Panheleniar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Panheleniar Jokoak Antzinako Grezian ospatzen ziren, lau kirol jaialdi ezberdinen taldeari ematen zitzaion izena da. Lau kirol jaialdi hauak, honakoak ziren: Olinpiar Jokoak, Pitiar Jokoak, Nemear Jokoak eta Istmoar Jokoak. Olinpiar jokoak ziren garrantzitsu eta ospetsuenak, lau urtetik behin ospatuak Elisetik gertu, Zeus jainkoaren omenez. Pitiar Jokoak ere lau urtetik behin ospatzen ziren, Delfosetik gertu, Apolo jainkoaren omenez. Nemear Jokoak, hauek ere lau urtetik behin ospatuak, Nemean ospatzen ziren, Zeusen omenez. Istmoar Jokoak, Poseidonen omenez, Korinton ospatzen ziren, hauek ere lau urtetik behin.

Jokoak, Olinpiada bezala ezagutzen den lau urteko epe bakoitzean ospatzen ziren. Antzinako Grezian, olinpiada, denbora neurri bat zen. Epe honetan, ospatzen ziren lehenak, Olinpiar Jokoak ziren, lehen urtean ospatzen zirenak, bigarren urtean zehar, hilabete ezberdinetan, Nemear Jokoak eta Istmoar Jokoak ospatzen ziren, hirugarren urtean, Pitiar Jokoak, eta, laugarren urtean, berriz ospatzen ziren Istmoar eta Nemear Jokoak. Ondoren, zikloa errepikatu egiten zen, berriz Olinpiar Jokoekin hasiz. Honela, jokoak, atletak, guztietan parte hartzeko moduan antolatuta zeuden.

Partehartzaileak greziar mundu osotik etor zitezkeen, baita Anatolia eta Espainiako greziar kolonietatik ere. Baina partehartzaileek oso aberatsak izan behar zuten, entrenamendua, garraioa, ostatua eta ordaindu beharreko beste kontu batzuk ordaintzeko. Gainera, emakumeek eta greziarrak ez zirenek, azken kasu honetan, Neron erromatar enperadorea bezalako salbuespenekin, debekatuta zuten parte hartzea.

Joko bakoitzeko kirol nagusiak gurdi lasterketak, borroka olinpikoa, boxeoa, pankrationa, stadiona beste oinezko lasterketa batzuekin batera eta pentatloia ziren (hau, borroka, stadion, luzera jauzia, xabalina jaurtiketa eta disko jaurtiketa probez osatua). Gurdi lasterketetan izan ezik, gainontzeko probetan partehartzaileak biluzik zihoazen.

Olinpiar Jokoen idatzizko historia K. a. 776an hasten da, baina, benetan, askoz lehenago sortu ziren. Beste hiru jokoak K. a. VI. mendean sortu ziren.