Teheran

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Teheran

Ofiziala تهران
Estatua IranIran
Alkatea Mohammad Ghalibaf
Koordenatuak 35°41′46″N 51°25′22″E / 35.69611°N 51.42278°E / 35.69611; 51.42278Koordenatuak: 35°41′46″N 51°25′22″E / 35.69611°N 51.42278°E / 35.69611; 51.42278

Tehran.png

Eremua 1,500 km² - hirigune osoan 2,465 km2
Garaiera 1200 m
Biztanleria 7,160,094 bizt.
Dentsitatea 10.000 bizt./km²
www.tehran.ir

Teheran (persieraz تهران , Tehrān) Irango hiriburua eta munduko hiririk handienetakoa da. 11.000.000 biztanle ditu eta ingurune metropolitanoan 15.000.000 biztanle bizi dira. Teherango probintziaren hiriburua da. Teheranen Irango populazioaren %20a bizi da, baina ekonomian garrantzi berezia du. Funtzionarioen %30a eta industriaren %45a Teheranen dago. Hiri modernoa da, autobide eta industria askorekin eta 5 metro linea ditu. Elburz mendien hegoaldeko magalean.

[aldatu] Historia

Teheranen panoramika.

Teheran mendeetan zehar Persiako hiriburua zen Ray hiriaren aldiri txikia izan zen. 1220. urtean mongoliarrek Ray suntsitu zutenean Teheran hartu zuten bizilekutzat hiri hartako biztanle askok eta, hala, hiri bihurtu zen. 1788. urtean Aga Mohamed shah-k hiriburu bihurtu zuen Teheran eta denborarekin Irango ekonomia eta kultura gune nagusi bilakatu zen.

1943. urtean Teherango Konferentzia egin zen hirian, Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Sobietar Batasun ohiko agintariak bildurik. Iranen burujabetasuna bermatzeko akordioak sinatu zituzten, besteak beste. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean hiria nabarmen hazi eta modernizatu zen, petrolioaren ustiapenak sortzen zituen mozkinei esker, batez ere.

1980 aurreko urteetan barne arazo larriak izan ziren eta herri matxinadak Mohamed Reza Sha Pahlavi erregea kendu zuen aginpidetik. Hurrengo urteetan, irandarren eta irakiarren arteko gerra zela eta, moteldu egin zen hiriko ekonomia hazkundea, demografia hazkundea gelditu gabe ordea, eta munduko hiririk handienetakoa bihurtu zen.

[aldatu] Ekonomia

Burdinbide batek lotzen du hiria Persiako golkoarekin, eta beste batek Kaspiar itsasoarekin. Komunikabide, merkataritza eta industria (burdingintza, mekanika industria, ehungintza, beiragintza, petrolio findegiak) gune garrantzitsua da.

Hiru unibertsitate. Aireportua. Arkeologia museoa. Monumentu nagusiak Shah-ren jauregiak eta meskita dira.

[aldatu] Erreferentziak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Teheran
Geografia
Iran
Artikulu hau Irango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak