotakoren bat ere badago.

Astigar espezieen artean hosto handienak ditu, 15-30 cm-ko zabalera dutenak. Bost lobulu palmatu ditu, zorrotzak, eta handienak 61 cm-tako luzera har dezake. Udaberrian infloreszentziak ateratzen ditu, 10-50 loretakoak eta 10-15 cm-ko luzerakoak izan ohi direnak[2]. Loreek petalo hori-berdexkak dituzte, ez oso nabarmenak.

Fruitua samara bat da, astigarretan ohikoa den bezala. 1-1'5 cm-ko haziak bi hego ditu 4-5 cmkoak, haizeak urrun eraman ahal izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «UC/JEPS: Jepson Manual treatment for ACER macrophyllum» ucjeps.berkeley.edu (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).
  2. «E-Flora BC Vascular Plant Atlas Page» web.archive.org 2012-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-03).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]