Outback

Wikipedia, Entziklopedia askea
Australiako outback eremuaren ohiko ikuspegia.

Outback (ingelesez The Outback) hitzak Australiako barnealdeko eremu idor, basati eta zabalak izendatzen ditu. Eremu honetako lursail oparo bakarrak ardi eta behi aziendentzako erabili ohi dira, bertan etxalde bakan batzuk daudelarik. Abeltzaintzaz gain bertako beste ekonomia jarduera nagusiak turismoa eta meatzaritza dira. Outback eremuaren neurri handia dela eta, honek abeltzaintza eta meatzaritzako baliobide erraldoiak eskeintzen ditu.

Zinema

Zineman filma ugari Outback eremuan girotuak daude, tartean The Sundowners (1960), Mad Max (1979) eta Mad Max 2 (1981), Gallipoli (1981, filmaren lehenbiziko zatia), The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert (1994), Ned Kelly (2003) eta Australia (2008).

Ikus gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Outback Aldatu lotura Wikidatan