Ruhola Khomeini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ruhola Khomeini.

Ruhola Khomeini[1] —jaiotza-izena: Ruhola Musavi Suhufu Ibrahima Musa Khomeini— (persieraz: روح الله خمینی, ruːholˈlɑːhe χomeiˈniː ahoskatua; Khomein, Iran, 1902ko irailaren 24a  - Teheran, Iran, 1989ko ekainaren 3a ) politikaria eta Irango xiiten buruzagia izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arak, Isfahan eta Qum hirietako erlijio-eskoletan ikasketak egin eta ulema egin zen 27 urte zituela. Reza Khan sharekin istilu politikoak izan zituen 1941ean, eta Musaddaq buruzagiaren alde agertu zen 1953an. Atxilotuta egon ondoren askatu zutenean, 1964an, berriro aurre egin zion shari. Turkiara erbesteratu zuten horren ondorioz. Handik Iraken dagoen Najaf hiri santura joan zen 1978 arte. Khomeiniren mezua indar handiz zabaltzen hasi zenez, hango gobernuak Frantziara bidaltzea erabaki zuen. Hala ere, Frantziatik gidatu zituen sharen aurkako ekintzak, eta atzerrira ihes egin behar izan zuen shak. Orduan itzuli zen Khomeini Iranera (1979).

Bazarganen agindupean izan zen gobernua osatu zuen, iraultzaren buruzagia izan zen, eta islamiar errepublika ezarri zuen. Aginpide handia eman zion horrek, eta neurri latzak ezartzeko aukera ere bai (jendea fusilatu, Estatu Batuetako jatorriko pertsonak bahitu, eta abar). Erlijio-burua izan zen, eta bere esku izan zuen Irango politika.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruhola Khomeini Aldatu lotura Wikidatan