Bigarren Karlistaldia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bigarren Karlistaldia
DonCarlosVI.jpg
Karlos VI.a
Data 18461849
Lekua Katalunia
Emaitza Karlisten porrota
Gudulariak
Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Liberalismoa Flag of Cross of Burgundy.svg Karlismoa
Buruzagiak
Fernando Fernández de Córdova
Ramón Narváez
Ramón Cabrera
Benet Tristany

Bigarren Karlistaldia edo Matinerren gerra (katalanezko matiner hitzak «goiztiarra» esan nahi du, goizeko lehen orduetan tropak erasotzen zituzten taldeei erreferentzia eginez[1]) 1846ean hasi eta 1849an bukatu zen, Katalunian borrokatu zen gehienbat, eta aurrez aurre izan zituen alde batetik karlistak eta bestetik Elisabet II.a Espainiakoaren aldekoak.

Gatazka Kataluniako hainbat puntutan gobernu zentralaren aurka izan zen matxinadak eragin zuen. Lehen Karlistaldiaren ondoren, Katalunia egoera zailean zegoen. Eskualderik behartsuenetan gosea zegoen eta kataluniar industria krisia pairatzen hasi zen. Hau gutxi balitz, gobernuak nahitaezko zerbitzu militarra ezarri zuen, Kataluniak hain beharrezko zuen langileri gazterik gabe geratuz. Hala ere, teorian, Elisabet II.ak karlisten erregenahia zen Karlos VI.a ezkontzeko matxinatu ziren. Karlistek eta baita moderatuek ere ezkontzaren aldekoak ziren. Erreginak, ostera, Frantzisko Assis eta Borboikoa ezkondu zuen.

Matxinada 1846ko irailean Katalunian hasi eta Galiziara zabaldu zen. Matxinatuak gerrilla erara antolatu ziren, talde txikietan mugituz ondo ezagutzen zuten inguruetan. Gerrillak hainbat ekintza egin zituen armada isabelinoen aurka, baina benetako eraginik gabe (kontutan hartu behar da 2.000 gerrillari 40.000 soldaduren aurka hari zirela).

Orduan, Europan 1848ko iraultza demokratikoak martxan zeuden eta Maria Kristina Borboikoak Ramón Narváezek egindako konstituzioa atzera bota zuen. Narváez berak kontrolatu zuen matxinada Galizian eta Fernando Fernández de Córdovak, bertoko kapitain jenerala zena, kataluniarrak menderatu zituen[2]. Ofizialki matxinada 1849ko maiatzaren 14ean amaitu zen, frantziar tropek oinordeko karlista atxilotzean. Ekainean, amnistia eman zieten karlistei eta erbesteratuak itzuli ziren.

Guztira, gudan 3.000 eta 10,000 hildako artean izan ziren[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ollé Romeu, Josep M. (2007). Matiners Bartzelona: Editorial PPU, S.A. 15. orr.
  2. Fernando Fernández de Córdova. "Mis memorias íntimas". Madril, 1886
  3. XIX. mendeko heriotza-erroldak

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Katalunia
Artikulu hau Kataluniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.