Ostiral Beltza (1978)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ostiral Beltza
Irudia
Motagertaera
masa hilketa
Data1978ko irailaren 8a
KokalekuTeheran
HerrialdeaPhalavi dinastia
Pertsona hilak100

Ostiral Beltza (persieraz: جمعه سیاه‎Jom'e-ye Siyāh) 1978ko irailaren 8an (persiar egutegiaren arabera, 1357ko shahrivarraren 17an) gertatu zen, noiz Irango armadak Teherango Zhaleh plazan manifestarien aurka egindako tiro egin zuenean. Heriotzak eta ondorengo erreakzioa gertaera nagusi bilakatu ziren Irango Iraultzan, matxinoen mugimenduaren eta Sharen erregimenaren arteko "konpromiso itxaropen" oro iraungita zegoenez.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978ko udaberrian eta udan Mohammad Reza Pahlaviren boterearen aurka izandako protesten aurrean, Irango Gobernuak lege martziala aldarrikatu zuen. Oposizioak irailaren 8an manifestazio handi bat egin zuen Teheranen. Gobernuaren aurkako iturrien arabera, armadak benetako neurri handi batean baketsua zen manifestazioa desegiteko sua erabili zuen, tanke eta helikoptero artillatuak barne. Erregimenaren aurkariek eta mendebaldeko kazetariek Irango armadak manifestariak sarraskitu zituela adierazi zuten, 88 eta ehunka hildako artean eraginez.[2][3][4] Buruzagi erlijiosoek «tropa sionistek milaka pertsona sarraskitu zituzten» esan zuten[5]

Gobernuaren ekintza bortitzek irandarren artean haserre handia eragin zuten, baita Shak atzerrian zituen aliatuengan ere. Protestek beste lau hilabetez jarraitu zuten. Urrian, greba orokor batek Abadango petrolio findegiak geldiarazi zituen, administrazioaren superbientziarako funtsezkoak zirenak. Honek Sharen amaiera suposatu eta, hilabete batzuk geroago, Iraultza islamiarra ren garaipenagatik herrialdea utzi zuen.[6] Bertan eta atzerrian Shari emandako laguntzaren amaierak, Khomeini aiatolak zuzendutako Irango Iraultzarako bidea argitu zuen, urte baten buruan monarkiaren abolizioa lortu zuena.

Hildakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultzaren ondoren, sarraskiari buruzko zenbaki ofizialek 15.000 hildako eta zauritu adierazi zituzten egun horretan. Haren omenez, Zhaleh plazak izena aldatu zuen Martirien plaza (persieraz: میدان شهدا‎Meidan-e Shohadá) bilakatuz.[4] Hala ere, persiarrez mintzo ez ziren tropek geroago frankotiratzaile errifleekin jendetzari tiro egin ziotenak etnia kurduko irandarrak izan zirela, eta ez persiarrak, jakinarazi zuten.[5]

Emad Bahi Martirien Fundazioko (Bonyad-e Shahid) ikertzaile ohiaren arabera, Shah erregimenaren aurkako borrokan hil zen jendearen "datuei zentzua emateko" espresuki kontratatua, Zhaleh plazan Ostiral Beltzean 64 pertsona hil ziren, tartean emakume bat eta neska bat. Egun berean, beste 24 pertsona hil ziren hiriburuko beste leku batzuetan, tartean beste emakume bat, ordena indarrekin izandako borroketan.[2] Beste iturri baten arabera, 84 pertsona hil ziren egun horretan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Abrahamian, Ervand. (2008). History of Modern Iran. Cambridge University Press160-161 or..
  2. a b (Ingelesez) A Question of Numbers. .
  3. (Ingelesez) Islamic Revolution of Iran. .
  4. a b (Ingelesez) Black Friday. .
  5. a b Taheri. The Spirit of Allahurtea= 1985. , 223 or..
  6. (Ingelesez) «1979: Shah of Iran flees into exile» BBC 1979-1-16.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]