Palatalizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Palatalizazioa edo biguntzea kontsonante edo bokalen aldaketa da fonetikan. Horren ondorioz, kontsonantea biguntzen edo aldatzen da: horrexen ondorioz, [t] hotsa [tʲ], [tʃ], [tɕ], [tsʲ] edo [ts] bilaka daiteke.

Gehienetan, kontsonanteak biguntzen dira, baina hizkuntza batzuetan bokalekin ere jazotzen da hori: adibidez, erzieran (uraldar hizkuntzen kidea) [a] bokala [æ] bihurtzen da kontsonante bigun baten ondoren.

Euskarazko palatalizazioaren adibideak n > ñ ahoskatzea («inor», Hegoaldean /'i'ɲor/ eta Iparraldean, /'i'nor/) eta t > tt bilakatzea dira (ditu > dittu, Gipuzkoako erdialdeko zenbait hizkeratan).

Beste zenbait hizkuntzatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biguntzea oso garrantzitsua da hizkuntza batzuetan, hitzen esanahiak alda ditzakeelako: adibidez, errusieran (hizkuntza horrek hizki berezia erabiltzen du sabaikaripena adierazteko, «ikur biguna» izenekoa — Ь ь), krutxieran (hizkuntza eraikia; ikur bereziak erabiltzen ditu biguntzea adierazteko ere, hau da, «'» ikurra edo errusierazko Ь hizkia (hiru idazketa ezberdin erabiltzen ditu)) eta bepsaeran (hizkuntza horrek «'» ikurra erabiltzen du biguntzea adierazteko, krutxierak bezala): пыл [pɨɫ] «suhartasun» — пыль [pɨ] «hauts» (errusiera); ek «joan, ibili» — Ek'! «Zoaz!» (krutxiera); nor «soka» — nor' «gazte» (bepsaera).

Hizkuntza batzuetan biguntzea beti ager daiteke, hizkiak kokapen zehatz bat badu. Irlanderan amaierako kontsonante bat biguna bihurtzen da, haren aurretik e edo i daudenean: buachaill [ˈbˠuəxɪ] «mutil»; alemanieran latinetik eratorritako hitzetan ti [tsi̯] gisa ahoskatzen da beti: traditionell [tʁaditsi̯oˈnɛl] «tradizional»; maorieran t hizkia [t͡ʃ] ahoskatzen da a eta u aurretik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]