Westminster
Wikipedia(e)tik
Westminster (ingelesez ˈwɛs(t)mɪnstə ahoskatua) Londresko erdialdeko auzo zaharrenetakoa da, Kensington eta Chelsea (mendebaldean) auzoen, The City (ekialdean) auzoaren eta Tamesis ibaiaren (hegoaldean) artean dagoena; 21,5 km2. Bertan daude Londresko monumentu aipagarrienetako zenbait: XI. mendeko Westminsterreko Abadia (XIV-XVI. mendeetan, molde gotikoei jarraituz, berritua); Saint Peter ikastetxea (Ingalaterrako zaharrenetakoa); Westminsterreko Jauregia (XIX. mendean berritua, egun parlamentuaren egoitza eta Big Ben erloju-dorrea) eta Westminsterreko justizia-jauregia. XIX. mendean, molde neobizantziarrei jarraituz, eraiki zuten katedral berria.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.