Pedro Álvares Cabral

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pedro Álvares Cabralen erretratua.

Pedro Álvares Cabral (Belmonte, Portugal, 1460 - Santarem, Portugal, 1526) itsasgizona eta esploratzailea izan zen. 1500. urtean Brasil aurkitu zuen, Terra de Santa Cruz izena eman zion, eta Portugalgo lurralde bihurtu zuen. Berriro ere itsasoratu eta hego-ekialdera jo zuen. Esperantza Onaren lurmuturra igaro ondoren, Mozambikeko kostaldea esploratu zuen. Portugala itzuli zen Indiako Kozhikode hiri zaharreko Kotxin printzearekin merkataritza hitzarmen bat izenpetu ondoren (1502). Bere bidaien gorabeherak Ramusio italiar geografoak eman zituen ezagutzera Nabigazioak eta bidaiak liburuan (1563).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Álvares Cabral Aldatu lotura Wikidatan