Paternoster taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paternoster taldea
Whoniverse (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Jarduerasocial scientist (en) Itzuli

Paternoster taldea (ingelesez: Paternoster Gang) Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko hirukote bat da, Madame Vastra siluriarrak, Jenny Flint gizakiak eta Strax sontaranak osatzen dutena. 2011 eta 2014 artean hainbat ataletan agertu ziren Doktoreari laguntzen. Viktoriar garaiko detektibeak dira.

Steven Moffat idazleak sortu zituen eta Neve McIntosh, Catrin Stewart eta Dan Starkey aktoreek antzezten dituzte, hurrenez hurren[1].

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Madame Vastra siluriar arrazakoa da, Mesozoiko garaian Lurrean bizi zena eta kataklismo baten aurrean Lur barnean hibernatzea erabaki zuena. XIX. mendean Londresko metroa egiten hasi zirenean Vastra esnatu egin zuten eta honek amorruz bost langile hil zituen. Doktorean Vastra lasaitzea lortu zuen eta ordutik gizakien artean bizi da mozorroturik. Scotland Yardentzako detektibe gisa jarduten du. Sherlock Holmesen istorioen inspirazio iturria da eta Jack Tripa-ateratzailea harrapatu eta jan egin zuela esaten da[2].
  • Jenny Flint gizakia da. Madame Vastrak zerbitzari izateko hartu zuen eta ikertu beharreko kasuetan lagundu egiten dio. Borrokalari bikaina da, bai eskuz eta baita ezpataz ere[3]. Etorkizuneko armen erabilera ere berehala eskuratzen du. Madame Vastrarekin bikote harremana du eta ezkondu egingo dira.
  • Strax sontaran gerlaria da. Planeta bat erasotu zutenean galtzaile atera ziren eta Straxi zaurituak zaintzeko agindua eman zioten. Hori sontaran soldaduentzako umiliazio edo irain handia da. Doktoreak laguntza eskatu zionean berehala esan zion baietz. Gaur egun Madame Vastra eta Jenny Flinten zerbitzaria da. Taldea babestu behar denean sontaran izaera bete betekoa hartzen du[4].

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

"A Good Man Goes to War" (2011) atalean agertu ziren lehenengo aldiz. Madame Vastra eta Jenny Flint bikote lesbiana ezkondua dira eta Strax soldadua da, eta hirurak bilduko ditu hamaikagarren Doktoreak misio baterako: Madame Kovarianek eta Burugabeko monjeen ordenak Amy Pond bahitu dute eta hura askatzea. Misioaren helburua beteko dute baina Strax hil egingo bada ere Madame Vastrak eta Jenny piztu egingo dute. Straxek orduan erabakiko du haien zerbitzari bihurtzea, eta horrela osatuko da hirukotea.

"The Snowmen" (2012) atalean erretiratua zegoen Doktorearen bila joango dira Londresen Inteligentzia Handia elurretako izakiak erabiliz jendea hiltzen ari delako. Clara Oswald ere ezagutuko dute, eta bigarrenez hilko da.

"The Crimson Horror" (2013) atalean Jenny Flintek protagonismo handia izango du. Mrs Gillyflowerek gidatzen duen Sweetville komunitatean infiltratuko da eta hamaikagarren Doktorea preso aurkituko du. Hirukotea bilduko du eta Doktorea askatzea lortuko dute[2].

"The Name of the Doctor" (2013) atalean denboran zeharreko bilera telepatikoa egingo dute Paternoster taldeak, Clarak eta River Songek, Doktorearen izena ezagutu dela jakin dutelako. Xuxurlariek harrapatu eta beita gisa erabiliko dituzte Doktorea Trenzalore planetara joan dadin. Doktoreak bere hilobia aurkituko du. Paternoster taldea banatu egingo da eta Clarak Doktorearen denbora lerroan sartu beharko du hura salbatzeko. Horrela azalduko da hainbat Clara izatearen misterioa.

"Deep Breath" (2014) atalean Vastra, Jenny eta Strax berriz elkarrekin daude eta Londresko kaleetan dinosauro bat ikusiko dute eta hari jarraika TARDISa aurkituko dute. TARDIS hartatik hamabigarren Doktorea aterako da, eraberritu berria, eta haien aurrean zorabiatu egingo da. Hiruek eta Clarak Doktorea Madame Vastraren etxera eramango dute atseden har dezan eta dinosauroaren arazoa konponduko dute. Doktorea esnatu egingo da eta dinosauroa aurkitzen duenean bapatean erraustu egingo dela ikusiko du. Clara Paternoster taldekoa bihurtuko da eta laurak Doktorearen bila hasiko dira eta dinosauroaren heriotza bitxia zerk eragin duen ikertuko dute. Egunkari batean Clarari zuzendutako mezua aurkituko dute eta Doktore berria eta Clara jatetxe batean elkartu egingo dira. Jatetxea faltsua da, errobot batzuek Doktorea harrapatzeko sorturikoa, eta errobotak Doktorea eta Clara hiltzear daudenean Paternoster taldeak salbatuko ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Dan Starkey, Neve McIntosh, Catrin Stewart» Blogtor Who 2012-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  2. a b (Ingelesez) «BBC One - Doctor Who, Series 8 - Madame Vastra» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  3. (Ingelesez) «BBC One - Doctor Who, Series 8 - Jenny Flint» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Strax» Doctor Who Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]