Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi López lehendakaria, Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarrean.

Oroimenari eta Bizikidetzari buruzko biltzarra Eusko Jaurlaritzak antolaturik 2012 urteko maiatzean ospatu zen biltzarra izan zen, euskal gatazkako biktimei hitza eman, horien rolarieta biktimekiko justiziari buruz eztabaidatu eta ETAren su-eten eta balizko amaieraren aurrean, euskal gizartean bakea eta bizikidetza sustatzeko helburuekin. Biltzarraren aurretik, polemika giroa nagusitu zen. Hain zuzen, indar abertzaleek biltzarraren egokitasunari buruzko kritika eta zalantzak plazaratzen zituzten bitartean, Langraiz bidea delakoan parte hartutako Carmen Gisasola etakide ohiaren parte hartzea ukatu eta hasiera batean biltzarrean parte hartu behar zuen Ricard Vinyesek Eusko Jaurlaritzak betoa jarri zion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.