Sherlock Holmes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sherlock Holmes 
Sherlock Holmesen Abenturak saileko pertsonaia
Sherlock Holmes

Sherlock Holmes (Sidney Paget, 1904)

Lehen agerpena A Study in Scarlet (1887)
Azken agerpena   The Case-Book of Sherlock Holmes (1927)
Sortzailea Sir Arthur Conan Doyle

Sexua Gizonezkoa
Garaiera 6 oin (1,83 zm.)
Herrialdea  Erresuma Batua
Senideak Mycroft Holmes (anaia)
Gaitasun edo trebezia Arrazoiketa deduktiboa
Lanbidea Detektibea
Adiskideak Watson doktorea
Etsaiak Moriarty irakaslea
Egoitza 221B Baker Street, London
Webgunea http://www.sherlock-holmes.co.uk/

Sherlock Holmes historiako detektiberik ezagunena da. Akatsik gabeko logika zientifikoaz eta zorroztasun psikologikoaz argitzen zituen agertzen zitzaizkion kasu guztiak. Gainera, fikziozko eta misteriozko 4 nobela eta 56 ipuinen protagonista nagusia da zeinak "Sherlock Holmesen Kanon"ean bilduta dauden. 1887an sortua izan zen Sir Arthur Conan Doylen eskutik. Ustez, Holmesen pertsonaia sortzeko Conan Doyle idazlea gaztaroan bere unibertsitateko irakasle izan zen Joseph Bell eskoziar doktorean oinarritu omen zen.

Sherlock Holmesena detektibeei buruzko literaturako zutaberik garrantzitsuena izan zen, izan ere berarekin fama eta zabalkuntza handiagoa lortu baitzuen. Hala ere, genero literario honen sortzailea Edgar Allan Poe dugu, berak sorturiko detektibeak, August Dupinek, ez zuen Sherlock Holmesek adina fama lortu ordea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sherlock Holmes

Sherlock Holmes, William Sherlock Scott Holmes bezala bataiatua izan zena, Yorkshiren jaio zen, North Ridingeko bere gurasoen etxaldean, 1854ko urtarrilaren 6an. Bere aita, Siger, erretiratutako militarra zen eta bere ama, Violet, Sir Edward Sherrinford-en alaba. Bi anaia zituen: Sherrinford, 1845eko azaroaren 30ean jaioa, eta Mycroft, 1847ko otsailaren 12an jaioa.

1855eko uztailaren eta 1864ko irailaren artean, Holmes familia Frantzian bizitzen egon zen. Hiri desberdinetan bizi izan ziren: Bordele, Pau, Montpellier eta Paris. Frantzian senideak zituzten, Vernetarrak, eta haietako bat ere, bere lehengusua, oso famatua egin zen: Challenger irakaslea.

1864 eta 1872 urte bitartean, Ingalaterrara bueltatu ziren eta Sherlock Holmes barnetegi batetara bidali zuten. 14 urterekin Frantziara bueltatu zen, Paura, non alemaniera, frantsesa, borroka-arte eta esgrima ikasketak sakondu zituen, azkenengo biak bere izaera fisikoa indartzeko. Ingalaterrara bueltatu ondoren, James Moriarty irakaslearen klase partikularrak jaso zituen.

1872 eta 1877 bitartean, Oxford eta Cambridgeko unibertsitateetan ikasi zuen. Hala ere, ez zuen karrera zehatz bat jarraitu, baizik eta ikasgai desberdinak aukeratu zituen, bai ikasgai zientifikoak zein ikasgai filosofiko eta musikalak. Gainera zenbait kirol ere praktikatu zituen: xakea, arrauna, defentsa pertsonala… Garai horretan zenbait polizia kasuetan parte hartu zuen, non bere metodoaren ezaugarriak erakutsi zituen.

1877ko ekainean, Londonera joan zen, non Montague Street kalean gela batzuk alokatu zituen “detektibe aholkulari” gisa lan egiteko. Hasieran zailtasunez izan zituen. Denbora galduetan, irakurri eta idatzi egiten zuen, eta antzerkiaren artea ere ikasi zuen Sasanoff Konpainia Shakespearianan lan eginez.

1879 eta 1880 bitartean, konpainiarekin Estatu Batuetan zehar bira bat egin zuen eta bertan kasu batzuk argitu zituen. Bere itzuleratik 1881eko urtarrilera arte, bere “detektibe aholkulari” lanera itzuli zen arrakasta handiagoarekin.

1881eko urtarrilaren hasieran John Watson doktorea ezagutu zuen, mediku militarra, zeinekin etxebizitza partekatu zuen 221B Baker Street helbidean. Watson doktorearekin batera kasu asko argitu zituen eta argitutako horietaik 60 idatzi zituen.

1891ko maiatzaren 4an, 37 urterekin, Sherlock Holmes Reichenbacheko ur-jauzietan desagertu zen. Watson doktoreak, Sherlock Holmesek utzitako mezu bati esker, gertatutakoaren berri eman zion munduari. Bertan Moriarty irakaslearekin elkartu eta berarekin borroka bat eduki zuela esaten zuen. Ia hiru urtez ez zen Sherlock Holmesi buruz ezer jakin, 1894ko apirilaren 5ean berragertu zen arte. Sherlock Holmesek Moriarty irakaslearekin izandako borrokan bizirik atera zela aitortu zuen eta horren ondoren atseden hartzea erabaki zuela.

Behin betiko lanera itzulita, 1903ko urrira arte lanean jarraitu zuen. Urte horretan, 49 urterekin, Sherlock Holmes Sussexeko etxetxo batetara erretiratu zen bere giltzainarekin, Hudson andereñoarekin, erlezaintzaren ikerketan jarduteko. 1912 eta 1913 bitartean, Chicagon egon zen bizitzen beste izen batekin eta bi Mundu Gerratan parte hartu zuela esaten da.

1914tik 1957ra arte, hil zen urtea, bere bizitza lasaia eta barea izan zen.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sherlock Holmesen pipa, txanoa eta lupa

Sherlock Holmes altua eta argala da. Aurpegi estua, bekoki zabala, ile beltza, bekain ilunak eta lodiak ditu. Sudurra mehea eta makoa du, arrano baten modukoa; ezpainak meheak eta trinkoak, bere ahotsa ozena eta zaratatsua da eta begi grisak eta zorrotzak ditu, harago ikustearen ikuspegia hartzen dutenak.

Izaera biko pertsona da: ez du ezerk nekatzen lan egin behar duenean, baina behin eta berriro krisiak izaten ditu. Egongelako sofan etzanda egunak pasa zitzakeen ezer esan gabe edota mugitu barik.

Izaera aldaketa hauetan, aspertuta zegoenean edota kasu bakar bat ere ez zuenean kokaina kontsumitzen zuen %7ko disoluzioan; ohitura honek bere laguna zen Watson doktorea kezkatu egiten zuen.

Kontsumitu ondoren apalaldi batean erortzen zen eta bertatik kasu baten bidez soilik atera zitekeen. Bere ahalmenak jasanezinak bihurtzen zitzaizkion erabiltzen ez zituenean: «Nere burua geldialdiaren kontra jaikitzen da»; eta haserretu eta samindu egiten zen lanik ezaren neke jasanezinen aurrean: «Nere burua karreretako motorea bezala da, pusketan apurtzen dena ez dagoelako lotuta egin behar duen lanerako». Gainera, animaliak ehizatzeko irrika zuen: «Gizona ez da ezer, lana guztia da», «Lana elikadurarako dagoen antidotorik onena da», «Lan aldaketa atsedenik onena da».

Zenbaitetan zakar samarra zen baina adeitsua zen emakumeekin, nahiz eta beraietaz ez fida. Watson doktoreak “A Scandal in Bohemia”n emakume eder bat nabarmentzen zuen, Irene Adler, Sherlock Holmesek “Emakumea” bezala deitzen zuena.

Bere ezaugarririk nabariena bere metodo deduktiboa da. Metodo horren bitartez arrasto txikietatik kasu bat argitu dezake. Bere lanbidearen sortzailea da, “Detektibe aholkularia”, poliziei, Scotland Yardi edota detektibe pribatuei kasuetan laguntza ematea dela.

Orokorrean tweeds konbentzional edo lebitarekin janzten zen. Hala ere, zenbaitetan Ulster bat janzten zuen eta txabusina bat erabiltzen zuen etxean. Kalera irteten zenean, kapa luze eta gris bat eta itxiera bakarreko azal-hegaleko txano bat janzten zituen.

Ezagupenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sherlock Holmes eta Watson doktorea

"Estudio en escarlata"n Watson doktoreak Sherlock Holmesen ezagupenen azterketa bat egiten du eta hauxe da:

  1. Literatura → Zero
  2. Filosofia → Zero
  3. Astronomia → Zero
  4. Politika → Arinak
  5. Botanika → Bestelakoak. Badu belaiki, opio eta pozoien berri. Ez du laborantza praktikoaren jakintzarik.
  6. Geologia → Ezagupen praktikoak, baina murriztuak. Bistaz lur motak bereiz ditzake. Bere ibilaldien ondoren bere praketan zeuzkan zipriztinak erakutsi dizkit, beraien kolorea eta trinkotasuna kontutan hartuz, Londresko zein lekutan zipriztindu zen esanez.
  7. Kimika → Zehatzak, baina ez sistematikoak
  8. Anatomia → Sakonak
  9. Literatura sentsazionalista → Handiak. Badirudi zehaztasun guztiekin ezagutzen dituela mende baten gertaturiko krimen guztiak.
  10. Biolina jotzen du.
  11. Boxeolari bikaina eta espata eta makilako eskimalari.
  12. Ingalaterrako legeen jakintza praktikoak dakizki.

