Rufino Tamayo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rufino Tamayo Museoaren sarrera, Chapultepec-en, Mexikon.

Rufino Tamayo (Oaxaca, Mexiko, 1899 - Mexiko, 1991) mexikar pintorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak Mexikoko Arte Ederretako eskolan egin zituen. 1933an, Hezkuntza Ministerioko Arte Plastikoen saileko zuzendari izendatu zuten.

Pintore honek duen estiloan, espainiarren kolonizazioaren aurreko artearen oroitzapenak eta usadiozko irudiak elkartzen ditu. Hasieran, kubisten eragina izan zuen, eta espresionismoa landu zuen. Picassoren eragina nabaria da haren pinturetan. Muralak eta koadroak egin zituen; haren mural nagusiak Mexikon eta Estatu Batuetan daude. Mexikon, Mexikoko Kontserbatorio Nazionaleko (1933) eta Arte Ederretako jauregiko (1953) freskoak, eta Estatu Batuetan, Dallasko Arte Ederretako Museoan.

1949-1959 urte-bitartean, Parisen lan egin zuen (Unescoko jauregiko hormen dekorazioa, 1958), eta 1960an, Mexikon hartu zuen berriro bizilekua.

Koadro nagusiak: Animales (1943, Animaliak), El Cantante (1950, Kantaria).

1981ean, Rufino Tamayo Museoa inauguratu zen Mexikon; bere koadro-bilduma handi bat dago han.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rufino Tamayo Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]