Ostadar Familia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ostadar Familiaren topaketa 2007an Bosnia-Herzegovinan.

Argi Bizidunaren Ostadar Familia (ingelesez: Rainbow Family of Living Light), ezagunagoa Ostadar Familia izenez (ingelesez: The Rainbow Family)[1], indarkeria ezarekin eta hierarkiarik gabeko berdinzaletasunarekin konprometitutako gizatalde bat da. 1972an Ameriketako Estatu Batuetan sortu zenetik, urtero uztailaren lehen astean topaketak antolatzen ditu. Ostadar Topaketak (ingelesez: Rainbow Gatherings) direlakoak ekitaldi ez-komertzialak dira, zeinetan komunitatean elkarrekin eta naturarekin bat bizi nahi duen orori ongi etorria den. Lidergoak autokudeatuak eta partekatuak dira, topaketako guztien onerako. Topaketok ilargialdi oso bat (28 egun) irauten dute, ilbetea topaketaren unerik berezia izanik bildutakoek munduan bakea lortzeko ekintzak egiten dituztelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]