Watson doktoreak egindako zerrendaz aparte, Sherlock Holmesen ezagupenak handiagoak dira:

  • Krimenen historiaren ezagupen zehatza
  • Mozorroak antzemateko eta eramatea: «Krimen-ikertzaile baten lehen gaitasuna mozorro baten zehar ikustea izan behar litzateke»
  • Tabakoaren ahutzak, belarrien formak, kriptografia, dokumentua datazioa, tatuajeak, pasuak, lanen eragina eskuen formak, egunkarien inprenta motak, perfumeak, eta abarren ezagupena
  • Txakur motak
  • Aspektu mediku-kriminal baten ikerketa
  • Londresen ezagupen zehatza

Zaletasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artea gustuko du: Bond Streeteko galerietan denbora asko igarotzen du koadroak ikusten
  • Musika gustuko du eta biolina jotzen du (Stradivarius bat eta askotan ordu desogokietan)
  • Kimikako esperimentuak egitea
  • Erleen eztia eta South Downs-eko ezti-baserriak ikertzea
  • Ceilanen budismoa ikertzea
  • Orlando Lassoko motel polifonikoak ikertzea
  • Erdi Aroko gauzak ditu gogoko: antzinako eskutitz ingelesak, Erdia Aroko zeramika, Erdi Aroko musika (batez ere Lassoa)...
  • Kirola egiten du, nahiz eta gustukoa ez izan: lasterkari bikaina da, oso indartsua, Baritsua (japoniar autodefentsa mota) ondo kontrolatzen du, boxeolari bikaina eta ezpataria da.
  • Arrantzaz gozatzen du Donnithorpeko hurbileko delta eta estuarioetan.
  • Golfean jokatzen du, golfeko klubak oso ondo ezagutzen baititu.
Sherlock Holmes

Gainera, Sherlock Holmes mozorroaren maisu da:

  • Marinela (The Sign of the Four)
  • Mutil laguna eta apaiza (A Scandal in Bohemia)
  • Opio-zalea (The Man with the Twisted Lip)
  • Alferra (The Adventure of the Beryl Coronet)
  • Italiar apaiz zahar bat (The Final Problem)
  • Liburusaltzailea (The Adventure of the Empty House)
  • Iturgina (The Adventure of Charles Augustus Milverton)
  • Hilzorian dagoen gizona (The Adventure of the Dying Detective)

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sherlock Holmes liburu askoren idazlea izan zen, guztiak gai teknikoei buruzkoak (izenburuak gazteleraz):

  • "Hainbat tabakoen desberdintasunak"
  • "Lassoko motel polifonikoak"
  • "Idatzi sekretuak, 160 banaturiko zifrak aztertutak"
  • "Dokumentuen datazioa"
  • "Tatuajei buruzko biografia"
  • "Pausoen ibilbidea"
  • "Lanbidearen eragina eskuaren forman"
  • "Bizitzaren liburua"
  • "Erleen Kulturaren eskuliburu praktikoa"
  • "Idazmakina eta bere lotura krimenarekin"
  • "Bizikleta-hagunak"
  • "Munduko pistola-marka nagusien izenak eta ezaugarriak"

Holmesen inguruko pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Watson doktorea

Watson doktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Watson doktorea»

John Hamish Watson 1847ko abuztuaren 7an jaio zen. Bere aita Henry eta bere ama Ella ziren. Jaio eta denbora gutxira bere ama hil egin zen eta bere aitak Australiara joatea erabaki zuen, non bizi izan zen 1865era arte Watson doktorea. Anai bat izan zuen, Henry, baina 1888an hil zen alkoholaren eraginez.

18 urterekin Ingalaterrara bueltatu zen medikuntza ikasteko Wellington Unibertsitatean. 1872an militar kirurgian espezializatu zen, bere ikasketak klase praktikoekin txandakatuz Londresko St. Bartholomew Ospitalean. 1878an lizentziatu zen eta Netleyra joan zen militar kurtso praktiko bat egitera. Urte horretako azaroan “Nourtumberlandeko Fusilarien 5. konpainia”ra bidali zuten eta Afganistanera joan zen.

1880ko uztailaren 27an, Maiwadeko Bataila odoltsua gertatu zen. Watson doktorea zauritua izan zen batailan parte hartzeagatik. Murrayri bere laguntzaileari esker, Watson doktorea britainiar mugara itzuli ahal izan zen. Hurrengo lau hilabeteetan kalbario handia jasan zuen ospitaleetan, heriotzatik oso hurbil egon baitzen zenbait alditan. Azkenean, tribunal militar batek erretiratu zuen eta Ingalaterrara bueltatu zen pentsio apal batekin.

1881eko urtarrilaren hasieran, bere aurreikuspen faltagatik, lagun baten bila hasi zen gela batzuk alokatzeko, eta horrela ezagutu zuen Sherlock Holmes. Urte horretatik 1903 arte, bere kasuak argitzen lagundu zion adiskideari.

1884 eta 1886 bitartean, Estatu Batuetara joan zen eta kontsulta bat ireki zuen San Franciscon. Bertan Constance Adams andereñoa ezagutu eta Ingalaterrara bueltatu ziren 1886ko azaroaren 1ean ezkontzeko. Zoritxarrez bere emaztea 1887ko abenduan hil egin zen. Atsekabeturik, Watson doktoreak Baker Street utzi eta kontsulta bat ireki zuen Kensingtonen, hala ere bere adiskideari kasuak argitzen laguntzen jarraitu zion.

