Pati Chapoy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pati Chapoy

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1949ko ekainaren 19a (74 urte)
Herrialdea Mexiko
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Iraultza Demokratikoaren Alderdia

IMDB: nm1480838 Twitter: putachapoy Instagram: chapoypati Edit the value on Wikidata
Eskuinean Pati Chapoy, elkarriketa Laura Zapataren etxean, Carlos Uriel eta Rosario Murrietarekin

Patricia Chapoy Acevedo, ezagunagoa Pati Chapoy izenez (Nadadores, Coahuila de Zaragoza, Mexiko, 1949ko ekainaren 19a) mexikar kazetaria da eta TV Aztecako Ventaneando ikuskizun-programaren gidaria.[1][2][3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko Carlos Septien García Kazetaritza Eskolan egin zituen kazetaritza ikasketak.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomialarien bulego batean lan egin zuen eta hainbat argitalpenetan idazle jardun zuen. Elkarrizketa batean Raúl Velascorekin topo egin zuen eta "México, magia y encuentro" saioan parte hartzera gonbidatu zuen, eta hantxe hasi zuen gidari-ibilbidea. Luis Echeverría presidentearen emaztea, Maria Esther Zuno, elkarrizketatzeko aukera izan zuen zinema baten irteeran. Handik gutxira, Diseño aldizkarian lan egin zuen. Bertan, Mexikon kulturaren munduko pertsona ospetsuak elkarrizketatzeko aukera izan zuen: Siqueiros, Tamayo, O'Gorman, Sofia Bassi, María Félix eta Dolores del Río.

Ondoren, Contenido gisako aldizkarietarako idatzi zuen eta Nobedades egunkarian parte hartu zuen. Geroago, Vanidades aldizkariarekin kolaboratu zuen, eta elkarrizketak egiten zizkien pertsona ospetsuei. Egun batean Raul Velasco elkarrizketatu zuen. Handik egun gutxira, Velascok deitu zion, eta berarekin irratsaio batean lan egitera gonbidatu zuen eta gero OTI Jaialdiaren koordinatzailea izatera. Horrelaxe sartu zen ikuskizunen munduan.[6]

Televisan hainbat urte eman zituen, "El mundo del Espectáculo" saioaren gidaritzan, eta Siempre en domingo saioan gidarikide lanean. Hainbat ekitalditan (Señorita México, El Festival OTI, besteak beste), Televisak bertan behera utzi zuen Pati Chapoyren kontratua eta aldi baterako telebistatik erretiratu egin zen. Spa klinika bat zaintzen jardun zuen, eta denbora horretan Ricardo Salinas Pleguek kontratatu zuen Telebista Aztekan lan egiteko. Chapoyk TV Azteca, Televisaren lehiakide bakarrera "emigratzea" erabaki zuen, eta hainbat saio jarri zituen martxan. Horiek izan ziren televisa ikuskizunen edukia zuten lehen ekoizpenak.

Telebistako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pati Chapoy Televisión Aztecak kontratatu zuen ikuskizun-edukiko saioak sortzeko eta zuzentzeko, baina bera atera zen aurkezten "En medio del espectáculo" izeneko telebistako lehen ikuskizun-saioaren lehen emanaldian, Televisarentzat gidatu zuen "El mundo del espectáculo" saioaren egitura bera jarraitzen zuena. 1995aren amaieran, enpresak TV 7 pantailarako ikuskizun-saio bat sortzeko eskatu zion Chapoyri. Saio horretan, telebista guztietan gertatzen zenari egiten zitzaion kritika aztertuko zen, lehiakideak barne; hasiera batean, ordea, ez zen airera aterako, baina urte horretan bertan grabatu zen Carmen Armendárizek zuzentzen zuen "Ventaneando" programaren lehen emanaldia, eta Pati Chapoy, Martha Figueroa, Pedro Sola eta Juan José Origelek ere parte hartu zuten.

Chapoyk sortutako beste proiektu batzuk hauexek dira, besteak beste: "El ojo del huracán", "Historias engarzadas", "La historia tras el mito".

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko kantautore eta Cruz Azul futbol-taldeko presidente Álvaro Dávilarekin dago ezkonduta. Harekin bi seme-alaba ditu: bat Motel rock taldeko kantaria da, Rodrigo Dávila Chapoy, eta bestea Pablo Dávila, bideoklipen zuzendaria.

