Patxi Astibia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi Astibia
Bizitza
JaiotzaLeitza1943ko urtarrilaren 24a (81 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria

Francisco Astibia Olano (Leitza, 1943ko urtarrilaren 24a), aizkoraren munduan Patxi Astibia, nafar aizkolaria da, historiako hoberenetako bat.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxi Astibia Leitzako Donmartinborda baserrian sortu zen.[1] Luziano eta Pedro anaiak ere aizkolariak izan ziren. 14 urte zituenean mendiko lanean hasi zen. 16 urterekin Espainiako gazte mailako txapelketa irabazi zuen. 1963ko martxoaren 3an aurreneko apustua jokatu eta irabazi zuen, Legasako Esteban Sarratearen aurka. Handik aurrera aizkora serio hartu eta apustu franko jokatu zuen. 1968ko martxoaren 31n Ramon Latasaren aurkako apustu gogoangarria jokatu zuen Tolosako zezen plazan, kanako launa enbor moztera. Astibia nagusitu zen, ordu bat, minutu bat eta 9 segundoko denborarekin,[1] ordura arteko markarik hoberena, 1903tik Atxunberriak zuena 15 minutuan hobetuz. Urte haietan aizkora apustu dexente jokatu zituen, eta buruz-buruko guztiak irabazi. 1972an, mendian lanean ari zelarik, istripu larria izan zuen. Sendatu bazen ere, 34 urterekin erretiratu zen.[2] 1960ko hamarkadan oso ezagun egin zen, TVEko La unión hace la fuerza saioan parte hartu zuelako.[1]

Lorturiko sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Mazkiaran, Nerea. El hacha brilla en Leitza con Patxi Astibia. (Noiz kontsultatua: 2017-11-20).
  2. Antton Espelosin (2009): Aizkora apustuak eta txapelketak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lasarte, Manuel, Plaza-gizonak, 56-62. orrialdeak, Auspoa Liburutegia, euskaltzaindia.org
  • (Gaztelaniaz) Astibia Olano, Francisco, Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus