Parque Warner Madrid

Koordenatuak: 40°13′54″N 3°35′39″W / 40.231708°N 3.594294°W / 40.231708; -3.594294
Wikipedia, Entziklopedia askea
Parque Warner Madrid
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaSan Martín de la Vega
Koordenatuak40°13′54″N 3°35′39″W / 40.231708°N 3.594294°W / 40.231708; -3.594294
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2002
Arkitektura
Webgune ofiziala

Parque Warner Madrid ("Madrilgo Warner parkea"), lehen Warner Bros. Movie World Madrid deitua, San Martín de la Vegan, Madrilgo Erkidegoan, dagoen jolas-parke abangoardista da.

1999an hasi zen eraikitzen, eta 2 urteren ondoren, 2002an zabaldu zen publikoarentzat. 33 atrakzio ditu, horien artean, munduko bosgarren erorketa-dorre altuena dago. Warner Bros-en eta DC Comics-en filmetan eta marrazki bizidunetan girotutako 5 eremu tematikotan banatzen da. Eremu hauetan Estatu Batuetako hainbat leku ere agertzen dira, hala nola, Hollywoodeko estudioak edo Beverly Hills auzoa.

Parque Warner barnean hanbat filma, telesai eta iragarki grabatu dira, bertako dekorazioa dela eta.

Gune tematikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, bost eremutan edo gune tematikotan banatzen da atrakzio parke hau. Gune bakoitzak gauza ezberdinetan temazitatuta dago.

  • Hollywood Boulevard

Parke tematikoaren sarreran dago, bertan daude denda gehienak.

  • Movie World Studios

Eremu hau tematizatuta dago film distinaten agertokietan, bereziki Kalifornian.

  • DC Super Heroes World

Gunea DC komikietan oinarrituta dago, bertan daude parke honen atrakzio handienak.

  • Old West Territory

Mendebaldean Urrunan tematizatuta dago.

  • Cartoon Village

Guen familiarra eta da, Looney Toones eta Warner Bros-en marrazki bizidunetan oinarrituta.

Atrakzio nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atrakzioak lau gune tematikotan banatzen dira; izan ere, Hollywood Boulevarden, sarrera-eremuan, ez dago atrakziorik.

Argazia Izena Atrakzio mota Kategoria Fabrika-

tzailea

Inaugu-

razioa

Superman: La Atracción de Acero Errusiar mendia lurrik gabe Gogorra Bolliger & Mabillard 2002
Fitxategi:Shadows of arkham.webp Shadows of Arkham Errusiar mendi alderantzikatua Gogorra Bolliger & Mabillard 2002
Stunt Fall Boomerang alderantzikatua Gogorra Vekoma 2002
Coaster-Express Egurrezko errusiar mendia Gogorra Roller Coaster Corporation of America 2002
Expedientes Warren Beldur pasartea Gogorra 2018
La Venganza del Enigma Errorketa dorrea Gogorra S&S Sansei 2002
BATMAN: Gotham City Escape Bide askoko errusiar mendia Gogorra Intamin AG 2023
Rápidos ACME Ur-lasterrak Moderatua Intamin AG 2004
Río Bravo Kanal artifiziala Moderatua Intamin AG 2002
La Aventura de Scooby-Doo Ibilbide interaktiboa Leuna ETF Ride Systems, Global TLA y Sally Corporation 2005
Hotel Embrujado Sorgindutako etxea Moderatua Vekoma 2002

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]