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pati Chapoyk TV Aztecan egin ditu programa hauek:

  • En medio del espectáculo(1994-2002), Pati Chapoyk gidatu zuen; ondoren, Atala Sarmientok, eta, azkenik, Mónica Garzak eta Esteban Macías, Guillermo Wilkins, Enrique Aguilera eta Rafael Sarmiento gidariek.
  • Ventaneando (1996-...) Saioaren gidaria eta zuzendaria.
  • El ojo del huracán (1997-2005) Aurora Vallek zuzentzen zuen, ikuskizunen alorreko kasuei buruz hitz egiten zuen.
  • Caiga quién caiga (1997-2000 lehen denboraldia, 2007-2011 bigarren eta azken denboraldia). Ikuskizunen munduko hainbat kazetarik zuzentzen zuten programa hori.
  • Desde Cero (2004-2005), kazetari gazte batzuek erreportajeak egiten zituzten, Rafael Sarmientok ebaluatu eta laguntzen zien.
  • Con un nudo en la gargantaK (2000-2004) Mónica Garzak gidatzen zuen.
  • Historias engarzadas (2004-2014, eta 2016) Mónica Garzak gidatua, famatuen bizitza pribatuaz eta gainerako bizipenez hitz egiten zuen.
  • La historia detrás del mito (2005-2014) Atala Sarmientok zuzentzen zuen. Famatuei eta haien kasu zirraragarrienei buruz hitz egiten zuen saioak, errealitate edo mito izan zitezkeen.
  • Vidas al límite (2005-2010).
  • Va que va (2005-2013) Dany Borjak gidatua.
  • Los 25+ (2003-2015) Lehenago Ines Gomez Montek gidatu zuen, ondoren María Inés Guerrak, 2015eko urrian amaitu arte. Astero gai bat zuen eta zerrenda batean 25etik 1era, gai horretako ikuskizunen notarik garrantzitsuenak ateratzen ziren.
  • Top Ten (1999-2014) Saioaren hasieran Sandra Chain izan zen gidaria, gero Tania Vanesa Rinconek eta Fer Gayk gidatu zuten 2010era arte, eta, ondoren, gidari-aldaketa asko izan zituen amaitu arte.
  • HitM3 (2007-2013) Carlos Arenas, Ivonne eta Ivette Hernándezek gidatua. Geroago Shanik Aspe eta Lambda García sartu ziren.
  • Tras la rejas (2013-2014). Saio horretan, astero, ezezagun batek bere kartzela-bizitza kontatzen zuen, eta zergatik atxilotu zuten.
  • La Resolana (2014-...), hasiera batean, La Resolana, La isla reality showaren asteko laburpena zen. Mauricio Mancerak gidatu zuen, eta Azteca 7k transmititzen zuen larunbat arratsaldeetan, gero Carlos Pérezek gidatu zuen.
  • Los del 7 (2012-2013) Rafael Sarmiento, Shanik Aspe, Mimí, Paulina Mercado, María José Rosado eta Joe Herrerak gidatuak. Goizeko aldizkari bat, atal desberdinekin.
  • Hasta mañana es lunes (2014/2015) Ivette Hernández, Shanik Aspe, Lambda García eta Regina Murguiak gidatua. Musika, zinema eta telebistaz mintzatzen zen asteroko programa, gidarien arteko joko dibertigarriez gain.
  • Conexión Musical (2014-2015) TopTen amaitu ondoren, saioa berritu egin zen, eta Conexión izena hartu zuen. Leku irekietan baino ez zen ematen, eta ez foro batean. Álex Garzak eta Fer Gayk gidatua, eta bertan behera utzi behar izan zuten, rating baxua eta TV Aztecak zuen krisia zirela eta.
  • Ellas arriba (2014-2015) Jimena Perez, Amaranta Ruiz, Paulina Mercado eta Majo Castroren eskutik, emakumeari buruzko.

Bere programez gain, "Fuerza Informátiva Azteca" alorreko ikuskizunen atala ere bere ardurapean zuen.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Patricia Chapoy "Señora Internacional 2009" izendatu zuten Laredon (Texas).
  • Mexikoko "Quién" aldizkariaren arabera Mexiko mugitzen zituen 50 pertsonaietako bat.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]