Patronato de Protección a la Mujer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patronato de Protección a la Mujer
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1931
Desagerpena1984

Patronato de Protección a la Mujer 1941etik eta 1984ra artean aritu zen erakunde publiko frankista izan zen, Justizia Ministerioaren gidaritzapean zegoena.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik hiru erakunde aritu ziren neskato eta gazteen sexu-explotazioaren aurka. Lehenengoa 1902ko uztailaren 11ko Errege Dekretuak sortu zuen, Patronato Real para la Represión de la Trata de Blancas delakoa; bigarrena, 1931ko Patronato de Protección a la Mujer; eta hirugarrena, 1935eko Consejo Superior de Protección de Menores.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941eko azaroaren 6ko Dekretuaren bidez, Patronato de Protección a la Mujer sortu zen. Errepublika garaiko erakundearen izen bera bazuen ere, ideologia eta jardutea frankista zen. Instituzio honek "galbidean" zeuden neskato eta emakume gazteen itxialdia bideratzeko zentruak izan zituen eta horietako asko erlijio orden desberdinen zuzendaritzapean egon ziren. Putetxeetan egidako sarekada polizialen ondorioz bertan amaitu bazezakenten ere morala ez zen edozein jarrera ere itxialdirako aitzakia zen. Gurasoek ere neskatoaren itxialdia eskatu zezaketen, gazteak berak ere eskatu zezakeen.[2]

Patronatua batzorde nazional bat eta berrogeita hamar batzorde probintzial zituen, eskualde batzuetan batzordeak zituzten ere maila lokalean. Carmen Polo zen ohorezko presidentea. Ordena erlijioso desberdinek kudeatzen zituzten egoitzak, besteak beste, Oblatak, Adoratrizeak, Terciarias Capuchinas, Cruzadas Evangélicas, Trinitariak, María Ianua Coeli edota Buen Pastor.[3]

1977an Vindicación Feminista aldizkariak, Lidia Falcón eta Carmen Alcaidek zuzendua, Patronatuaren tutelapean zeuden emakume gazteen egoera salatu zuen, ‘Fábrica de subnormales’ izeneko artikulu batean, zentsura pairatu zuen baina aleak banatuta zeuden hauek bahitzera joan zirenean.[3]

1983an Inmaculada Valderrama, egoitzetako batean zegoen hamabost urteko neskatoa, ihes egiteko saiakera batean hil egin zen, San Fernando de Henaresen zegoen egoitza, Cruzadas Evangelicas izeneko ordenak kudeatuta.[3] Enrique Miret, orduko Consejo Superior de Menores-eko lehendakariak, isolamendu gelak topatu zituen egoitzan.[3] Heriotzak, erakundearen itxiera bizkortu zuen.[3] 1984an desagertu zen behin betiko, emakumearen babesaren arloko eskumenak autonomia-erkidegoetara pasatu baitziren.

Egoitza motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoitza desberdinez osatutako sarea zuen erakundeak. Gutxienez, Madril, Bartzelona eta Zaragozako nerabe eta gazteak Centros de Observación y Clasificación (C.O.C). izeneko egoitza berezi batzuetatik pasa behar ziren lehenengo, Trinitarien esku zegoena.[4] Egonaldi horretan, neskatoei azterketa ginekologiko bat egiten zitzaien eta emaitzaren arabera trataera desberidinak jasotzen zituzten.[4] Madrileko egoitza Arturo Soria kalean zegoen. Egun adinekoen egoitza bat dago bertan, ordena berdinak kudeatuta.[3][4] Egoitza prebentiboak, eskola-tailer motatakoak, haurdun zeuden neskatoentzako egoitzak (adibidez, Madrileko Peña Grande) eta lesbianentzako egoitzak zeuden. Azken hauek ezezagunenak dira, Málagan mota honetako egoitza bat egon zen, zoroetxea zena.[4]

Memoria eta erreparazio eskeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Assumpta Roura, Lucía Prieto eta Consuelo García del Cid Patronatuaren memoria berreskuratzen aitzindariak dira.[4] 2012an Consuelo García del Cid Guerra idazleak Las desterradas hijas de Eva (2012) argitara eman zuen zentru horietan ematen ziren indarkeria mota guztiak salatuz. Ondoren, Ruega por nosotras (2015) eta Las insurrectas del Patronato de Protección a la Mujer (2021) gai bera jorratu zuen. 2023ko maiatzean, idazleak zentruen eta haiek kudeatzen zituzten erlijio-ordenak ikertzeko eskaera egin zuen Kataluniako Parlamentuan, publikoki barkamena eskatu behar zutela adierazi zuen ere. Pilar Iglesias Aparicio eta Carmen Guillén ikerlariek ere ikerketa sendoak argiratatu dituzte.

Literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literaturaren eremuan, Andrea Momotiok Lunática (2022) eta Mariaje López Por Caridad (2023) idatzi dituzte, Patronatuan oinarritutako eleberriak.[5] Lópezen kasuan eleberri autobiografikoa da, bera ere Patronatuaren biktima izan zelarik.[6] Montse Alabarta Gomisek Margaritas Blancas: Mujeres Invisibles (2023) eleberria argitaratu zuen ere.[7]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Decreto de 6 de noviembre de 1941 por el que se organiza el Patronato de Protección a la Mujer» Boletín Oficial del Estado 20 de noviembre de 1941.
  2. Álvarez Fernández, Carlos. “El Patronato de Protección a la Mujer: la construcción de la moralidad pública en España”. .
  3. a b c d e f (Gaztelaniaz) Milton, Andrea Momoitio, Señora. (2023-10-04). «La represión que parece mentira» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) Momoitio, Andrea. (2022-06-22). «Pilar Iglesias Aparicio: “Algunas órdenes religiosas teorizaron sobre las políticas de represión que había que aplicar a las mujeres”» Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  5. ««Maria Isabelek ez du zertan heroia izan haren istorioa kontatzeko»» Berria 2022-03-02 (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  6. «Por caridad. Mariaje López» www.mareditor.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  7. (Katalanez) «Montse Alabarta, autora local» cel.picanya.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]