Partido del Karma Democrático
| Sorrera: | 2000ko urtarrilaren 27a |
|---|---|
| Buruzagia: | Bosco el Tosco |
| Ideologia: | Umorea |
| Eremua: | Bizkaia |
| Egoera: | Aktiboa |
| Webgunea: | web.humorenlared.com |
Partido del Karma Democrático (PKD) Bizkaiko alderdi politikoa da, umorea bultzatzen duena.
Eduki-taula |
Sorrera [aldatu]
Alderdia 2000ko urtarrilaren 27an "Karma Dice" umorezko fanzine inguruan jaio zen, euskal alderdi politikoak zirikatzeko eta zentzugabekeria bultzatzeko asmotan.
Emaitzak [aldatu]
PKD 2000 urtetik aurrera Udal, Eusko Legebiltzarrerako eta Hauteskunde Orokorretan hartu du parte. 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan 2.000 boto lortu zituen, %0,14a lortuz. 2007ko Udal Hauteskundetan 1.000 boto lortu zituen Bilboko alkatetza lortzeko.
Ideologia [aldatu]
PKDren zutabeak umorea bizimodua izatea, pintxoak eta kanpoko bazkari eta afariak biztanleria parte-hartzeko tresnak izatea, amodio askea eta Hirugarren Munduari Kanpoko Zorra kentzea dira.
Lema "PKD el voto inútil. El voto como tú." dute (euskaraz: "PKD: alferrikako botoa. Zu bezalako botoa"). Buruzagia, berriz, Bosco San Martín edo Bosco el Tosco da.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Partido del Karma Democrático
- (Gaztelaniaz) Parte hartutako hauteskundeak