1889ko maiatzaren 1ean, berriro ezkondu zen Mary Morstanekin, “The Sign of the Four” kasuan ezagutu zuena. Berriz utzi zuen Baker Street Paddingtonen mediku gisa ezartzeko. 1891ko maiatzean, Sherlock Holmes desagertu ondoren, bere kronista ofizial izatea onartu zuen eta horretarako Paddington utzi eta Kensingtonera bueltatu zen, bertan bezero gutxiago zituelako eta, beraz, denbora gehiago Sherlock Holmesen istorioak idazteko.

1892aren hasieran, Mary Morstan bihotzekoak jota hil zen, 31 urterekin. 1894tik, Sherlock Holmes bueltatu zen urtean, 1902ra arte Baker Streeten bizitzen egon zen. 1902an, Queen Ana Streeteko logeletara bizitzera joan zen, eta urte berean bere adiskidea heriotzatik salbatu zuen, haren eta bala baten artean jarriz. Tiroak hankan eman zion eta motelki sendatu zitzaion. Urte horretan, berriro ezkondu zen, baina ez dakigu norekin, baliteke Violet de Merville edo Lady Frances Carfax izatea, baina ez da segurua.

1903tik 1929ko uztailaren 24ra arte, hil zen eguna, bere adiskidearen istorioak idazten aritu zen.

Irene Adler

Irene Adler[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irene Adler Tretonen, New Jersey, jaio zen 1860ko irailaren 7an. Musika eta kantua ikasi zituen, eta laster operaren munduan sartu zen Verdi eta Meyerbeerren lanetan parte hartuz.

Emakume oso ederra eta azkarra izan zen. Pertsona garrantzitsuen, printzeen, orkestretako zuzendarien, abokatuen eta detektibeen adiskide eta maitale izan zen. Topaketa hauetako batean, Irene Adlerrek Sherlock Holmes ezagutu zuen 1887ko maiatzean. Hortik aurrera, bien arteko maitasuna nabaria izango zen.

Sherlock Holmes Moriartyrekin izandako borrokaren ondoren, Montenegro eta Parisen topatu ziren berriz. Elkarketa hau 1892ren erdialdean apurtu zen. Urte horren amaieran, Irene Adler Estatu Batuetara joan zen, Hobokenera, New Jersey, eta bertan seme bat eduki zuen.

Irene Adler Tretonen hil zen, 1903ko urriaren 8an.

Moriarty irakaslea

James Moriarty[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «James Moriarty»

James Moriarty 1846ko urriaren 31n jaio zen. Sherlock Holmesen etsairik garrantzitsuena izan zen. Ez dakigu zehazki non jaio zen, baina esaten da mendebaldeko hiri ingeles batean jaio zela. Bi anaia izan zituen, biak ere izen berekoak.

1872an, Sherlock Holmesen zientzia eta matematiketako irakaslea izan zen. Bere ikasleari ezaguera gehiago eman ezin izan zionean irakasteari utzi zion. 1891ko maiatzaren 4an desagertu zen, eta hiltzat ematen dute Reichenbacheko ur-jauzietatik eroritakoan.

Sherlock Holmesek «Krimenaren Napoleona» deitzen dio, eta krimen guztiekin zerikusia zuela zirudien.

Mycroft Holmes‎

Mycroft Holmes[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Mycroft Holmes»

Sherlock Holmesen bigarren anaia da. 1847ko otsailaren 12an jaio zen. Haren izena familiak Yorkshiren zeuzkaten lur batzuen omenezkoa zen, Mycroft («nire lursailtxoa») izena baitzuten lur haiek.

Sherlock Holmesen aburuz, Mycroft hiru anaietatik azkarrena zen. 1868an, Mycroft Oxforden sartu zen eta gero Cambridgera joan zen, non Ekonomian eta Politikan doktoratu zen, hizkuntzetan eta harreman internazionaletan espezializatuz. Hortik gutxira, “Foreing Office”n, Ingalaterrako Kanpoko Arazoetako Ministerioa, sartu zen ministro aholkulari bikainean bihurtuz.

1874tik 1946ra arte, Londresko Diogenes Klubeko kide izan zen, non isiltasuna nagusia den eta bere kideak ez duten haien artean hitz egiten. Bertan eta goi-mailako bulegoetan igaro zuen bizitza osoa.

Araututako ohitura pertsona zen. Oso altua eta pixka bat loditxoa, dotorea eta umila izanik ere, analitikoa izatearen dohaina zeukana: Sherlock Holmesek berarekin hitz egiten zuenean, kasua nahiko zaila zelako zen.

Sherlock Holmes eta Watson doktorearen azkeneko abentura idatzi zuen. 1946ko azaroaren 19an hil zen, 99 urterekin.

