Orgburo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Orgburo Organizational Bureau ingelesezko hitzaren laburketa da, aldi berean errusierazko организационное бюроtik eratorria, euskaraz "Antolakuntza Bulegoa". Antzinako Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren barneko hierarkian, Politburoaren azpibatzorde bat zen, Sobietar Batasun ohian, lanaren antolamenduari zegozkion erabakiak hartzeko sortua. 1919 eta 1952 bitartean existitu zen, ezeztatua izan eta bere funtzioak, alderdiaren Idazkaritzari pasa zizkiotenean.

Orgburoaren funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orgburoa, alderdiko Batzorde Zentralaren hierarkian, bigarren batzordea zen, Sobietar Batasunean lan antolakuntza ezartzko sortua. Orgburoak, alderdiaren tokiko batzordeen lana gainbegiratzen zuen, eta behar ziren tokietan, Alderdi Komunistako partaideei karguak eman eta aukeratzeko eskumenak zituen. Orgburo eta Politburoaren funtzioak, sarri erlazionatuta zeuden, azken erabakiak, azken estamentu honek hartzen zituen arren. Politburoa, funtsean, antolakuntza estrategikoaz, hiritarrak gainbegiratzeaz eta Estatuaren egoeraz arduratzen zen bitartean, Orgburoa, Estatuaren zerbitzura zegoen lan indarra behar bezala banatzeaz arduratzen zen.

Aukeraketa eta funtzionarioen eskumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orgburoa, Batzorde Zentraleko idazkaritzetako batek gainbegiratzen zuena, Politburoa eta Idazkaritzaren antzerako moduan aukeratzen zen, Batzorde Zentralaren osoko bilkuren bidez. Hiru partaidez osatuta zegoen lehen orgburoa, 1919ko urtarrilaren 16an aukeratua izan zen, Batzorde Zentralaren urte horretako biltzarrean. Egoera hau, handik gutxira aldatua izan zen, dena dela, alderdiaren zortzigarren kongresuan, 1919ko martxoaren 8tik 23ra, Politburoaren, Orgburoaren eta Idazkaritzaren karguetan zuzenketak egin zirenean. Honela, Batzorde Zentralaren osoko bilkurak, oraingoan, Orgburoarentzat bost partaide izendatu zituen 1919ko martxoaren 25ean. Lehen mailako pertsona batzuk, aldi berean, Politburo eta Orgburoaren partaide izan ziren arren (Stalin eta Molotov beste batzuen artean), ohi, Orgburoko partaideak, Politburo eta Idazkaritzarako aukeratutakoak baino garrantzi gutxiagoko partaideak ziren alderdiaren barnean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]