PDF

Wikipedia, Entziklopedia askea
PDF agirien logotipoa

PDF edo Portable Document Format (Dokumentu Formatu Eramangarria) dokumentuen elkartrukerako fitxategi formatua da, Adobe Systems enpresak garatutakoa. 2008ko uztailaren 1az geroztik estandar irekia da, ISO 32000-1:2008 kodearekin[1].

Ezaugarriak

  • Plataforma-anitza da, sistema eragile nagusietan bistaratu daiteke, hala nola Windows, Linux edota Mac OS.
  • Testua, irudiak eta musika gordetzeko gai da.
  • Interneten, zein enpresa eta gobernuetan oso zabalduta dagoen formatu bat da.
  • Irekia da eta PDF formatua sortu, bistaratu eta aldatzea ahalbidetzen duten aplikazioak sortu eta banatzea baimenduta dago.
  • Edukia babesteko asmoz, kodetu egin daiteke.

Erreferentziak

Kanpo loturak