Orlando Gibbons
Wikipedia(e)tik
Orlando Gibbons (Oxford, Ingalaterra, 1583 - Canterbury, Ingalaterra, 1625) musikaria izan zen. XV. mendeko polifonismoari leial, elizako musika egin zuen (elizkizunetakoa, antifonak), bai eta profanoa ere (madrigalak, fantasiak, pabanak, biolinerakoak). Garai hartako ingeles musikari ezagunena da.
Bizitza [aldatu]
Musikari-familia batean jaio zen. Erregeren kaperako (1605) eta Westminsterko abadetxeko (1623) organista izan zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
