Leitza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leitza

 Nafarroa
Leitza udalerriaren ikuspegi orokorraPlazaolako bide berdetik ikusita.
Leitza udalerriaren ikuspegi orokorra
Plazaolako bide berdetik ikusita.
Leitzako bandera

Leitzako armarria

Izen ofiziala Leitza
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Leitzaldea
Alkatea Oier Eizmendi (Bildu)
Herritarra leitzar
Koordenatuak 43°4′45″N 1°54′52″W / 43.07917°N 1.91444°W / 43.07917; -1.91444Koordenatuak: 43°4′45″N 1°54′52″W / 43.07917°N 1.91444°W / 43.07917; -1.91444

Navarra - Mapa municipal Leitza.svg

Eremua 58 km2
Garaiera 490 m
Distantzia 50,5 km Iruñera
Posta kodea 31.880
Biztanleria 2.934 bizt (2010)
Dentsitatea 50,59 bizt/km²
http://www.leitza.net/

Leitza Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da. Iruñeko merindadean dago kokatuta, Leitzaldea izeneko eskualdean. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 2.920 biztanle ditu.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Leitza eta inguruko lursailak Ezkurrako mendatea|Ezkurrako mendatetik ikusita.

Leitza Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago, Gipuzkoako mugatik gertu, eta Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora. Mendirik altuenak hegoaldean daude, Guratz (955m) eta Korneta (1.054m).

Iparraldean Goizueta; hegoaldean Larraun; ekialdean Ezkurra; hego-ekialdean Basaburua; eta mendebaldean Areso eta Berastegi, (Gipuzkoa) mugakide ditu.

[aldatu] Klima eta landaredia

Klimaren ezaugarrietako bat euri ugari eta erregularrak dira. Horrez gain, aldaketa termiko txikia dela eta, urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa da. Prezipitazioak 1.600 eta 2.000mm bitartekoak dira, hegoaldeko mendietan 2.000mm baino gehiago jausten dira. Urteroko egun euritsuak 180 baino gehiago dira.

Udalerrian hosto erorkorreko zuhaitzak nabarmentzen dira, pagadiak udalerriaren gunerik altuenetan, hariztiak beheko haranetan, eta gaztainondoak erdialdeko lurretan. Birlandaturiko pinu lariziar (Pinus nigra), insignis eta alertzeak 650 hektarea hartzen dituzte.

[aldatu] Estazio meteorologikoa

Herrigunetik kanpo, Leitza inguruko mendi batean, itsasoaren mailatik 668 metrora, Nafarroako gobernuak 1986an jarritako estazio meteorologikoa dago.[1]

[aldatu] Auzoak

Leitzako udalerria ondoko auzoek osatzen dute:

[aldatu] Historia

Leitza udalerriaren ikuspegi orokorra.

Leitza udalerriaren mugetan Aritz-Ireberko Bioztain I eta Bioztain II trikuharriak daude, gizakiak inguruetan utzitako aztarnarik antzinakoena.

1847an herrian 4.000 errealeko zuzkidura zeukan eskola, hiru onuradun zeuzkan eliza, hiru burdinola, kupre lantegia, paper lantegia, zortzi sutegi, eta irina ekoizten zuten hiru errota zeuden.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Biztanleriaren bilakaera

Biztanleriaren eboluzioa
1897 1900 1920 1930 1950 1960 1970 1975 1981 1991 2003 2004 2005 2006
1.423 1.426 1.705 1.656 1.679 1.626 2.623 3.191 3.262 3.161 2.898 2.901 2.953 2.895

2008ko erroldaren arabera, 104 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,60 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

[aldatu] Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: Nafarroako parke eolikoak
Leitzako plazako ikuspegia.

Basaburuako Beruete kontzejua eta Leitza bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiak Goizueta eta Leitza bitarteko linea ustiatzen du. Geltokia Leitzako Banco Santanderren bulegoaren aurrean dago.

Horrez gain, Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

1999an EHk (6 zinegotzi) hartu zuen alkatetza. EAk (3) eta UPNk (2) osatu zuten udalbatza; 2001ean ETAk José Javier Mujika Astibia UPNko zinegotzia hil zuen.

2003an ezker abertzalearen inguruko Larrain zerrenda legez kanpo utzi zuten; hori dela eta UPNk (5 zinegotzi) irabazi zuen. Aldiz, Aralarrek (4) eskuratu zuen alkate kargua EAko bi zinegotzien laguntzaz.

Leitzako Udala-2003
Alderdia Botoak Zinegotziak
UPN 497 5
Aralar 485 4
EA 284 2
Larrain Inpugnatua 0

Leitzako alkatea Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Javier Zabalo Betelu izan zen 2007-2011 legealdian. Udaletxeko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 41 izan ziren (emandako guztien %2,24) eta boto zuriak 37 (%2,07). Abstentzioa %26,72koa izan zen.

Leitzako Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza 846 6
Eusko Alkartasuna 418 3
UPN 349 2
Aralar 138 0

2011ko hauteskundeetan, Bilduk hamaika zinegotzietatik 9 lortu zituen 1.283 bozkekin (%76,14). Derecha Navarra y Española alderdiak zinegotzi 1 lortu zuen 188 bozkekin (%11,16). Azkenik, UPNek 130 bozka lortu zituen (%7,72) eta beraz zinegotzi bakarra. Bilduk gehiengo osoa zuenez, Oier Eizmendi alkate izendatu zuten.

Leitzako Udala-2011
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 1.283 9
Derecha Navarra y Española 188 1
UPN 130 1
Itzaire 0 0

[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Elbarren kalea, 1

[aldatu] Leitzako alkateen zerrenda

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003 Tomas Azpirotz Alkotz EH
2003-2007 Patxi Saenz Lazkano Aralar
2007-2011 Javier Zabalo Betelu EAE
2011- Oier Eizmendi Astibia Bildu

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Euskararen Foru Legea

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Leitza eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %91,16k zekien euskaraz. Leitzan mintzatzen den euskara Iparraldeko Goi Nafarrera da.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Leitzako festak abuztuaren 10etik 15era ospatzen dira; egun nagusia abuztuaren 11 da, San Tiburtzio.

Inauteriak urtarrileko laugarren igandearen arabera hasten dira. Larunbata, igandea, astelehena eta asteartea hartzen dituzte.

[aldatu] Leitzar ospetsuak

       

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Leitza


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak