Beverly Hills

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Beverly Hills

—  Hiria  —
Beverly Hills hirian dagoen Boulevard Wilshire etorbideko irudia.
Beverly Hills hirian dagoen Boulevard Wilshire etorbideko irudia.
Izen ofiziala The City of Beverly Hills
Herrialdea
Estatua
Konderria
 Ameriketako Estatu Batuak
 Kalifornia
Los Angeles
Alkatea Jimmy Delshad
Koordenatuak 34°4′0″N 118°23′0″W / 34.06667°N 118.38333°W / 34.06667; -118.38333Koordenatuak: 34°4′0″N 118°23′0″W / 34.06667°N 118.38333°W / 34.06667; -118.38333
Beverly Hills non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Beverly Hills
Eremua 14,7 km2
Garaiera 79 m
Posta kodea 90209, 90210, 90211, 90212 eta 90213[
Biztanleria 34.316 bizt.
Dentsitatea 2.334,42 bizt./km²
Sorrera 1906ko urriaren 22a
http://www.beverlyhills.org/

Beverly Hills Estatu Batuetako Kalifornia estatuko Los Angeles konderrian dagoen hiria da. Santa Monica mendien magalean dago. Los Angeles hiriak erabat inguratzen du, ekialdean West Hollywood eta Fairfax District auzoekin mugatzen du, hegoaldean aldiz Westwood Village eta Century City auzoekin, denak ere, Los Angeles hiriko auzoak direlarik. Estatu Batuetako Zentsu Bulegoaren arabera, Beverly Hills hiriak 2009. urtean 33.784 biztanle zituen, hots, 2.334,42 bizt/km² dentsitatea.

Beverly Hills batez ere bertan dauden luxuzko etxalde handiengatik ezaguna da, hauek jende dirudun eta ospetsu nahiz zinemako izar handien bizilekuak direlarik.

Honako jende ezagun honen bizilekua da: Anastacia, Lindsay Lohan, Luis Miguel, Hilary Duff, Britney Spears, Christina Aguilera, Robert Redford, Leonardo DiCaprio, Julia Roberts, Nicolas Cage, John Travolta, Jack Nicholson, Paris Hilton, Johnny Depp, David Beckham, Jennifer Aniston, Brad Pitt, Tom Cruise, Adam Sandler,Jared Leto, Gene Simmons, Zac Efron, Ashley Tisdale, Ozzy Osbourne, Ellen DeGeneres, John Mayer, Miley Cyrus, Liam Hemsworth, Jonas Brothers, David Ernesto Sandoval Gomez, Jennifer Stone, Vanessa Hudgens eta Selena Gomez. Gainera, 2009an zendu zen Michael Jackson musikariaren etxaldea ere bereziki oso bisitatua da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa[1]
1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2010
674 17.429 26.823 29.032 30.817 33.416 32.367 31.971 33-784 34.109

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Census of Population and Housing Erroldaren EEBBetako Bulegoa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beverly Hills Aldatu lotura Wikidatan