Lestrade inspektorea


Lestrade Inspektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lestrade inspektorea»

Ez dakigu haren izena, baina The Adventure of the Cardboard Boxen haren izenaren iniziala «G» bat dela dakigu: «G. Inspector of Scotland Yard».

Lestrade inspektoreak 40 urte inguru izango zituen Sherlcok Holmes ezagutu zuenean. Bere erabakietan nahiko presatsua zen. Denborarekin bere jarrera hobetu zuen, eta Sherlock Holmes detektibe bikaintzat onartu zuen.

Sherlock Holmesek bufoi bati zion estimu bera zion, baina gehiago estimatzen zuen bere itzuleratik etorri ondoren Lestrade inspektorearen detektibe kalitatea hobetu ez arren.

Hudson andereñoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hudson andereñoa, izenez Marta, Sherlock Holmesen eta Watson doktorearen giltzazaina zen. Ez dakigu alarguna edo ezkongabea zen, ezta Baker Streeteko etxea berarena zen edo herentziaz lortu zuen ere.

Emakume ona, beldurtia eta xarmagarria zen, bere errentariak maitasun isil eta adeitsu batekin estimatzen zituena. Gosari interesgarriak prestatu eta gelak garbitzen zizkien. Sherlock Holmes Sussexeko etxera joan zenean lagundu egin zion.


Irregularrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irregularrak kaleko mutil talde bat zen: eskaleak edo eskaleen semeak, Londoneko behe gizarteko semeak ziren. Oinutsik joaten ziren eta gosea bezain azkarrak ziren.

Ez zuten izenik eta betierekoak ziren. Beti zeuden Sherlock Holmesi laguntzeko prest txanpon eta irribarre baten truke.


Toby[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txakurra izanagatik ere, Sherlock Holmesen eta Schopenhauerren adiskide onena da. Txakur ikaragarri itsusia, azkarra eta makurra.

Bere metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sherlock Holmesek esan zuen: "Logikalari batek Atlantikoaren eta Niagararen existentziaren posibilitatea ondorioztatu dezake, nahiz eta biak inoiz ez ikusi". Holmesen historiak beti bere metodoaren erakustaldi batekin hasten dira. Metodo hau praktikoak diren printzipioetan oinarritutako inferentziak margotzean datza, ikerketa induktibo baten emaitza dena. Beraz, Holmesen metodoa honetan datza (modus ponens): "p" badago "q" egon behar da, non "p" ikusten diren probak baitira eta "q" proba horiek adierazten dutena.

Beste kasu batzuetan, Holmesen metodoa oso zaila izaten da, non ezin baitira printzipio nagusiak aplikatu. Holmes proba asko dituenean hasten da ondorioztatzen, proba horiei azalpenak ematen saiatuko da azalpen egokiena aurkitu arte (Ezinezkoa deuseztatzen denean, geratzen dena, nekez sinistekoa bada ere, egia izan behar da). Baina, bere metodoa aplikatzeko jakintza handia eduki behar da eta gainera, probak. Izan ere, ezin baita probarik gabe ondorioztatu (Oker nagusi bat da datuak eduki baino lehen teorizatzea. Ohartu ezinik batek gertaerak aldatzen hasten da teorietan bat etortzeko, teoriak gertaeretan bat etorri ordez.).

Abenturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arthur Conan Doylek Sherlock Holmesi buruzko 60 abentura idatzi zituen, horietatik 4 eleberriak dira eta 56 ipuinak. Abentura hauek 9 liburutan kaleratu zituen, denak batera "Sherlock Holmesen Kanon"a osatzen dutelarik. Hala ere, izena laburtu egin da eta orain "Kanon"a bezala ezagutzen da. Abentura guztiak "The Strand Magazine" astekarian kaleratu ziren. Honakoak dira abentura guztiak (izenburuak gazteleraz):

Sherlock Holmes eta Watson doktorea
Sherlock Holmesen estatua Meiringenen, Suitza
Sherlock Holmes eta Moriarty borrokatzen Reichenbach-eko ur-jauizietan‎
Sherlock Holmes (Sherlock Holmes itzulera)
  • A Study in Scarlet (1887)
  • The Sign of the Four (1890)
  • The Adventures of Sherlock Holmes (1892)
-"A Scandal in Bohemia"
-"The Adventure of the Red-Headed League"
-"A Case of Identity"
-"The Boscombe Valley Mystery"
-"The Five Orange Pips"
-"The Man with the Twisted Lip"
-"The Adventure of the Blue Carbuncle"
-"The Adventure of the Speckled Band"
-"The Adventure of the Engineer's Thumb"
-"The Adventure of the Noble Bachelor"
-"The Adventure of the Beryl Coronet"
-"The Adventure of the Copper Beechess"
  • The Memoirs of Sherlock Holmes (1893)
-"Silver Blaze"
-"The Adventure of the Yellow Face"
-"The Adventure of the Stockbroker's Clerk"
-"The Adventure of the Gloria Scott'"
-"The Adventure of the Musgrave Ritual"
-"The Adventure of the Reigate Squire"
-"The Crooked Man"
-"The Resident Patient"
-"The Greek Interpreter"
-"The Naval Treaty"
-"The Final Problem"
  • The Hound of the Baskervilles (1902)
  • The Return of Sherlock Holmes (1903)
-"The Adventure of the Empty House"
-"The Adventure of the Norwood Builder"
-"The Adventure of the Dancing Men"
-"The Adventure of the Solitary Cyclist"
-"The Adventure of the Priory School"
-"The Adventure of Black Peter"
-"The Adventure of Charles Augustus Milverton"
-"The Adventure of the Six Napoleons"
-"The Adventure of the Three Students"
-"The Adventure of the Golden Pince-Nez"
-"The Adventure of the Missing Three-Quarter"
-"The Adventure of the Abbey Grange"
-"The Adventure of the Second Stain"
  • The Valley of Fear (1914)
  • His Last Bow (1917)
-"The Adventure of Wisteria Lodge"
-"The Adventure of the Cardboard Box"
-"The Adventure of the Red Circle"
-"The Adventure of the Bruce-Partington Plans"
-"The Adventure of the Dying Detective"
-"The Disappearance of Lady Frances Carfax"
-"The Adventure of the Devil's Foot"
-"His Last Bow"
  • The Case-Book of Sherlock Holmes (1927)
-"The Adventure of the Illustrious Client"
-"The Adventure of the Blanched Soldier"
-"The Adventure of the Mazarin Stone"
-"The Adventure of the Three Gables"
-"The Adventure of the Sussex Vampire"
-"The Adventure of the Three Garridebs"
-"The Problem of Thor Bridge"
-"The Adventure of the Creeping Man"
-"The Adventure of the Lion's Mane"
-"The Adventure of the Veiled Lodger"
-"The Adventure of Shoscombe Old Place"
-"The Adventure of the Retired Colourman"


Abenturak ordena kronologikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Watson ezagutu baino lehen (1854-1881)
-"The Adventure of the Gloria Scott"
-"The Adventure of the Musgrave Ritual"
  • Holmes eta Watson Baker Streeten I (1881-1886 [Watsonen lehenengo ezkontzara arte])
-"A Study in Scarlet"
-"The Adventure of the Speckled Band"
-"The Resident Patient"
-"The Adventure of the Noble Bachelor"
-"The Adventure of the Second Stain"
-"The Adventure of the Reigate Squire"
-"A Scandal in Bohemia"
-"The Man with the Twisted Lip"
-"The Five Orange Pips"
-"A Case of Identity"
-"The Adventure of the Red-Headed League"
-"The Adventure of the Dying Detective"
-"The Adventure of the Blue Carbuncle"
  • Holmes eta Watson Baker Streeten II (1887-1889 [Watsonen bigarren ezkontzara arte])
-"The Valley of Fear"
-"The Adventure of the Yellow Face"
-"The Greek Interpreter"
-"The Sign of the Four"
-"The Hound of the Baskervilles"
-"The Adventure of the Copper Beeches"
-"The Boscombe Valley Mystery"
-"The Adventure of the Stockbroker's Clerk"
-"The Naval Treaty"
-"The Adventure of the Cardboard Box"
-"The Adventure of the Engineer's Thumb"
-"The Crooked Man"
-"The Adventure of Wisteria Lodge"
-"Silver Blaze"
-"The Adventure of the Beryl Coronet"
-"The Final Problem"
  • Holmes eta Watson Baker Streeten III (1894-1902 [Watsonen hirugarren ezkontzara arte])
-"The Adventure of the Empty House"
-"The Adventure of the Golden Pince-Nez"
-"The Adventure of the Three Students"
-"The Adventure of the Solitary Cyclist"
-"The Adventure of Black Peter"
-"The Adventure of the Norwood Builder"
-"The Adventure of the Bruce-Partington Plans"
-"The Adventure of the Veiled Lodger"
-"The Adventure of the Sussex Vampire"
-"The Adventure of the Missing Three-Quarter"
-"The Adventure of the Abbey Grange"
-"The Adventure of the Devil's Foot"
-"The Adventure of the Dancing Men"
-"The Adventure of the Retired Colourman"
-"The Adventure of Charles Augustus Milverton"
-"The Adventure of the Six Napoleons"
-"The Problem of Thor Bridge"
-"The Adventure of the Priory School"
-"The Adventure of Shoscombe Old Place"
-"The Adventure of the Three Garridebs"
-"The Disappearance of Lady Frances Carfax"
-"The Adventure of the Illustrious Cliente"
-"The Adventure of the Red Circle"
-"The Adventure of the Blanched Soldier"
-"The Adventure of the Three Gables"
-"The Adventure of the Mazarin Stone"
-"The Adventure of the Creeping Man"
  • Holmes Sussexeko erreterioan (1903-1957 [Bere heriotzara arte])
-"The Adventure of the Lion's Mane"
-"His Last Bow"

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu beharrekoa da Sherlock Holmesek inoiz ez duela esaten «Elementala, (ene) Watson maitea». Baina aurkitu dezakegu esaldi horren parekoren bat, zehazki, “The Hound of the Baskervilles” eta “The Crooked Man”en hasieran. Beraz, esaldi famatu honen asmakizuna eta nagusitasuna zinemari zor diogu. Gainera, Sherlock Holmesen txano famatua ere, liburuen irudietatik hartua izan zena, zinemak asmatu eta nagusitu zuen.

