Panderi familia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Panderi XIX. mendeko gipuzkoar bertsolari familia izan zen. Panderitarren familia horretan bi dira bertsolari ezagunenak: Joakin Jauregi Salaberria (Errenteria, 1844 - 1921) eta Jose Migel Salaberria Iraola (Errenteria, 1838 - 1905). Osaba-ilobak ziren. Santa Kruz apaizarekin ibili zen Joakin Bigarren Karlistaldian, eta ondoren Amerikara joan zen. Panderitarren bertsoak eta argibideak Antonio Zavalak bildu eta Errenteria´ko bertsolari zaarrak (1968) izeneko liburuan argitaratu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]