Bai Sherlock Holmesek bai Watson doktoreak zigarroak, puroak, pipak eta tabako hautsa erretzen zuten. Sherlock Holmesek zenbait pipa ditu, baina ez da inoiz izan pelikuletan agertzen dena bezalakoa, horren errua Billy Wilderri dagokio, berak aukeratu baitzuen pipa forma hori “The Private Life of Sherlock Holmes” pelikula egiterakoan.

Harrigarria da Watson doktorea eta bere emazteen zorte txarra, izan ere guztiak hiltzen zaizkio ezkondu eta denbora gutxira. Agian horregatik ez zuen inoiz bere azken emaztearen izena esan eta idatzi, inolako zorte txarrik eduki ez zezan.

Batzuk diote, desagertuta egondako hiru urteetan Sherlock Holmes Irene Adlerrekin egon zela, zeinarekin seme bat eduki zuen. Beste batzuek, berriz, Sigmund Freud medikuarekin egon zela bere drogazaletasunetik ateratzeko.

Sherlock Holmes eta Watson doktorearen sexualitateaz asko idatzi da, baina ez da inoiz ziurtatu biak homosexualak zirenik. Kontutan eduki behar dugu aro victoriarretik hogeigarren hamarkada zoriontsura arte homosexualitatea unibertsitateko giroan onartuta zegoela. Gero, heldutasunarekin, emaztea hartzen zen, seme-alabak edukitzen ziren eta bisexualitatearen erabilera ezkutuan sustatzen jarraitzen zen.

Sherlock Holmes eta Watson doktoreak 60 kasuak argitzeko 227 egun behar izan zituzten, batezbeste hiru egun eta erdi kasuko. Kasurik luzeena 26 egunekoa izan zen eta laburrena 3 ordukoa. Langile normal batek bezala lan egin izan balu, hau da, astean bost egun lan eginez eta urtean 30 egun libre hartuz, 60 kasuak 347 egunetan argituko zituzkeen. Gainera, hemezortzi egun libre edukiko zituzkeen, jaiegunak izan zitezkeenak.

Sherlock Holmesek 10-20 libera inguru kobratuko lituzke kasuko, beraz, 800 libera inguru urtean. Horiei 10000 libera gehiago gehitu behar zaie sari gisa. Kantitate hauek eurora pasatuz (kontutan izanda egondako trukeak eta balio aldaketak), Sherlock Holmesek 100-130 inguru kobratuko lituzke kasuko, beraz, 7500 € urtean, eta sariak gehitzen badizkiegu 12000 € izango lirateke. Baina hauek bakarrik usteak dira, izan ere ez dakigu zehazki zenbat kobratzen zuen kasuko eta saririk jasotzen ote zuen. Hala ere, Sherlock Holmes ez zen pertsona aberatsa, baliteke familiako errenta bat jaso izana herentzia bezala, baina ez oso altua. Horretaz aparte, diru kopuru bat jaso behar izango zuen kaleratutako liburuengatik eta Watson doktoreak kaleratutako abenturengatik. Gainera ondo administratzen zuen bere dirua, ez Watson doktoreak bezala, nork zaldi lasterketetan, loterian eta beste jolasetan jokatzen zuen. Usteak erdia ustel, Sherlock Holmes eta Watson doktorea larri-larri heltzen baitziren hilabete amaierara.

Agerpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hain handia izan zen eta da Sherlock Holmesen fama ezen berari buruzko liburu, pelikula, telesail, webgune, jokoak… egin baitira.

Sir Arthur Conan Doyle eta gero, askok idatzi dituzte berari buruzko liburuak, baina agian onena William S.Baring-GouldenSherlock Holmes of Baker Street” liburua da. Bertan idazle honek “Kanon”ean agertzen ez diren Sherlock Holmes eta Watson doktoreari buruzko gauza asko kontatzen dizkigu

Pelikula eta telesailen artean hiru aktore goraipatu behar ditugu, izan ere Sherlock Holmesen ordezkari hoberenak izan baitira. Lehenengoa Peter Cushing izan zen “The Hound of the Baskervilles” pelikulan, non Christopher Lee Sir. Baskervillenen papera egiten zuen. Bigarrena Robert Stephens izan zen “The Private Life of Sherlock Holmes” pelikularekin, non Billy Wilder zuzendaria eta produktorea zen. Hirugarrena eta azkena, Jeremy Brett izan zen. Jeremy Brettek Sherlock Holmesen telesailik onena egin zuen, bertan landu baitziren Sir Arthur Conan Doylen ia titulu guztiak zehatz-mehatz. Hiru aktore hauetaz aparte, Steven Spielbergek Sherlock Holmesen gaztaro imaginario bat kontatu zigun “Young Sherlock Holmes” pelikulan. Telesailen artean ere umeentzako Sherlock Holmesen bertsio dibertigarri bat topa genezake: "Sherlock Hound"; Hayao Miyazaki zuzendariaren eskutik (“Porco Rosso”, “Spirited Away”, “Princess Mononoke” eta “Castle in the Sky”ren zuzendaria). 2009an, Guy Ritchiek Sherlock Holmes pelikula berri bat zuzendu zuen, Robert Downey Jr. aktoreak Holmesen papera egin zuen, Jude Lawek Watson doktorearena eta Rachel McAdamsek Irene Adlerrena hurrenez hurren. 2010ean, BBC-k telesail berri bat kaleratu zuen, "Sherlock" izenekoa eta non Sir Arthur Conan Doylen jatorrizko istorioak gaurkotu dituen. Bertan, Benedict Cumberbatch Sherlock Holmes da eta Martin Freeman, berriz, Watson doktorea. Momentuz 3 kapitulu bakarrik eman dituzte, baina baieztatu egin dute beste 3 gehiago egingo dituztela eta 2011ko udazkenean emango dituztela. Bestalde, 2012an AEBtako CBS katean Sherlock Holmes eta emakumezko Joan Watson doktorea protagonista dituen Elementary telesaila estreinatu zen.

Bideojokoen artean, hurrengoak topa ditzakegu: “Sherlock Holmes: The Silver Earring”, “Sherlock Holmes: The Adventure'”, “Sherlock Holmes and the King of the Thiefs” eta “Sherlock Holmes vs Jack the Ripper” (azken hirurak FX interactiven eskutik).

Berataz aparte, bere metodoa ere oso famatua izan da eta horri buruz telebistako beste telesail asko egin dira: “Murder, She WroteJessica Fletcher (Angela Lansbury) detektibea dena, “MonkAdrian Monk (Tony Shalhoub) detektibea dena eta “HouseGregory House (Hugh Laurie) doktorea protagonista dena. Azken hau, esan dezakegu, XXI. mendeko Sherlock Holmes dela, izan ere Sherlock Holmesen oso parekoa baita (ikus taula). Egia esan, Bryan Singerrek (House telesailaren zuzendari eta produktoreak), horrelako analogia bat egin nahi zuen. Adibidez, fonologiari erreparatuko bagenio "Holms" (Holmes) eta "Hous" (House) oso antzekoak dira. Watson eta Wilson ere fonologikoki oso antzekoak dira.

Sherlock Holmes Gregory House
Baker Streeteko 221B-n bizi da 2. denboraldiko 7. kapituluan, “Caceria”, 221B-n bizi dela ikus dezakegu
Lagun bakarra du: John Watson doktorea Lagun bakarra du honek ere: James Wilson doktorea
Watson doktorea pertsona ona da, andrezalea, ez da bere laguna bezain azkarra, baina berarenganako adiskidetasun handia eta sendoa sentitzen du. Watson doktorea bezalakoa da Wilson
Sherlcok Holmesek ez zuen inolako harremanik sortzen bere bezeroekin, kasuarekin zerikusia zuten datuak bakarrik interesatzen zitzaizkion Housek gorroto ditu bere gaixoak eta ez du inolako interesik beraien arazo pertsonalengan gaixotasunarekin zerikusia ez badute behintzat
Irene Adler Sherlock Holmesengan eragin handiena eduki zuen emakumea izan zen Housen lehen gaixoak Adler du abizena
Sherlock Holmesi ez zaio axola bere kasuak argitzeko arauak haustea Housek ere ez ditu arauak errespetatzen gaixotasunarekin emateko
Sherlock Holmesek beti du arrazoia Housek ere bai
Sherlock Holmesek ez du berarekiko maitasunik sortzen, baina bai errespetua eta mirespena Housek ere bai
Doyle bere irakasle medikuan oinarritu zen Sherlock Holmes sortzerakoan House medikua da
“Holmes” “home” (etxea) bezala ahoskatzen da “House”-k etxea esan nahi du, “home” ia bezala
Kriminalen aurka borrokatzen du Gaixotasunen aurka borrokatzen du
Kokainazalea da Vicodinazalea da
Gertaeren berriak eta eskelak irakurtzea gustatzen zaio Telesailak eta bideojokoak gustatzen zaizkio
Bere lagunak, Watson doktoreak, arazoak zituen hanka batean Housek arazoak ditu eskuineko hankan
Alferra da kasuren bat ez daukanean Alferra da baita ere kasu interesgarriren bat ez badauka
Hotza da besteekiko harremanean, Watsonekin izan ezik Hotza da baita ere besteekin, Wilsonekin izan ezik
Musika gustukoa du eta biolina jotzen du Musika gustukoa du ere eta pianoa jotzen du

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sherlock Holmes Aldatu lotura Wikidatan

(Euskaraz)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Gaztelaniaz)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Italieraz)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez)[aldatu | aldatu iturburu kodea]